Ana Perez (STEILAS): "Irakasleak txertatzeko sasoia heldu da"

Erabiltzailearen aurpegia

Txertaketa kanpainea dala eta, hezkuntzako langileen txandea laster izatea itxaroten dabe Steilas sindikatuan. Behin adineko egoitzetako nagusiak, osasun langileak eta zentro soziosanitarioetako kideak txertatuta irakasleen sindikatuak hezkuntzako langileen unea heldu behar dala esan dau. STEILASeko Ana Perezek adierazo deusku lehentasuna ume txikienakaz lan egiten dabenek izan beharko leukiela. Jantokietako beharginentzat be txertoa beharko litzatekela uste dau Perezek. Momentu honetan ikastetxe guztiak zabalik dagoz Euskadin baina 140 ikastetxetako 250 ikasgela sarratuta dagoz, ikasgela guztien %1,42.  

Mikel Vesga: "Gustura ari naiz zelaian"

Erabiltzailearen aurpegia

 Mikel Vesga minutu ugari jokatzen dabil denboraldi honetan. Erdilari arabarrak aurrerapausu bat emon dau denboraldi honetan eta gustura dabil zelaian. Beragaz egin dogu berba Jokoan tartean eta kontu ugari jorratu doguz, besteak beste, entrenatzaile aldaketearena eta aurretik daukiezan erronkak.

Bolada onari eutsi gura deutso Athleticek Madriden

Erabiltzailearen aurpegia

 Athleticek bolada txarrari amaierea emon eutson Espanyolen aurka garaipena eskuratuta. Iraia Iturregiren taldeak bolada onari eutsi gura deutso gaur Madriden aurkako partiduan.

Arnasa hartzeko momentua

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Arnasa hartzeko momentua

Kopa eta FIBAko leihoak direla medio, ligan hiru asteko atsedena egongo da. “Beltzezko gizonek” arnasa hartu eta Gipuzkoa Basket, Betis eta Estudiantesen aurkako norgehiagoka garrantzitsuak prestatzeko baliatu beharko dute.

`Sotoan gordeak´, Miren Gorrotxategiren nobela barria

Erabiltzailearen aurpegia

 2019ko (H)Ilbeltza bekeari esker idatzitako lana da, izan be, Gorrotxategik irabazi eban beka horren hirugarren edizinoa. Idazle azpeitiarraren bigarren nobela baltza da eta Txalaparta argitaletxeak plazaratu dau. Miren Gorrotxategik `33 ezkil´ (Elkar) eleberria argitaratu eban 2017an Agustin Zubikarai bekeari esker. 

 

Deustu eta San Ignazioko komertzioek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Erabiltzailearen aurpegia

Otsailaren 8tik 21era hamabi saltokik euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#ErakusleihoakO11” ekimenean, Bilboko Udala, Elhuyar eta Deusto Bizirik eta Hiru auzo komertzio elkarteen kolaborazioarekin. Horrez gain, Bilboko Bizilabeko gazteek emakume hauek aurkeztu eta esperimentuak egin dituzte bideo bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Covid19-a, kimika, arte plastikoa, arkitektura, sexologia... ikuspuntuetatik begiratuta

Erabiltzailearen aurpegia

 `K+: Zientziak eta Humanitateak Covid19 osteko begirada multidisziplinarretik´ liburua argitaratu dau UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Xabier Landabidea ikertzaile eta irakasleak koordinau dau liburua. Bizi dogun pandemia hainbat disziplinetatik aztertu dabe: kimika, arte plastikoak, sexologia, arkitekturea... Pandemiak zeharka eta sakon eragin deusku, eta pandemiaren ondorioek gizarte mailako aldaketa sakonak eragingo dabezala da liburu honen ondorioetako bat. 

 

Amaitu dira Altzoko saiorako gonbidapenak

Erabiltzailearen aurpegia

Zezeilaren 12an izango da, 18:00etan, herriko kultur etxean.

Sortu berri den Miribilla bizirik auzo elkarteak gazteentzako ekipamendu falta dutela azpimarratu dute

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko auzorik berrienetakoa Miribilla da. Ibaizabal ibaiaren mendebaldera kokatuta dago, Ibaiondo barrutiaren barruan. Guztira 439.566 metro karratu dauzka. Guztira 3.000 etxebizitza baino gehiago eraiki ziren 2004-2016 urteen tartean.Sortu berri dute Miribilla Bizirik auzo elkartea. Miribilla auzoa gaztea dela esan dezakegu, eta gazte asko bizi dela bertan, haur eta gazte esan […]

The post Sortu berri den Miribilla bizirik auzo elkarteak gazteentzako ekipamendu falta dutela azpimarratu dute first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Miribilla bizirik auzo elkarteak gazteentzako ekipamendu falta azpimarratu du

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko auzorik berrienetakoa Miribilla da. Ibaizabal ibaiaren mendebaldera kokatuta dago, Ibaiondo barrutiaren barruan. Guztira 439.566 metro karratu dauzka. Guztira 3.000 etxebizitza baino gehiago eraiki ziren 2004-2016 urteen tartean. Miribilla auzoa gaztea dela esan dezakegu, eta gazte asko bizi dela bertan, haur eta gazte esan nahi dugu. Beraz ildo horretatik lan […]

The post Miribilla bizirik auzo elkarteak gazteentzako ekipamendu falta azpimarratu du first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Bueltan da Gernikako Lekuek

Erabiltzailearen aurpegia

Martiaren 13tik 21era egingo dabe zortzigarren edizinoa.

Deustu eta San Inazioko dendek bat egin dabe Emakume Zientzialarien Nazinoarteko Egunagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Erakusleihoak apainduko ditue hamabi saltokik eta bakotxa emakume zientzialari bati eskainiko jako.

Nevadan euskal diasporea ikertzeko deialdia zabaldu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Reno uriko Jon Bilbao Katedrearen egoitzan izango da hilabeteko egonaldia.

J.P Ali Sadpara, Juan Pablo Mohr eta John Snorry galduta dagoz K2 mendian

Erabiltzailearen aurpegia

Haizeak Manaslu-Eki-ren Beheko Kanpalekua hankaz gora itxi deusku.

Garbitxu: ‘Pozik eta triste be bagagoz’

Erabiltzailearen aurpegia

Deabru Beltzak taldeko zuzendari artistikoa.