Nekane Balluerka EHUko errektore izateko hautagai bakarra

Erabiltzailearen aurpegia

Nekane Balluerka EHUko errektore izateko hautagai bakarrak datorren zemendiaren 24an botoen herena behar dau errektorea izateko.
Nekane Balluerkak aurkeztu dau hautagaitza bakarra errektore izateko eta bakarrak izateak alde txarrak daukoz bere hitzetan. Errektore ardurea hartzea ez da erreza.
Munduko 500 Unibertsitate onenen artean dago gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatea eta hobeto kokatuta egoteko lanean jarraitu dau bi eremutan 

Izaskun Guarrotxenak Lander Etxebarria ordezkatuko du EH Bilduren udal taldean

Erabiltzailearen aurpegia
Etxebarria Administrazio Publikoan daukan lanpostura bueltatuko da Azaroaren 24ean, Udalbatzaren ostean, Lander Etxebarriak EH Bilduren udal taldean duen zinegotzi postua utziko du. Etxebarriak, arrazoi pertsonal eta profesionalak direla eta, zinegotzi izateari utzi eta Administrazio Publikoan daukan lanpostura bueltatuko da. Izaskun Guarrotxena, zerrendan zinegotzi postuan aritzeko moduan dagoen hurrengoa, izango da bere ordezkoa. Kargua ofiziala izango […]

II. Baso Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia

II. Baso Jardunaldiak

Euskadiko basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko asmoz antolatu dituzte Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Kultur Elkarteek, Bilboko Udalaren diru-laguntzarekin, azaroaren 8tik 19ra bitartean gauzatuko diren jardunaldi hauek. 

Iurdana Acasuso: "Teknologia barriek aukerea zabaldu dabe besteakandik gehiago eta hobeto ikasteko"

Erabiltzailearen aurpegia

Klikasi, euskeraz sarean dagozan hezkuntza eduki eta baliabideak konpartiduteko plataformea da. Bertan, beste erabiltzaileen edukiak ikusi daitekez eta norberak gustoko dituanak argitaratu. Hau da, danon artean elikatutako edukien gunea da Klikasi. Testu, audio edo bideo fitxategiak, aurkezpenak, irudi edo argazkiak eta estekak dagoz bertan. Azkue Fundazinoa da plataformearen bultzatzailea eta bertako zuzendari Iurdana Acasusok dinoanez, erraza da Klikasin parte hartzea. 

Datozen egunetan Saul Curto zorrotzarra aske utziko dute

Erabiltzailearen aurpegia

Datozen egunetan Saul Curto zorrotzarra aske utziko dute

Bost urteko zigorra bete eta gero, epe laburrean, libre geratuko da Zorrotzako Saul Curto. 

IBAIZABAL: Irala auzoa sortu zenetik 100 urte pasa dira

Erabiltzailearen aurpegia
Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea daramate ospakizunerako programazioa osatzen. Azaroan zehar hainbat ekimen egin dituzte,  Irala100urte ekimenak bihar hitzaldia antolatu du, Victor Urrutia soziologoak auzoaren hastapenak aztertuko ditu, Iralaberriren eraketa hain zuzen. Gaurkoa Mikel Uriguen izan dugu bidelagun eta Iralak izandako bilakaeraren zehetasunak kontatu dizkigu. […]

Gorbeia inguruko herrien lan etnografikoa idatzi dau Juan Manuel Etxebarria Ayestak

Erabiltzailearen aurpegia

Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II liburua, alor horretan eskualdean egindako ikerlanik luze, zabal, zehatz eta sakonena dala dino autoreak.

Morts pour une autre patrie

Erabiltzailearen aurpegia

Armistizioaren 98. urteurrena bete zen ostiralean eta Eneko Bidegainek 'Gerla Handia' Iparraldean berbaldia eskaini zuen Mullerenean, I. Munduko Gerrak Ipar Euskal Herrian izan zuen eragina berbagai. Kazetariak 1870an jarri zuen abiapuntua, orduan eskolaren bidez Frantzia frantsesak sortzen hasi zen, Alemaniari mendekua … Continue reading

The post Morts pour une autre patrie appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Emakumeek pakearen alde egindako lana nabarmenduko dau aurten Zinexit jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Proiekzinoak eta bestelako agerraldi batzuk izango ditu Zinexitek, Bizikidetzarako Zinema Erakusketeak, Bilboko Azkuna Zentroan, gaurtik, zemendiaren 14tik 17ra.

Soietxeko kuartela behar sozialetarako erabiltzea eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Soietxeko kuartela behar sozialetarako erabiltzea eskatu dute

Bizkaiko hainbat kolektibotako lagunek lurraldeko instalazio militar handiena den Soietxeko kuartela desagertzea eskatu dute, Mungiko kuartelerako XXVII. martxa antimilitaristan. Kuartelak Mungian hartzen dituen lursailak erabilera sozialerako aldarrikatu dituzte, zehazki "porruak ereiteko".

HUMozalikEz eta BUIAk azaroaren 24an Leioara joateko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

HUMozalikEz dinamikak urri hasieran egindako prentsaurrekoan EHU ikasleriak sortutako hezkuntza alternatibak errepresioarekin zapaltzearen errudun jo zuen (Mozal Legea aplikatuta 24.535€-ko isunak) eta azaroak 24 egun garrantzitsu bezala hartu haserrea azalerazteko. Errektoreak errektore ikasleriaren proiektu eta aldarrikapenak EHUrekin inkonpatibleak zirela argi utzi eta errepresioaz gaindi eraikitzeko konpromezuan mantendu nahi zuten deialdi horrekin. Aste batzuk geroago ikasle… Read More HUMozalikEz eta BUIAk azaroaren 24an Leioara joateko deia egin dute

Sustrai Colina da Xilabako txapelduna

Erabiltzailearen aurpegia

Baionan jokatutako finalean, urruñarrak Amets Arzallusegaz jokatu eban buruz burukoa. Orain dala urte biko edizinoan legez, Xilabako irabazlea da Sustrai Colina.

Munduko eguzki teleskopiorik handienaren maketea Bilboko Injinerutza Eskolan ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia

Idom enpresa bizkaitarraren proiektu enblematikoen inguruko erakusketan, San Mameseko estalki barriaren ganekoak be jorratzen ditue. Hilaren 17ra arte egongo da zabalik.