Globalizazinoaren osteko mundua ikusgai Getxophoton

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur hasi eta urriaren 1era arte egongo da martxan Getxoko Nazinoarteko Irudi Jaialdia.

Euzko Gaztedik kide bati eraso egin diotela salatu du

Erabiltzailearen aurpegia

Igandean Marijaiaren erreketaren ostean Kaskagorriko txosnan "arrazoi politikoengatik" Euzko Gaztediko kide bat jipoitu zutela salatu dute.

Kaskagorrik dio gezurra dela EGIk egindako salaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Kaskagorrik agiria atera du eta Eusko Gaztediren bertsioa "lau haizetara zabaldutako gezurrez beteriko komunikatua" dela baieztatu du. Kaskagorriren irudia zikintzeko helburua duela salatu du gazte konpartsak.

M. Barriuso: "Kongresuan kanabisari buruzko ponentzia bat sortu behar da"

Erabiltzailearen aurpegia

Rajoyren gobernuak erretzaileen klubak edota alkarte kanabikoak arautzen dauzen Jokoen eta Adikzinoen Euskal Legea errekurriduta dauka. Bilbon esaterako mota honetako 4 talde dagoz. Lege horren etorkizuna argitzen dan bitartean Kongresuan kanabisaren kontsumoaz berba egiteko ponentzia bat ezinbestekoa da Pannagh alkartearen eretxian. Martin Barriuso, Pannagh alkarteko kidea gure estudioetan euki dogu gaur. Kanabisaren erabilera terapeutikoan aurrera pauso ugari emon behar dirala uste dau Martin Barriusok. Izan be, ondino gaixo askok gaixo larriek eragiten daben minei aurre egiteko kanabisdun botikak hartzeko oztopoak ...

Juan Vallejo: 'Dana emoten deust mendiak'

Erabiltzailearen aurpegia

WOPeak proiektuari amaierea emon barri dago Juan Vallejo mendizalea. Mendiak emoten deutsonaz eta tontorra zapaltzearen sentsazinoaz galdetu deutsagu. Emon, dana emoten deutso mendiak. Horixe da Lau Haizetara saioan kontau deuskuna. 

EGK gazteon ideologia politikoari lotuta dauden giza eskubide ororen urraketen aurka

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gazteon nortasuna ideologiaz gain beste hainbat ikuspegi oinarritzat hartuta eraikitzen da; baina gure ideia politikoei egindako erasoa gure nortasun pertsonalari egindako erasoa da eta, ondorioz, izan nahi duguna izateko askatasunaren aurkakoa.

Artzai Gazta alkarteko gaztaiak nabarmendu ditue Londresko Great Taste Awards lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia

La Leze etxeko ale batek izendapen gorena eskuratu dau, hiru izarrekoa.

Jai ereduaren aurkako erasoek ez dute inoizko Aste Nagusi herrikoi eta parte hartzaileena lausotu

Erabiltzailearen aurpegia
Alba Fatuartek adierazi du “herritarren parte hartzeak erakusten duela jai eredu arrakastasua inoiz baino biziago dagoela. Hala ere, badago zer hobetu”  Jaien bukaerarekin batera EH Bilduk Aste Nagusiaren balorazio positiboa egin du. Parte hartzean eta doakotasunean oinarritutako eredua arrakastatsua eta erreferentziala izaten jarraitzen du. “Beste urte batez Bilboko Konpartsak zoriondu behar ditugu haien lanagatik. Konpartsak […]

Jai ereduaren aurkako erasoek ez dute inoizko Aste Nagusi herrikoi eta parte hartzaileena lausotu

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Jai ereduaren aurkako erasoek ez dute inoizko Aste Nagusi herrikoi eta parte hartzaileena lausotu

Alba Fatuartek adierazi du “herritarren parte hartzeak erakusten duela jai eredu arrakastasua inoiz baino biziago dagoela. Hala ere, badago zer hobetu”

Aitor Aranaren argazkiak ikusgai Bilboko Pabilioi 6 aretoan

Erabiltzailearen aurpegia

Retratos Urbex erakusketan abandonautako eraikinak eta erretratuak buztartzen ditu argazkilari gernikarrak.

Santurzine film laburren jaialdia egingo dabe datorren hilean

Erabiltzailearen aurpegia

Serantes saria emongo deutsie Anabel Alonso aktoreari.

Beste sei film Urrezko Maskorra irabazteko lehian

Erabiltzailearen aurpegia

Antoniak, Berneri, Finkiel, Libon eta Hinant, Popescu eta Schwentke zuzendarien lanak Donostiako Zinemaldian izango dira.

Arantza Bengoetxea: "Kontxarako, Lea Artibai trainerukoak ilusinoz topera gabilz"

Erabiltzailearen aurpegia

Lea Artibai traineruko arraunlariak ilusinoz beterik dagoz Kontxako estropadarako. Proba honetarako sailkapena lortzen daben lehenengo aldia da hau eta daukiezan sentsazinoez berba egin dogu traineru honetako arraunlaria dan Arantza Bengoetxeagaz.

Gurutze Gorria: "Errefuxiaduak geurera zalantzaz eta galderaz beteta heltzen dira"

Erabiltzailearen aurpegia

Gurutze Gorriak EAEra programa pilotu baten bitartez heldu diran 30 errefuxiadu baino gehiagori arretea eskeintzen deutse. Azken hilabetetan Siriatik, Nigeriatik, Iraketik, Libiatik, Marokotik edo Venezuelatik heldu dira errefuxiaduak geurera. Gurutze Gorritik esan deuskue gehienak gazteak dirala eta galderez zein zalantzaz beteta etorten dirala. Atzean izten dabenaz berba egin deusku Bizkaiko Gurutze Gorriko teknikaria dan Paula Tabaresek. Gurutze Gorriaren eretxian EAEak hartzen dauzen errefuxiaduak baino gehiago hartzeko behar beste baliabide daukaz. Une honetan alkarte honen arretea jasoten daben errefuxiaduei emoten jaken ...

Tessa Andonegi: 'Aktoreak jainkoak modukoak gara'

Erabiltzailearen aurpegia

Tessa Andonegi aktoreagaz hasi dogu gaurko Lau Haizetara saioa. 'Jainko Basatia' antzezlanagaz Euskal Herrian batera eta bestera dabil Andonegi eta gidoi bat idazten be buru belarri dabilela esan deusku. 

Aktoreek pertsonajeen hariak mugitzen dabezala eta beraz, jainkoak lakoak dirala esan deusku beste gauza askoren artean.