Bilboko Udalak beste hiru kaleren izena aldatu dau Memoria Historikoaren Legea aplikauta

Erabiltzailearen aurpegia

Izenen aldaketa eta esleipena ez da indarrean sartuko 2017ko zezeilaren 1era arte, eragindako persona guztiak behar dan legez informauta egon daitezan.

Euskararen Eguna 2016

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Abenduaren 1ean Deustualdeko Euskararen Unibertsoak Euskararen Eguna ospatu zuen Ibarrekolandako kontserbatorioan. Ibarrekolanda BHIko ikasleek saioa gidatu zuten eta animatzaile lanak egin zituzten, besteak beste, Hesian taldearen kantu baten bertsio bat egin zuten. Ekitaldian Udazkeneko lehiaketaren sariak eta aipamenak banatu ziren, hona podiumak: Marrazki … Continue reading

The post Euskararen Eguna 2016 appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Naturan ateratako argazkirik ikusgarrienak, Ondare Aretoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Izadiaren argazkilariak 2016 erakusketan, aurtengo Wildlife Photographer of the Year sariketa entzutetsuko parte-hartzaileen lana ikusi leiteke, baita Santi Yanizen argazkiak be. (Argazkia: Santi Yaniz) 

Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek eskuratu dabe sormenerako I. Lanku Bekea

Erabiltzailearen aurpegia

Erradikalak gara lanari esker lortu dabe Lanku Kultur Zerbitzuak-en laguntzinoa Labakak eta Egizabalek. Bertsolaritzeagaz lotutako sormena bultzatzen dau bekeak.

J. M. Atutxa: "Gernika margoaren esangurea saritu nahi dogu"

Erabiltzailearen aurpegia

Sabino Arana sarietan "Gernika" margolanak bakearen alde daukan esagura unibertsala nabarmenduko dabe. Urtarrilaren 29an Bilboko Arriaga Antzokian egingo daben ekitaldi nagusian honakoak be sarituko dabez: Matxalen Ziarzolo eskubaloi jokalari ermuarra, Orbea Kooperatibea, Pedro Luis Uriarte, Tolosako Ekinbide Etxea edota Gasteizko Egibide zentroa. SAF-ko Juan Maria Atutxak eta Irune Zuloagak saria jasoko dabenei buruz egin deuskue berba.

Via Campesina Bizkaian datorren urtean

Erabiltzailearen aurpegia

Derion egingo dabe konferentzia, 2017ko garagarriletik aurrera. Lan handia emongo badeutse be, garrantzitsua dala esan deuskue EHNE Bizkaiatik. Makina bat aditu batuko da Derion hainbat gairen ganean hausnartzeko. Baserritarren gabezia nagusiez eta bestelakoez egin deuskue berba Alazne Intxauzpek eta Unai Aranguren-ek. 

Bikartek familiak behar dauz

Erabiltzailearen aurpegia

Txernobileko istripu nuklearraren ondorioz kaltetutako umeak hartzeko familiak behar dira.
Urtero legez Bikarte alkarteak hau da errusiar eta bieloerrusiar umeen harrerarako alkarte ongileak, aurten be deialdia egin dau datorren udeari begira Errusia eta Bielorrusian erradiazinoa nuklearraren ondorioz kaltetuak izan ziran ume zuhurtzek hartzeko familiak behar diralako.Gehienak Txernobileko istripu nuklearraren ondorioz kaltetuak izan dira.Ume honeek hemen egiten daben hile bakoitzeko urte bete handitzen dabe euren bizitza itxaropena.
 

SantoTomas azokea Bilbon eta Lekeition

Erabiltzailearen aurpegia

Goizeko lehenengo ordutik ehundaka lagun izan dira Bilbo eta Lekeitioko Santo Tomas azokan.

Lurpetik zerura, hilabetean

Erabiltzailearen aurpegia

Gernikarena ikaragarria da. Jaisteko tokietatik igotekoetara heldu da hile ta erdian. Azken 7 jardunaldietan 22 puntu lortu ditu. Partiduko garaipena. Ibon Enziondo erdilariak Atetik saioan adierazi deuskunez, lehen ez ziran hain txarrak, eta orain be ez dira hain onak. Dana dala, gabonaldia hainbat arinen pasau, eta irabazten segidu gura dabe gernikarrek. Urtarrilaren 8ko astegoienean, San Sebastian de los Reyes hartuko dabe Urbietan. Barakaldori gehiago kostaten jako irabaztea. Oraingo honetan, bai, garaipena lrotu dabe David Movillaren mutilek. Rayo Majadahondaren aurka (1-2 ...

Bilboko Konpartsek jai- eta elkartasun-ekarpena egingo dute San Tomas egunean

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Konpartsek Bizkaiko baserritarren egun nagusian izango dira bihar, San Tomas azokan. Jai-egitarau zabala eskainiko dute; gainera, ohiko txerriki eta ortukarien zozketan bildutako dirua Labore ekimenari emango diote. Konpartsek berretsi egingo dute bihar “gure herriak txerriaren inguruan duen ohitura berreskuratu eta tokiko ekoizpena zein elikadura eredu berri baten aldeko apustua”. Ohi bezala, San Nikolas elizaren […] Leer más

The post Bilboko Konpartsek jai- eta elkartasun-ekarpena egingo dute San Tomas egunean appeared first on Bilboko Konpartsak.

Kopla Txikien III. lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia

  OINARRIAK 1. BILBOKO JAI BATZORDE MISTOA, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen laguntzarekin, 2017ko BILBOKO INAUTERIETAKO KOPLA TXIKIEN TXAPELKETArako deialdia egiten du. 2. Txapelketa otsailaren 18an, larunbata, 19:00etan, egingo da, zehazteke dagoen tokian. 3. Edozein taldek, konpartsa edo abesbatzak parte hartu ahal izango du, beti ere gutxienez 5 kide baditu eta mozorrotuta badoaz. 4. Izena emango duten […] Leer más

The post Kopla Txikien III. lehiaketa appeared first on Bilboko Konpartsak.

"Idoloak akatu genituenekoa" liburuaz berbetan Gotzon Hermosillagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duartegaz batera kaleratu dau Hermosillak "Idoloak akatu genituenekoa". Barnezomorro argitaletxearen ipuin liburu hau punkrock eta hardcore abestietan oinarrituta dago. Hamazortzi talderen kanta bana abiapuntu hartuta idazle bakotxak bere kontakizuna egin dau.

Miren Agur Meabe: 'Egunero egunero idazten dot'

Erabiltzailearen aurpegia

Idazle lekeitiarragaz egin dogu berba gaurko Lau Haizetara saioan. Idazten harrapau dogu, bestelako konpromisoek izten deutsienean egunero egiten dauan lez. Liburuak, literaturea, gabonak eta bestelakoak aitatu deuskuz Miren Agur Meabek. 

San Tomas azokatik zuzeneko saioa Bilbo Hiria irratian

Erabiltzailearen aurpegia

Urteroko egun berezi bat izaten da San Tomas eguna eta horren jarraipena egingo dugu. Bilbo Hiria irratiak San Tomasetik zuzeneko saioa egingo du, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Bertatik bertara giroa biziko dugu. Aretza eta Plaza Barria euskal herriko azoka nagusi bilakatuko dira, 282 saltoki ipiniko dituzte, barazkiak, frutak, gazta, txakolina, sagardoa eta abar luzea. Bi orduko […]

Santutxuko elkarrateratzea

2016/12/25 13:30

Karmelo kalean Santutxu

Sare Santutxuk abenduak 25 (igandea), 13:30ean, Karmelo kalean elkartasun ekintza bat antolatu du, 'elkarretaratze giza-katea' preso eta exiliatuen eskubideak bermatu eta betearaztea denon egin beharra delako.