COVID-19 ahotsaren bidez detektatzeko Interneteko egitasmo bat du Osakidetzak

Erabiltzailearen aurpegia

fono

Adimen artifizialean oinarritutako sistema bat da, zeina Biocruces Bizkaia eta Murtziako konpainia batek garatu duten elkarlanean. Ekainean hasiko dira probatzen. Osakidetzak adimen artifizialean oinarritutako tresna izatea espero du udazkenean, interneten ahotsaren eta eztularen bidez COVID-19 kasuak antzemateko. Proiektua duela pare bat aste jarri zen martxan, Murtziako Biometric Vox konpainiarekin batera. Gaixotasunak hasieratik eragiten die goiko […]

Astelehenean, maiatzaren 11n, barriro ezarriko da TAO zerbitzua Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Zerbitzuari buruzko konsultak: 94.470.10.47 telefonora edo Lersundi kaleko 5ean dagoan arreta-bulegora joan.

Zibergaizkileak etxerako eskaerak baliatzen ari dira iruzurrak burutzeko

Erabiltzailearen aurpegia

pakete

Konfinamenduaren ondorioz, etxera bidalitako produktuen eskaerak nabarmen egin du gora. Batzuetan, gainera, ez dago beste aukerarik produktu horiek erosteko. Bada, zibergaizkileak horretaz jabetu dira, eta, ustez eskaeren jarraipena egiteko diren mezu elektronikoak bidaltzen ari dira, erabiltzaileak esteka batean klik egin edo fitxategi arriskutsuak bat deskarga dezan. Etxean jasotzen diren produktuen eskaera asko handitu denez, entrega-epeak […]

Emakumeek esku hartuko daben Kontsejua sortzeko dekretua onetsi dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Kontrako boto barik onetsi dabe.

Nahia Idoiaga (EHU): "Krisialdi honetan behar personalak bigarren mailan itxi dira, adintxikikoenak are gehiago"

Erabiltzailearen aurpegia

 Euskal Herriko Unibersidadeko ikerketa talde bat bizi dogun konfinamendu egoera honek haurrei, umeei zelan eragiten deutsen ikertzen dabil. Bilboko Hezkuntza fakultadeko hezitzaileek, psikologoek, soziologoek eta pedagogoek osotzen dabe ikerketa talde hau. Nahia Idoiagak azaldu deuskunez, ikerketa horregaz umeek Covid-19a zelan ulertzen daben eta euren ongizateko hainbat plano aztertu gura dabez. 

Israel Escalante: "BFAk Bizkaiko Ronbin Hood izan behar dau"

Erabiltzailearen aurpegia

BFAren plan ekonomiko barrian aldaketak egiteko proposatu dau Elkarrekin Bizkaia koalizinoak. Podemosek eta Ezker Anitzak osatzen dabe Elkarrekin Bizkaia koalizinoa. Koalizino honek Bizkaiko Batzar Nagusietan 6 batzar kide daukaz eta horreetariko bat, Isarel Escalante, Bizkaia Irratian euki dogu gaur. Escalanteren arabera Foru Aldundiaren planak hutsune batzuk daukaz. Elkarrekin Bizkaiak ondarearen gaineko zergea mantendu gura dau eta pandemia sasoian irabazi handiak euki dabezan enpresei soziedaden zergea handitu gura deutse. 

Binilozko diskoa kaleratu dau Arratiako MG Bandak

Erabiltzailearen aurpegia

"Ama Sua" dauka izena taldearen laugarren lanak. Modu analogikoan grabau eben urtarrilean diskoa Bilbon. Taldearen ametsa zan honakoa eta bete egin da. Bost kantuk osotzen dabe lan barria. Aimar "Zoro" baxujole eta abeslariagaz egin dogu berba.

Udagoieneko txotxongilo jaialdi desbardinek neurriak eskatu deutsiez agintariei

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo jaialdiaz gain beste hainbat jaialdik, Udazkeneko Jaialdien Sarea osotzen dabenek, agiria bialdu deutse kultura ministerioari. Neurriak eskatzen dabez euren egoerea oso kezkagarria dala ikusita. Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo jaialdia antolatzen laguntzen ibiltzen dan Josu Kamara izan da gurean. 

Nostalgia apur bat

Erabiltzailearen aurpegia
Asteon artikulutxoa publikatu didate Aizu! aldizkarian. Hilabeteroko teknozutabean, 1980ko hamarkadako etxerako mikroordenagailuekin eta haien atzetik zegoen filosofiarekin akordatu naiz.

Udaltop-ek aurten eremu sozioekonomikoan jarriko dau fokoa

Erabiltzailearen aurpegia

 Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketea, Udaltop, maiatzaren 14an egingo da. Covid-19ak eragindako egoerea dala-eta, jardunaldia egokitu eta moldatu egin behar izan dabe. Online egingo da aurtengo edizinoa, hamabigarrena. Eremu soziekonomikoan euskerearen erabilerea sustatzeko gakoen inguruan jardungo dabela esan deusku Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera Zuzendariak. Aldundiak martxan jarri dauan Berbanet proiektu pilotoaren inguruko zehaztasunak be emon deuskuz Xabier Arauzok.  

 

 

Gure bihotzak, minutu baten bost bat litro odol ponpatzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Juan Ignacio Perez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna da eta Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna gaur bihotzaren inguruan berbetan izan dogu.

Gurutzi Arregi hil da, Bizkaiko ondare herrikoiaren ikerlari handia

Erabiltzailearen aurpegia

Etnografiaren alorrean egin eban lan oparoa erreferente da aditu zein herritarrentzat.

Max Sariak 2020ko irailaren 7an emongo ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Bagilaren 29rako aurreikusita egoan ekitaldia Cervantes Antzokian.