Ibai Irrurre: "Begi onez hartu dogu zabaldu ahal izatea"

Erabiltzailearen aurpegia

The Wagon eta Gaua tabernak zabalik dagoz Santurtzin. Zerrenda gorrian egon arren, zabaldu ahal dabe Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak hartu dauen erabagiaren ondoren. Ibai Irrurre The Wagonekoeta eta Gauako arduradunak esan deuskunez, pozik hartu dabe barria. Konfinamentutik hona, irabaziak %60 inguru jatsi dituela adierazi desku. Orain, ahalik eta baikorren izan behar dala nabarmendu dau.

Palestinako emakumeei buruzko podcast tailer feminista antolatu dute euskaraz Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

podcast_palestina

Bilbon Hiria Irratiko webgunean biltzen denez, Palestinako emakumeen egoera ezagutzeko podcast tailer feminista antolatu du Unrwak. Tailerra euskaraz eta online egingo da.  “Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuetako Agentzia Palestinako emakumeen egoera ezagutzeko  asmoz  Podcast tailerra antolatu du. Otsailaren 11-18-25 eta martxoaren 4an UNRWA Euskadik Podcast Feminista Tailerra izeneko formazioa emango du Virginia Enebral kazetariarekin batera, 18:00etatik […]

Aratusteetan zentzunez jokatzeko eskatu dau Santurtziko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia

Herriz Herri Santurtzin egon da Bizkaia Irratia. Itsasain Ortolatxipi Kultura zinegotziagaz jorratu dogu udalerriaren egoerea. Ostalaritzeak zabaltzeko aukerea dauka, orain, zerrenda gorrian egon arren. Inauteriak datozala ta, zentzunez jokatzeko eskatu dau Ortolatxipik.

Eskumaldeak Bilbo eta Getxo arteko bidegorria izango dau 2024an

Erabiltzailearen aurpegia

Zubiak eta bidegorriak hobetu egingo ditu tartean diran udalerrietako 600.000 biztanle ingururen mobikortasun aukerak.

Genero ikuspegiari helduko deutse STEAM Topaketetan

Erabiltzailearen aurpegia

Eguenean, hilak 11, izango da hitzordu telematikoa. 

Gorputzburu

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gorputzburu

Gogoratzen dut gorputza entzun behar dugula aditzen hasi nintzenean ez nuela esanahia ulertzen. Zer da, bada, gorputzak entzutea? 

Sherpa.ai eta Mondragon Unibersidadeak akordioa sinatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Business Data Analyticseko ikasleak Adimen Artifizialean etorkizuneko profesionalak trebatzeko akordioa da.

Arima Soul bikote donostiarrak soula dakar

Erabiltzailearen aurpegia

Lidia Insaustik (ahotsa) eta Mikel Makalak (baxua) sortutako Soul musika proiektu barria da Arima Soul.

Hilketa misteriotsuak, Alberto Ladron Aranaren nobela barrian

Erabiltzailearen aurpegia

Leire Asiain inspektorea barriro agertzen da Mendekuaren hazia liburuan.

Badator ‘Darwinen Eguna'

Erabiltzailearen aurpegia

Giza-koronabirusaren jatorriari eta bilakaereari buruzko berbaldia atondu dabe.

Joseba Etxeberriaren Bilbao Athletic lider jarri da Urritxen irabazita

Erabiltzailearen aurpegia

 Bilbao Athleticek Bigarren B mailako lidergoa kendu deutso Amorebietari. Joseba Etxeberriak zuzentzen dauen taldea sailkapeneko gorengo lekuan dago Urritxen 2-3 irabazi ostean. Partidu bakarra galdu dau ligea hasi zanetik - bigarren jardunaldian Lezaman Racingen aurka- eta gol gehien sartu dauen taldea da. Entrenatzailea pozik dago bere jokalarien errendimenduagaz eta baikor dago denboraldiaren azken txanpeari begira.

Pentsiodunek manifestazioa deitu dute Bilbon otsailaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia

Pentsiodunek mobiliziazioa deitu dute Bilboko Moyua plazan otsailaren 13an, eguerdiko 12:00etan. Mobilizazio horren bidez, eskatzen dute pentsio-sistemaren diru-sarrerak bermatzea, enplegu nahikoa eta kalitatezkoa sortzea eta Espainiako Estatuak konprometitutako ekarpenen bidez, pentsio guztien nahikotasuna ziurtatzea.