Ikusmen murriztua dut, orain inoiz baino gehiago KONTUAN IZAN

Erabiltzailearen aurpegia

 Retinosis Retina Begisare alkarteak kanpainea ipini dau abian. Covid-19ak sortutako egoeran, ikusmen murriztua daukien personakaz hartuemon errazagoa eta seguruago izaten laguntzeko eskatzen deutse herritarrei. Ana Grijalbak erretinosi pigmentarioa dauka eta berak esan deuskunez kalean, dendetan... arazoak izaten dabez. Batzutan txarto ulertuak gertatzen dira. Bizi dogun egoera honetan zailtasunak handitu egin jakez.  

Mobilizazioak Bilbon eta Gasteizen, Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Erabiltzailearen aurpegia

Performanceak antolatu dituzte Armiarma eta Emakumeok Gerraren Aurka talde feminista antimilitaristek Gasteizen eta Bilbon, igande goizean. Dozenaka pertsona bildu da Gasteizko Andra Maria eta Bilboko Arriaga plazetan, gerraren eta patriarkatuaren aurka.

Mobilizazioak Bilbon eta Gasteizen gerraren, militarismoaren eta patriarkatuaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia

Performanceak antolatu dituzte Armiarma eta Emakumeok Gerraren Aurka talde feminista antimilitaristek Gasteizen eta Bilbon, igande goizean. Dozenaka pertsona bildu da Gasteizko Andra Maria eta Bilboko Arriaga plazetan, Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Agurne Gaubeka: "Hizkuntza eskubidea ezin da albo batera itxi alarma egoerea aitzikitzat hartuta, oinarrizko eskubidea da"

Erabiltzailearen aurpegia

 Alarma egoera honetan nabarmen egin dabe gora hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko herritarren kejak. Bikoiztu egin dirala esan deusku Agurne Gaubekak. Urraketak salatzeko garrantzia nabarmendu deusku Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak. 

Gernika-Lumoko Kultur Etxea barriro zabalik

Erabiltzailearen aurpegia

Uriko beste azpiegitura kultural batzuk astelehenean, maiatzaren 25ean, hasiko dira martxan.

Urdulizko emakume boluntario talde batek maskarak banatuko deutsee Sopelako umeei

Erabiltzailearen aurpegia

Ekimena maiatzaren 22, 23 eta 24an izango da.

Gurasoen burukomin handiena: adinbakoak ezezagunakaz hartu-emonetan jartea

Erabiltzailearen aurpegia

Familia digitaletan seme-alabakaz sortzen diran astrapala ohikoenak barrubatu ditue.

Gaur egun oinarrizkoak diran balioez gogoetea egiteko deia

Erabiltzailearen aurpegia

Balioen Agiriagaz bat egin daben erakunde eta norbanakoen eretxia batu nahi dau Bilboko Udalak.

Maddi Ane Txoperenak lehenengo nobelea plazaratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Gazteluma sariari esker dakar Ene baitan bizi da.

XXI. Konpositore Gazteen Saria martxan

Erabiltzailearen aurpegia

Bide telematikoz aurkeztu ahal izango dira obrak 2020ko irailaren 10era arte.

Krevi Solencoren 'Zañak irakiten' kantua plazan

Erabiltzailearen aurpegia

Aragoieraz osorik egindako lehen rap diskoa da.

Badatoz EusTET eta LI. Udako ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia

LI. Udako Ikastaroak be badatoz.

Kepa Arroitajauregi pelotari ohi eta kazetaria hil da

Erabiltzailearen aurpegia

Iurreta jaioterriaren eta oinarrizko pelotearen alde lan handia egindakoa zan.

Aldi baterako kontratuak sustatzeak ez dau ekarri enplegu-ugaritzea

Erabiltzailearen aurpegia

Behin-behinekotasunaren tasea handitu eta mugabako kontratazinoa gitxitu egin da.

Gaur hasiko dira 'Kulturunea', streaming bidezko kontzertuak

Erabiltzailearen aurpegia

11 taldek joko dabe EiTBren eta Vital Fundazinoaren ekimenean.