"Liztor asiatikoagaz amaitzeko danon laguntzea beharrezkoa da"

Erabiltzailearen aurpegia

 Arazo larria sortzen dau Lizkor asiatikoak, bertoko erleak erasotzen ditualako. Hau dala eta erlezaiñek erlauntzak Gorbeiara eroan dabez.

"Odei guztien azpitik" bertso liburua

Erabiltzailearen aurpegia

 Nikolas Zendoiak bere bertsoak batu ditu "Odei guztien azpitik" liburuan. Bertsoak idaztea eta sariketetara bidaltzea gustukoa dau, eta horreetariko batzuk batu ditu lanean. 

Autonostalgia ariketa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Kargak & Deskargak ikuskizun ibiltariaren azken saioaren kronika. Bilbon, abuztuaren 22an. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Josu Zabala eta Rafa Rueda.

Etorkizuneko baserria diseinatzen

Erabiltzailearen aurpegia

Baserriak erabarritzeko tresnea garatu dau EHUko arkiotektura saileko Ugaitz Gaztelu ikertzaileak. Zazpi urteko ikerketea izan da. Berak azaltzen dauanez, atzerrian denpora luzez egoteak eroan eban baserrien inguruko ikerketea egitera. 

Gure baserriak modu orekatu baten erabarritzeko tresna sortu dau eta Bizkaia Irratian azaldu deuskuz ardatz nagusiak. 

Zazpi barazkigaz berdura-brotxetak egiteko aholkuak

Erabiltzailearen aurpegia

"Lekitto Bedarra" alkarteak gaur ortuariakaz prestauko dauzen 300 brotxeta baino gehiago eskeiniko dauz Lekeitioko San Antolin jaietan. Hitzordua arratsaldeko 20:00etan izango da eta zazpi ortuari desbardinakaz barazki brotxetak zelan sukaldatuko dabezan azaldu deusku Koldo Laka sukaldariak. 

Disko barria plazaratu dau Glaukomak

Erabiltzailearen aurpegia

Talde gipuzkoarraren estudioko hirugarren diskoa da Kalima.

Jaurlaritzeak 160.000 euro emongo ditu euskal ondare kulturala ikertzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Ikertzaileei baliabideak emonaz, ondarearen osotasuna babestu eta zabaltzea da asmoa.

160.000 euro euskal ondare kulturala ikertzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Ikertzaileei baliabideak emonaz, ondarearen osotasuna babestu eta zabaltzea da asmoa.

Athletic Clubek museoa zabaldu dau San Mamesen

Erabiltzailearen aurpegia

Taldearen historiaren parte diran objektuak ikusi leitekez bertan.

Expodistritok pinturea eta argazkilaritzea eroango ditu Bilboko barrutietara

Erabiltzailearen aurpegia

Urteko azken hiruhilekoko programazinoa gaur hasi da.

Martxan gara!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Martxan gara!

Berbaizu Euskara Elkartea martxan da. Ohiko ordutegiak izango ditugu, gainera. Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etik 17:30ak arte eta ostiraletan 09:00etatik 14:00ak arte.

P. Igeregi: "Aspiazuren musikea hiru Foru Diputaduena baino gehiago gustetan jaku"

Erabiltzailearen aurpegia

Fiskalidadean ikasturte politiko barrian etorri leitekezan aldaketei buruz galdetuta ELAk argi dauka soziedadeen zergeari eragin beharko litxakiola. Peio Igeregi gure estudioetan egon da gaur, ELA sindikatua bestalde La Naval ontziolaren etorkizunaz oso kezkatuta dagoala esan deusku. Honegaz batera adinekoen egoitzetako langileen egoraz berba egin dogu beragaz, iraila osoan greban egongo diran Bizkaiko adinekoen egoitzetako beharginek kalera urten dabe gaur manifestazinoan.

Andoni Aizpuru: 'Erronkea epe luzerako iragarpenak egin ahal izatea da'

Erabiltzailearen aurpegia

Eguraldiaren iragarpenagaz gure etxeetan sartzen da egunero Andoni Aizpuru. Eten txikiren bategaz baina 24 urte daroaz lan horretan. Gustora egiten dau eta kalean zalantzaren bat daukanari be gustora erantzuten deutsola azaldu deusku gaurko Lau Haizetara saioan. 

Ikastaro trinkoak eta barnetegiak irailean

Erabiltzailearen aurpegia
Abuztua amaitzera doa, baina… uda oraindik ez! Irailean ere eskaintzen dizkizugu ikastaro trinkoak, Bilboko zein Bakaikuko barnetegiak, autoikaskuntza… Eta ohiko eskolez gain, zure intereseko kultura ekarpenak eta proposamen ludikoak eskaintzen dizkizugu, euskara gehiago eta hobeto ikas dezazun: hitzaldiak, Kafe Solasak, dantzak, txangoak… Jarraitu hemen gure agenda. Eta gogoratu deskonturik ere badugula. Info gehiago gure buelgoan. Anima zaitez!