Korrikaren mahai-jokoa aurkeztuko dau AEK-k Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia

Lau eta sei urte bitarteko umeentzako joko horretan, 20. Korrikaren ibilbidea irudikatzen da eta, horren bidez, Euskal Herriagaz lotutako kontzeptuak ikasten dira.

"Lortu dugu talde gehienak batzea eta Bilboko berbalagunen sarea sortzea"

Erabiltzailearen aurpegia

2016/17 ikasturtea abiatu dute Bilboko berbalagunek ere. 50 taldetik gora daude Bilbo osoan eta talde horietan, gutxi gorabehera, 300 bat lagunek parte hartzen dute astean behin, gutxienez, ordubetez euskaraz mintzapraktika egiten. Taldeak sare berean batu dira dinamizazio eta koordinazio lan handiari esker. Gehiago hazteko, finantziazioa behar dute. Hori dela eta, konpromiso “handiagoa” eskatu diote Bilboko Udalari.

EREMUZ KANPO 5X04: Eremuz Kanpoko Sotoa I / Ibon Rodriguez

Erabiltzailearen aurpegia
Erraza da etsiak jota egotea. Erraza, beste Ez Dok Hamairu bat behar dugu, esatea. Eraikitzea, inoiz izan ez dugun Arkadia zoriontsua, geure buruetan. Gazterik gabeko gaztedi bat, herritarrik gabeko herri bat, bilbaotarrik gabeko Bilbo bat, historiarik gabeko iragan bat erreklamatzea bezala. Baina, lehen eremuz kanpoko sotoa da hau, eta Ibon Rodriguez dugu gurean. Eremuz Kanpoko […]

Xabi Aburruzaga: "33 trikitixa daukadaz batuta"

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Portugaleteko trikitilaria izan da Lau Haizetara saioko lehengo gonbidatua. Kaleratu dauan disko barria, trikitixea joten zelan eta zergaitik hasi zan eta bestelakoak aitatu doguz beragaz. (Arg. aburruzaga.com)

Huntza taldearen 'Aldapan gora'-k 150 mila kliketik gora interneten

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

2014an taldea sortu arren euskal musikak aurton bertan ezagutu dauen harribitxi bat daukagu geugaz. Lasturko Josunek, Uxue eta Aitor hernaniarrek, Aitzol ta Inhar ataundarrek eta Peru arrasatearrak Huntza musika taldea osotzen dabe. Haritz Harreguyren eskutik euren lehen CDa grabau dabe aurton eta Durangoko Azokan Mauka diskoetxearen eskutik salgai egongo da. Euren Aldapan gora eta Harro gaude abestiak zuzenean eskeini deuskuez. (Arg. Iñaki Larrañaga)

'Epilogo bat' diskoa plazaratu dau Anarik

Erabiltzailearen aurpegia

Zure aurrekari penalak diskoan oinarrituta sortu ditu beste sei kanta Anari Alberdik. Bidehuts diskoetxearen eskutik dakar lan barria.

Donostiako hizkuntzak aztertzeko mintegia antolatu dabe Euskaltzaindiak eta Donostia 2016k

Erabiltzailearen aurpegia

Abenduaren 20an egingo dan mintegi horretan, hizkuntzen historia soziala lantzeko metodo barritzaile bat aurkeztu eta Donostian euskereak izandako bilakaerea aztertuko da.

Abestu Fideli, beti triunfanti

Erabiltzailearen aurpegia

Doinua: Habanera

Errefuxiatuen gaia agirira atara nahian

Erabiltzailearen aurpegia

 Amnistia Internacional horretan dabil, eta kanpaina berezia ipiniko dabe martxan 2017tik 2019ra. Sinadurak batzen ibili dira oraintsu, gobernuei presinoa egiteko asmoz. Errefuxiatuen egoerea tamalgarria dala dinoe, eta gauza asko hobetu behar dirala: legea egokitu, bide seguruak ezarri eta kanpamenduetako segurtasuna bermatu, besteak beste. 

“Gure platera, gure aukera” ekimenari esker beste bi ikastetxek be euren jantokietako kudeaketaz arduratzen dira

Erabiltzailearen aurpegia

Eskoletako jantoki eredua aldatzeko eskaria aspaldikoa da.
Larrabetzun eta Erandion jantokietan kudeaketea euren esku dauke eta “gure platera, gure aukera” ekimenari esker beste bi ikastetxek be euren jantokietako kudeaketaz arduratzen dira: Gernikako Allende Salazan eta Markinako BekoBenta.
Gernikan orain bi urte terdi hasi zan gurasoen alkartea aukerea aztertzen. Alkartean lantalde batzuk daukez eta bat elikadureaz arduratzen da.
 

DYA-k Osasun eta gizarte arloan laguntzeko proiektua

Erabiltzailearen aurpegia

DYA-k Osasun eta gizarte arloan laguntzeko proiektua abiatu dau
DYA errepidean osasun laguntza emoteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta 1966. urteaz geroztik dihardu lanean, inolako irabazi asmorik barik, Euskadiko errepideetan gidariek seguruago zirkulatzen laguntzen dau. Juan Antonio Usparitzak sortu eban Bizkaian, eta geroztik Espainiara eta Filipinetara hedatu da alkartea. Boluntarioak osotzen dabe eta Nagore Garcia da euretariko bat, besteak beste boluntario gehiagoren behar izana azpimarratu deusku.
Proiektu barri bat abiatu dabe osasun eta gizarte arloko pertsona nagusiei laguntza emoteko ...

Arnasea, Gazituagan

Erabiltzailearen aurpegia

Zamudiok arnasea hartu dau azken jardunaldian. Fuenlabradari irabazi deutso (4-2), eta 10 puntu daukaz. Urtzi Iriondo ezker hegalekoak onartu dau garaipenak animoa emon deutsala taldeari. Leioa nasaiago dago saiokapenaren goiko aldean. Erik Polanco jokalariak, barriz, esan deusku ez dagoela loak hartzerik. Parekotasun handia dago 2. B mailan. Santutxu aldera be jo dogu Atetik saioan. Iñigo Orozko aurrelariagaz egin dogu berba. Jaisteko tokietan dagoz santutxuarrak. Baina Orozkoren esanetan, gora egingo dabe. 

“Gure platera, gure aukera” ekimenari esker beste bi ikastetxe be euren jantokietako kudeaketaz arduratzen dira

Erabiltzailearen aurpegia

Eskoletako jantoki eredua aldatzeko eskaria aspaldikoa da.
Larrabetzun eta Erandion jantokietan kudeaketea euren esku dauke eta “gure platera, gure aukera” ekimenari esker beste bi ikastetxek be euren jantokietako kudeaketaz arduratzen dira: Gernikako Allende Salazan eta Markinako BekoBenta.
Gernikan orain bi urte terdi hasi zan gurasoen alkartea aukerea aztertzen. Alkartean lantalde batzuk daukez eta bat elikadureaz arduratzen da.
 

Huntza taldearen "Aldapan gora" -k 150 mila kliketik gora interneten

Erabiltzailearen aurpegia

2014an taldea sortu arren euskal musikak aurton bertan ezagutu dauen harribitxi bat daukagu gaur geugaz. Lasturko Josunek, Uxue eta Aitor hernaniarrek, Aitzol ta Inhar ataundarrek eta Peru arrasatearrak HUNTZA musika taldea osotzen dabe. Haritz Harreguyren eskutik euren lehen CDa grabau dabe aurton eta Durangoko Azokan MAUKA diskoetxearen eskutik salgai egongo da. Euren "Aldapan gora" eta "Harro gaude" abestiak zuzenean eskeini deuskuez.

Xabi Aburruzaga: '33 trikitixa daukadaz batuta'

Erabiltzailearen aurpegia

Portugaleteko trikitilaria izan da Lau Haizetara saioko lehengo gonbidatua. Kaleratu dauan disko barria, trikitixea joten zelan eta zergaitik hasi zan eta bestelakoak aitatu doguz beragaz.