Martxan da VIII. Gazte Artea Ezkerraldean

Erabiltzailearen aurpegia

Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko sortzaileek hartu leikie parte lehiaketan.

Bilboko udal ortu ekologikoak zabalik

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 6an zabalduko ditue.

Kirola egiteko aukerak

Erabiltzailearen aurpegia

 Joan Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria izan da gure artean Lau Haizetara saioan eta kirola zelan praktikatu behar dogun esan deusku.

Aitziber Olabarrieta erizainaren azken kronika

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Aitziber Olabarrieta erizainaren azken kronika

Uste dut eguneroko kronika honen amaiera ere heldu dela, bizi izandakoa idaztea lagungarria suertatu zait, eta URIOLAn argitaratzea ere oso ideia ona izan dela uste dut; lagun askok irakurri dute eta animoak,  maitasun mezuak eta elkartasuna jaso ditudalako leku askotatik.

Bilboko Guggenheimek EAEKo artista gazteak New Yorkeko egonaldietarako izena emoteko epea zabaldu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Bagilaren 30era arte emon ahal izango da izena Museoaren webgunean.

Selma Huxley historialaria hil da

Erabiltzailearen aurpegia

XVI. eta XVII. mendeko euskal arrantzaleek Kanadan itxitako arrastoa ikertzen aitzindari izan zan.

Paul Eluarden poeman oinarritutako 'Guernica' filma euskeraz azpititulauta

Erabiltzailearen aurpegia

Mikel Antzak Gernikaren garaipena poemearen itzulpena berridatzi eban.

Elkano Fundazinoak musikea eta literaturea bultzatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Ipar Euskal Herriko erakunde batzukaz hitzarmen bi sinatu ditu.

Nafarroako 12.000 argazki zahar batzen dituan webgunea sortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Hamarkada bat behar izan da Nafarroako argazkilaritza ondarea atondu eta berreskuratzeko.

Poetak Maiatzean 2020 online jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 8tik 30era.

Baztan-Bidasoaldeko bertso-papel lehiaketea hasi da

Erabiltzailearen aurpegia

Dagoeneko 33. edizinoa dau sariketeak.

Portu Zaharreko ezpondeari eusteko eta kaiaren azken zatia urbanizetako lanak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia

Harriak ez jausteko pantaila bat jarri eta bidearen baldintzak hobetuko dira

"Billetes de aquí", bertoko merkataritzaren aldeko ekimen bitxia

Erabiltzailearen aurpegia

Eskuko diruan norbere herriaren izena ipini eta #billetesdeaqui traolagaz erosketak egitea proposatzen deusku ekimen berezi honek. Donostiako Dimension publizitate agentziak abiatu dau. Estatu osoan zabaltzea da asmoa, eta erreibindikazino, gizarte eta arte ekintza modura definitzen daben kanpaina honegaz, bertoko merkataritza sustatu gura dabe. Jon Martija ekimenaren sustatzaileetako bategaz egin dogu berba.

Informazinoa: billetesdeaqui.com

Manu Lezertua (Arartekoa): "Nagusien egoitzen eredua birpentsau beharko da"

Erabiltzailearen aurpegia

Konfinamenduaren arauak ez beteteagaitik isunak jaso dabezan herritar batzuk Arartekoarengana jo dabe. Manu Lezertuak esan deusku keja guztiei erantzuna emoten dabilzala. Arartekoaren ustez jasotako isunagaz ados ez dagozan herritar batzuk epaitegietara be joko dabe. Arartekoari be nagusien egoitzetako langileen, erabiltzaileen eta honeen senitartekoen kejak heldu jakoz. Manu Lezertuak esan deusku erresidentzia batzutan esku hartu behar izan dabela eta hemendik aurrera egoitzen eredua berpentsau beharko dala.

Ipuingintza eta kontalaritza ikastaroa zein euskal kantu eta jolasen ikastaroa egin daitekez online Labayruren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 11tik 22ra bitartean egin ahal izango dira ikastaro biak. Izena emoten dabenek arreta pertsonalizatua jasoko dabe eta material desbardina. Edonorentzako moduko ikastaroak dira biak, 10 ordukoak eta ordutegi malguan egin daitekezanak. Izena maiatzaren 10a baino lehen emon behar da Labayruren web orrian edo telefonoz deituta.