Iñigo Iturrate:"ez daukaguz buruan Espainiako 2018ko aurrekontuak"

Erabiltzailearen aurpegia

 Euzko Alderdi Jeltzalearen legebiltzarkideak esan deusku aurrekontu horreek buruan be ez daukiezala, Katalunian bizi daben egoerea ikusita. Eurok PPren gobernua ez dabela babesten adierazi dau. Aurtengo aurrekontuak onartzea momentuko erabagia izan zala, Euskadirentzat akordio onuragarria lortzeko aukerea egoalako, baina babes hori orduntxe amaitu zala. Lehendakariak estadu konfederalerako egindako proposamenari dagokionez, adostasun zabalak lortu beharko dirala esan dau, eta  hemen erabagiten dana onartu egin beharko dauela Madrilek.

Eneritz Artetxe:" Ez neban jakin zelan esan aktorea izan nahi nebala"

Erabiltzailearen aurpegia

 Eneritz Artetxe aktorea Gernikan jaio zan eta urte asko daroaz telebista, zinea eta antzerkia egiten. Gaur egun "Karramarroa" izeneko lana antzezten dabil Dxusturi Antzerki taldeagaz.

Mikel Aldekogarai: "Nahiz eta askok uste ezetz, Banskyk modu baten aurpegia emoten dau"

Erabiltzailearen aurpegia

Astegoien honetan 26 graffitigile Urdaibaiko pasaiatan oinarritutako ormirudi barriak sortzen aritu dira. Gautegiz-Arteagan egin dabezan guztiak ezagutzeko graffitien ibilbidea be osotu dabe. Ekimena hango udalak eta Mikel Aldekogarai herriko artista gazteak koordinau dabe. Mikel Aldekogaraik graffiti honeen estilo desbardinez egin deusku berba. 

Estem amb vosaltres

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Salbuespen egoera disimulatua aplikatu dute Katalunian eta emango dizkieten kolpeen graduazioa igotzen joango da. Testuinguru honetan, elkartasun argazki indartsua helarazi diete milaka lagunek Bilboko kaleetatik Kataluniako adiskideei, Gure Esku Dagok deituta. Sorpresa izan da askorentzat, euskal instituzioetako arduradun nagusi Barkos mutu eta Urkullu galdeketari zilegitasuna kentzen ibili ostean aurreko egunetan.

Jurgi Arejita: "Japoniako sukaldaritzea sushi-a baino askoz gehiago da"

Erabiltzailearen aurpegia

Leioako Ostalaritza Eskolan, Zornotzako Boroa jatetxean edota Madrilgo Kabuki jatetxean ibilitako sukaldari bizkaitar honek Japoniara bidaia egin eban hango gastronomian sakontzeko asmoz. Getxoko Igeretxe jatetxean lau urtez beharrean aritu ostean Bilboko Happy River jatetxe barrian lur hartu dau. Jatetxe barritzaile honetan dagoan Ondori Izakaya izeneko guneko koordinatzaile dabil. Hara hurreratu gara eta leku horretan eskeintzen dabezan japoniar kutsuko platerez eta horreek sukaldatzeko aukeratzen dabezan osogaiez berba egin dogu Jurgi Arejitagaz.

Proiektutxo eta plan ezberdinak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Proiektutxo eta plan ezberdinak

Uda amaitu eta nostalgia gainetik kentzen saiatzen garen bitartean, ikasturte edo lanera buelta berri honetan proiektutxo eta plan ezberdinekin murgiltzen hasiko gara.

Euskara modu %100 afektibo eta efektiboan

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Euskara modu %100 afektibo eta efektiboan

2017-2018 ikasturtea hastear da eta Bilboko AEK euskaltegietako lagunok zure zain gaude euskararen bidaia zurekin batera egiteko. Aurtengo kanpainan aipatzen dugun bezala, AEKn modu %100 afektibo eta efektiboan ikasi ahal izango duzu euskara, zure maila edozein izanda ere.

HABEk eta Lanbidek hitzarmena sinatu dabe, lanbakoek euskerea ikasi daien

Erabiltzailearen aurpegia

Enplegua topetako aukerak handitzen laguntzeko asmoz jarriko dabe martxan programa pilotua.

Gazteentzako Harrapazank programea, udagoienerako prest

Erabiltzailearen aurpegia

Talentu eskolea eta internet bidezko ginkanea izango dira hurrengo asteetako jarduera nagusiak.

‘Lekaixoka’ dator aurtengo Kilometroak Oñatira

Erabiltzailearen aurpegia

Domekan ospatuko dabe Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaialdia eta auzolana hartu dabe oinarritzat.

‘Lekaixoka’ dator aurten Kilometroak Oñatira

Erabiltzailearen aurpegia

Domekan ospatuko dabe Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaialdia eta auzolana hartu dabe oinarritzat.

Durangaldeko Ezpatadantzari Egunak 50 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Domekan Iurretan batuko dira jantzariak, tradizinoari eusteko.

Bi mila urtean batutako euskerearen ganeko dokumentuak jaso ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Aleak Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean egongo dira ikusgai abenduaren 31ra arte.

Bittor Arginzonizi emon deutsie sukaldebururik onenaren saria

Erabiltzailearen aurpegia

Espainiako Gastronomia Sarietako epaimahaiak Axpeko Etxebarri erretegiko jaubearen lana azpimarratu dau.