Judith Ruiz de Munain: ‘Gozau besterik ez dot egin lanari formea emoten neutsan bitartean’

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Ausartak, sentsualak eta iradokorrak, holakoak dira Zukafukamusuka liburuak batzen dituan 20 istorioak. Txalaparta argitaletxeagaz argitaratu dau lana Judith Ruiz de Munainek.

Euskal musikea eta tresnak ardatz 2017ko Gaztemundun

Erabiltzailearen aurpegia

Hautatutakoen artean, 13 Argentinakoak dira, beste bi txiletarrak eta hamabosgarrena Uruguaikoa; sei neska eta bederatzi mutil.

"Txikitatik kazetaria izan nahi neban"

Erabiltzailearen aurpegia

Ainhoa Goikoetxea Beristain  kazetariagaz solasaldian izan gara eta besteak beste gaur egun Barakaldon Jatetxe bat daukala, Palacio Larrea izenekoa esan deusku eta Euskal Telebistaren inguruan be hausnarketa sakon baten behar izana nabarmendu dau. 

Lorea Bilbao: "Norberak euskerea ez dan hizkuntza baten berba egiteko hautua egiten badau arazo bat daukagu herri moduan"

Erabiltzailearen aurpegia

EJren Inkesta Soziolinguistikoaren eta Soziolinguistika Klusterrak egindako kale neurketaren balorazinoa egin dau BFAk. Lorea Bilbao Foru Diputaduaren ustetan une honetan euskeraren erabileraren erronkak maila pertsonalean, etxean eta norberak egiten dauen hautuan dagoz. Gure hizkuntzarean erabileran eragiteko borondatea azaldu dau Lorea Bilbaok BFAko kultura, euskera eta kiroletarako diputaduak. Era berean emoitzei buruzko irakurketa batzukaz kritiko agertu da. Erabilerea hauspotzeko ahaleginak beren beregi leku informaletan egin behar dirala nabarmendu dau Lorea Bilbaok.

40 familia Ondarroan ondino euren etxeetara bueltau ezinik

Erabiltzailearen aurpegia

Ondarroan Kamiñaldeko lanen egoerea zein dan azaltzeko Bizkaia Irratian izan gendun joan dan barikuan, oraindik bere etxetik kanpo dagoan Goizane Zabala. Oraindik 40 bat familia dira euren etxeetara itzuli ezin izan diranak. Familia batzuk itzuli dira. Azkenak, bagilean. Etxera itzuli diralako pozik dagoz, baina bildur puntuagaz. Erakundeen laguntzeari buruz itaunduta, errealidadea kontuan hartuta konpromisorik handiena Ondarroako Udalak berak hartu dauela uste dau Goizane Zabalak.

 

Hondartzara arrisku barik

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Gurutze Gorriak "uda honetan maita ezazu zeure burua" kanpainea ipini dau martxan beste behin. Hondartzan seguru eta arrisku barik ibilteko gomendioak eta laguntzea. 20 hondartzatan ibiliko dira, garagarrilaren 20tik abuztuaren 2ra. 

Erramun Osa:"euskereak epe luzerako estrategia eta lankidetzea behar ditu"

Erabiltzailearen aurpegia

 Euskerearen kaleko erabilerearen ganeko datuak aztertu ditugu Erramun Osa Euskaltzaindiako idazkari nagusiagaz. 

Erabiltzailearen aurpegia

Harrituta gauzkazu
"martxan aparkauta",
naranja granadinaz
soilik leike hauta
nikaraguarria da
horrela kontauta.

KEYNES

Erantzuna | Nicaragua, Nicaraguita... Baserria

Osasuna preziorik onenean

Erabiltzailearen aurpegia

Sopelako Urgitxieta plazan eguerdiko 12etan eskeiniko dan antzezlanaren izena da 'Osasuna preziorik onenean' . Medicus Mundik eta Tirante Plataformak sortu daben proiektua da eta osasun publikoa danon eskubidea dala aldarrikatzeko bidea da. 

Nicaragua, Nicaraguita... Baserria

Erabiltzailearen aurpegia Aurrekoan kalie agertu nauen, oin baserrian txandie da.

Joxe Mari Iriondo: 'sare sozialak iraultza dira baina baita gaisotasuna be'

Erabiltzailearen aurpegia

Telebistatik eta irratitik egiten jaku ezagun Joxe Mari Iriondo baina lan asko egindakoa da. Besteak beste, Ez dok amairuren sorreran parte hartu eban, bertsolaritzeagaz lotura estua dauka... Danen inguruan hausnartu dogu gaurko Lau Haizetara saioan. 

Munduko Musikak Bilbon Aste Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia

Kubatik, Jamaikatik eta Kolonbiatik etorritako taldeak Bilboko agertokian. Kontzertu guztiak gaueko 23:30ean hasiko dira.

Urriaren 20an estreinauko dabe 'Handia' filma

Erabiltzailearen aurpegia

Produkzinoari izena aldatu deutsiela argitu dabe sare sozialetan Jon Garañok eta Aitor Arregik.

100 talde inguru Bilbon, Aste Nagusiko XXXII. Bertoko Pop-Rock Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia

Abuztuaren 19tik 26ra, arratsaldero kontzertu bi izango dira. Sarrerea librea izango da.

Portugaleteko 43. Nazinoarteko Folklore Jaialdia 17tik 25era

Erabiltzailearen aurpegia

Mexiko, Ekuador eta Indiako jantzariak, besteak beste izango dira bost egunez Bizkaiko herrian.