Sara Zozayak 'Rosa' kantua aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Rosa abestia kaleratu barri dau artista donostiarrak, RO bandeagaz alkarlanean.

Trafikoa moztu dute Bilboko Cervantes eskolako gurasoek, alboko errepidean segurtasuna bermatzea eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Trafikoa moztu dute Bilboko Cervantes eskolako gurasoek, alboko errepidean segurtasuna bermatzea eskatzeko

Abando erdian kokatuta dagoen Cervantes eskola publikoko guraso eta inguruko auzokoek trafikoa moztu dute ordubetez, haurren segurtasuna eskatzeko. Joan den barikuan gertatu da hori.

'Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa' plazan da

Erabiltzailearen aurpegia

Zientzia eta Teknika Hiztegia Batzeko egitasmoan (ZTHB) beste pausu bat da.

Gure bazterrak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gure bazterrak

Euskal Herrian mugimendu feministak eta antiarrazistak bat egin dute, eta horren erakusle ditugu, besteak beste, M8ko aldarri anitzak. Nik, M8 honetan, maite dut maite Euskal Herrian geure baitako txokoak arakatzen hasiak garela ikustea. Agian, prozesu horrek ez du izan manifestazioaren ikusgarritasuna, baina, kualitatiboki oso garrantzitsua izango da.

Oscarretarako hamar izendapen ditu 'Mank'-ek

Erabiltzailearen aurpegia

Apirilaren 25ean egingo dabe sariak emoteko ekitaldia.

'Indarkeria matxistearen bizirauleak' gogoratzeko murala inaugurau dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Ruth Juan (Junita Makina) artisteak pintau dau murala, Bilbo Zaharreko Mesedeetako Kaian.

Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Eceiza aukeratu ditue III. Noka Mentoring-en

Erabiltzailearen aurpegia

35 proiektu aurkeztu dira, 2020an baino % 52 gehiago.

Sherpa.ai enpreseak 8,5 miloe dolarreko finantzazinoa lortu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Hazkundea bizkortzeko eta konpainia Europan eta mundu osoan finkatu eta sendotzea da helburua.

Karrantzako alkateak herriko ur hornikuntzea konpontzeko eskatu deutso BFAri

Erabiltzailearen aurpegia

Karrantzan arazoak daukiez ur hornikuntzeagaz. Aldundiak orain 20 bat urte hasi ebazan lanak eta 2011n eta 2014n lankidetza hitzarmenak sinatu ebezan egoerea hobetzeko. Hitzarmen horreek bete ez dirala salatu dau Raul Palacio Karrantzako alkateak. Eusko Alderdi Jeltzalea agintean egoanean Udalaren eta Foru Aldudiaren arteko hartuemonak ezbardinak zirala dino Palacio alkateak. Momentu honetan hitzarmenak bete ez diranez, auzia epaitegietan dago.

Arantza Arrien Goitiandia: "Nekazaritzea zaintza lana da eta errekonozimendua merezi dau"

Erabiltzailearen aurpegia

Emakumeek nekazaritzari buruzko erabagiak hartzeko eremuetan dauken partaidetza oso urria da oraindik. Nekazal eremua, urbanoa baino matxistagoa da Arantza Arrien Bizkaiko EHNEko kidearen esanetan. STEILAS sindikatuko idazkaritza feministatik eskatuta gai honi buruzko eretxi artikulua idatzi dau Arantzak. Nekazaritza ingeniaria izateagaz batera baserritarra be bada sortzez aulestiarra baina Ozaetan (Araba) bizi dan andra hau. Nekazaritzan lehengo normalidadera ez dabe itzuli nahi. Aldaketearen alde dagoz. Beste sistema baten alde. Emakumeak sistema horretan ordezkatuta egon daitezan. Pandemiak elikagaien sektoreari eragin deutso eta Arantza ...

Abadiño Langunkoia eta ibilbide osasungarriak

Erabiltzailearen aurpegia

Abadiñon edadeko pertsonak ondo mantentzeko ekimen ugari egiten dabez Abadiño Lagunkoia taldearen barruan. Eduardo Gabiria izan da gure artean eta berak emon deuskuz azalpen guztiak. 

Binakako txapelketa pil-pilean hiru jardunaldiren faltan

Erabiltzailearen aurpegia

 Hiru jardunaldi geratzen dira eskuz binakako txapelketearen lehen fasea amaitzeko eta sailkapena erdibituta dago. Lau bikote goitik eta lau behetik. Urrutikoetxea-Imaz eta Ezkurdia-Galartza bikoteek launa garaipen ditue eta Artola-Arangurenek eta Jaka Martijak hiru. Datozen partiduak erabakigarriak izango dira play offean zein bikote izango diran erabakitzeko. Cesar Ortuzar, Imanol Magro eta Iñaki Iza izan dira pilota tertulian.

55819 /

Jairik ez

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Jairik ez

Gogoan dut Berbaizu Euskara Elkarteak esaera zahar eta ezaguna “ergatiborik gabe, jairik ez” bilakatu ostean, berau errepikatzeko ohitura dugula norbaitek euskara ikasleek gorroto handia dioten “k” madarikatu eta beharrezko hori ahazten dutenean.

ESAS, emakume sortzaile eta artisten sarea sortu dabe, ikusgarritasuna helburu

Erabiltzailearen aurpegia

 Aurtengo martiaren 8an emon eben ezagutzera proiektua. Euskal Herriko emakume musikari profesionalen batasunetik sortutako ekimena da. Baina musikaz haratago, kultur arloko beste disziplinetako emakumeakaz aliantzak sortu gura dabezala esan deusku Ane Legarreta orkestra zuzendariak Lau Haizetara irratsaioan.