Kalerik Kale jaialdia egingo dabe zapatuan Mundakan

Erabiltzailearen aurpegia

Zazpi antzerki taldek parte hartuko dabe ekimenaren lehenengo edizinoan.

Sopela Kosta Festek dobako jardueretan izena emoteko epea zabaldu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Surfa, kayaka, parapentea eta abar egongo dira aukeran.

Antton Peña: "Lehen baino gazte gehiago topetan dodaz orain brexitaren alde"

Erabiltzailearen aurpegia

Antton Peña Londresen 3 urte daroazen Aramaioko ekintzaile gazte bat da. Dronen erabiltzaileei aseguruak eskeintzen deutsezan Flock izeneko enpresea sortu dau. Antton Peñaren arabera Londresen gazte asko brexit-aren aurka egotetik brexit-aren alde egotera pasau dira. Horren atzean dagozan arrazoiez, bere lanpostuaz eta brexit-ak eragin leiken etorkizunaz berbaz artiu gara beragaz Goizeko Izarretan saioan. 

Etxahun Lekue: 'Euskal Herrikoan be bizkaieraz kantauko dot'

Erabiltzailearen aurpegia

Larrabetzuko bertsolariagaz egin dogu berba gaurko Lau Haizetara saioan. Bertsotan zelan hasi zan eta Bizkaiko Txapelak zer emon deutson azaldu deusku. 

Aurten Euskal Herriko Txapelketea be jokatuko da eta dagoeneko prestetan hasita dagoala aitortu deusku. 

Hamalau euskal produkzinok parte hartuko dabe Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal zinemearen Irizar saria irabazteko lehian zazpi pelikula egongo dira.

Flamenkoak hartuko dau Bilbo irailean

Erabiltzailearen aurpegia

Xarma duen itsasadarra zikloan kontzertuak, tailerrak eta erakusketak egongo dira.

Euskal Jaia egingo dabe Sopelan irailaren 9an eta 10ean

Erabiltzailearen aurpegia

Kontzertuak, azokea, antzerkia eta jantzak egongo dira, besteak beste.

Gaur hasiko da Veneziako Zinema Jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten 21 film egongo dira Urrezko Lehoia irabazteko lehian.

Globalizazinoaren osteko mundua ikusgai Getxophoton

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur hasi eta urriaren 1era arte egongo da martxan Getxoko Nazinoarteko Irudi Jaialdia.

Euzko Gaztedik kide bati eraso egin diotela salatu du

Erabiltzailearen aurpegia

Igandean Marijaiaren erreketaren ostean Kaskagorriko txosnan "arrazoi politikoengatik" Euzko Gaztediko kide bat jipoitu zutela salatu dute.

Kaskagorrik dio gezurra dela EGIk egindako salaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Kaskagorrik agiria atera du eta Eusko Gaztediren bertsioa "lau haizetara zabaldutako gezurrez beteriko komunikatua" dela baieztatu du. Kaskagorriren irudia zikintzeko helburua duela salatu du gazte konpartsak.

M. Barriuso: "Kongresuan kanabisari buruzko ponentzia bat sortu behar da"

Erabiltzailearen aurpegia

Rajoyren gobernuak erretzaileen klubak edota alkarte kanabikoak arautzen dauzen Jokoen eta Adikzinoen Euskal Legea errekurriduta dauka. Bilbon esaterako mota honetako 4 talde dagoz. Lege horren etorkizuna argitzen dan bitartean Kongresuan kanabisaren kontsumoaz berba egiteko ponentzia bat ezinbestekoa da Pannagh alkartearen eretxian. Martin Barriuso, Pannagh alkarteko kidea gure estudioetan euki dogu gaur. Kanabisaren erabilera terapeutikoan aurrera pauso ugari emon behar dirala uste dau Martin Barriusok. Izan be, ondino gaixo askok gaixo larriek eragiten daben minei aurre egiteko kanabisdun botikak hartzeko oztopoak ...

Juan Vallejo: 'Dana emoten deust mendiak'

Erabiltzailearen aurpegia

WOPeak proiektuari amaierea emon barri dago Juan Vallejo mendizalea. Mendiak emoten deutsonaz eta tontorra zapaltzearen sentsazinoaz galdetu deutsagu. Emon, dana emoten deutso mendiak. Horixe da Lau Haizetara saioan kontau deuskuna. 

EGK gazteon ideologia politikoari lotuta dauden giza eskubide ororen urraketen aurka

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gazteon nortasuna ideologiaz gain beste hainbat ikuspegi oinarritzat hartuta eraikitzen da; baina gure ideia politikoei egindako erasoa gure nortasun pertsonalari egindako erasoa da eta, ondorioz, izan nahi duguna izateko askatasunaren aurkakoa.

Artzai Gazta alkarteko gaztaiak nabarmendu ditue Londresko Great Taste Awards lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia

La Leze etxeko ale batek izendapen gorena eskuratu dau, hiru izarrekoa.