Ardao solidarioa aurkeztu dabe Vhio-n sarkomak ikertzen laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Ardao solidarioa hemen topauko dozue.

Gazteen sormena, birusari aurre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia

Bideo laburrak izango dira Covid Off kanpainearen ardatza.

Topaklown 2021 Durangon, martiaren 31tik apirilaren 3ra

Erabiltzailearen aurpegia

Zazpi talde, 14 saio 4 egunetan.

Ana Urkizaren ‘Garen hori’ liburuaren aurkezpenean parte hartu dau Basque Teamek

Erabiltzailearen aurpegia

Basque Teameko Olatz Legarzak goi mailako euskal kirola jorratu dau.

Gizon beltz bat erasotzeagatik hainbat pertsona epaituko dituzte Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Asteazkenean egingo da epaiketa. SOS Arrazakeria Bizkaiak elkarretaratzea deitu du erasotuari babesa helarazteko.

Elkarretaratzea deitu dute Bilboko San Inazio auzoan gertatutako azken eraso matxista salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Bilobak taldeak, San Inazio auzoko talde feministak, joan den astelehenean gertatutako eraso matxista salatzeko kontzentrazioa deitu du asteazkenean, Levante plazan arratsaldeko 19:00etan.

Zamudioko BIOLAN enpresan eguneko 20 mila test serologiko egiteko gaitasuna dabe

Erabiltzailearen aurpegia

COVIDaren kontrako antigorputzak daukaguzan jakiteko test serologikoak garandu dabez Zamudioko BIOLn enpresan. Odol tanta bat hartuta jakin geinke hamar minutu baino gitxiago pasauta, immunea garen edo ez. Asier Albizu BIOLAN enpresako zuzendariak datu guztiak emon deuskuz. Farmazietan egin daiteken proba bat dan arren, hemen, Euskadin, oraindik farmazietan ezin daiteke egin. Enpresek, ordea, test honeek erosi leikiez eta testak euren beharginen artean egin. BIOLANen Ekuador, Txile, Maroko, eta Tailandiagaz be hartuemonetan dabil testak saltzen. Proteina bat erabilten dabe test ...

Fitur 2021 saria emon deutse Ermuko Inguru Abentura enpreseari

Erabiltzailearen aurpegia

Aurton estaduko turismo azokarik handiena egin egingo da eta dagoeneko saritutako kolektibo batzuk ezagutu doguz. Horreetariko bat Arabako La Lezen arroilen jaitsierak eskaintzen dauzen Inguru Abentura enpresa bizkaitarra da. Ermuko enpresa honetako kidea dan Ianire Sagredok azaldu deuskunez errekonozimenduagaitik oso pozik dagoz. Arroilen jaitsiera hau kobazulo handi baten barruan eskaintzen dabe eta horretarako fisikoki ondo egotea komeni dala adierazo deusku Sagredok.   

"Txakolinaren aurtongo amabitxi-aitabitxiak zurigorriak izango dira"

Erabiltzailearen aurpegia

San Jose egunez egingo dabe aurtongo uztearen aurkezpena Bakion, ohi dan lez. Laster jakingo da nortzuk diran amabitxi-aitabitxiak, baina zurigorriak izango dirala aurreratu deuskue. Herriko makina bat konturen ganean egin dogu berba Amets Jauregizar alkateagaz. 

Lander Torrealdai: "Hasi nintzanean ez neban pentsauko hainbeste partidu jokatuko nebazanik"

Erabiltzailearen aurpegia

 Lander Torrealdaik hamahiru denboraldi daroaz Gernikako lehen taldean. Kapitainak laurehungarren partidua jokatu eban aurreko asteburuan Urbietan Sestaoren aurka baina ezin izan eban zale guztien berotasuna jaso. Hirugarren mailako lehen fasea sailkapeneko lehen postuan amaituta, mailaz igotzea da Lander Torrealdairen eta bere taldekideen helburua. Gernikako kapitainagaz egin dogu berba Jokoan tartean.

Santutxuko familia bat etxe kaleratze arriskuan dagoela salatu du Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia

Leonor, haren senarra eta adin txikiko hiru seme-alabak etxetik kaleratu nahi dituzte apirilaren 15ean. Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Taldearen (AZET) eskutik eman dute ezagutzera beren kasua, eta egoeraren aurrean bizileku duina bermatu diezaieten, exijentziak helarazi dizkiete etxejabeei eta instituzioei. Mezuak ez du ekibokoetarako tokirik uzten: “Ez dugu behar lo egiteko tokia, bizitzeko tokia baizik”.

Pandemiaren eragina euskal lankidetzan

Erabiltzailearen aurpegia

 Mundu mailako pandemiak urtebete bete dauanean, Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak `Urtebeteko pandemiaren eragina euskal lankidetza lanean ari den herrialde kalteberetan´ izeneko txostena prestau dau. Txostena aztertu dogu Esther Calvo Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeko bozeroaleagaz. 

Eta heu nor haiz?

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Eta heu nor haiz?

Kultura, hizkuntza, historia eta lurraldetasuna euren artean bilbatuz, nazio baten nortasuna egiten dute. Zer daki hemengotzat jo ahal dugun gizarteak horretaz? Are gehiago, estatu Espaniarreko ahalmentxo baten sare publikoko "D" ereduko ikasleriak, baita arlo pribatutzat jotakoek ere, euskaraz ikasten duen hizkuntza eredukoak? Idazle baten izenaz, musika talderen batez, antzelanen batez, filmen bat gutxi izanda ere, zer?