Google bilatzailea modu iluna erakusten hasi da

Erabiltzailearen aurpegia

ilun

Azken bi urteetan, modu iluna hainbat zerbitzu, aplikazio eta sistema eragiletan zabaldu da. Googlek dagoeneko aktibatu du bere plataforma eta aplikazio batzuetan modu iluna, hala nola, YouTube, Gmail edo Chromen; halere bere orri ezagunenean falta zen ikustea: Google Search. Pixkanaka izanagatik ere, erabiltzaile batzuk ari dira modu ilun hori ikusten.  9to5Google-ren arabera, modu iluna Googleren […]

Gernika-Lumoko 'Ezetz jakin' lehiaketea digitala izango da

Erabiltzailearen aurpegia

Zezeilaren 15ean hasita, astero sariak emongo ditue.

'Ezustekorik ezean, Manasluren tontorra domekan zapaltzekotan gara'

Erabiltzailearen aurpegia

Tenji Sherpak eta Vinayak Jaya Mallak, espedizinoa bertan behera itxi dabe.

Real Academia Galegak, Euskaltzaindiak eta Institut d 'Estudis Catalans-ek eleaniztasuna aldarrikatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Botere publikoentzako aholkularitza-lana aldarrikatzen da testuan.

Real Academia Galegak, Euskaltzaindiak eta Institut d'Estudis Catalans-ek eleaniztasuna aldarrikatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Botere publikoentzako aholkularitza-lana aldarrikatzen da testuan.

Ander Errasti (Globernance Inst.): "Kataluniako hauteskundeetan gakoak pandemia eta desmobilizazinoa izango dira"

Erabiltzailearen aurpegia

Kataluniako Gobernuak hauteskunde egunean kutsatzeak saihesteko neurri asko hartu dauzen arren adineko pertsona batzuk egun hori beldurrez bizi dabela esan deusku Ander Errastik. Kataluniako Gobernuko Autogobernuaren Ikerketarako Institutoko ordezkaria danak gaineratu dau bloke bietan egon daitekezan boto galerek hauteskundeen emoitza baldintzatuko dabela.

Errastiren eretxian erreferenduma ez da lehentasun lez ikusten baina herritarren artean erreferendumaren aldeko adostasun zabala dago. Bestalde Fsikaltzea Kataluniako preso politikoakaz egiten dabilena salatu dau eta hirugarren gradua hauteskunde kanpainatik haratago merezi dabela gaineratu. Emozionalki boto emoleen bozkaren ...

Zientziako neska eta emakumeen eguna

Erabiltzailearen aurpegia

Irailaren 11-a da Zientziako neska eta emakumeen eguna, eta Elhuyar Fundazinoak makina bat ekimen eratu dau lan hori bistartatzeko: "Zientziaren izarrak. Emakumeak itzaletik argira" liburua argitaratu dabe, ilustrazinoak hainbat ikastetxetara bialdu, dendetako erakusleihoak apaindu, bideoak zabaldu eta abar. 

Santurtzi eta itsasoa

Erabiltzailearen aurpegia

Santurtzik sorrerati izan dau loturea itsasoagaz. Gaur egun, Santurtzi Itsasoa Museoan ikusi leiteke hori. Carlos Glaria etnografo eta filologoak kontau deusku udalerriaren eta itsasoaren arteko loturea. 

Ibai Irrurre: "Begi onez hartu dogu zabaldu ahal izatea"

Erabiltzailearen aurpegia

The Wagon eta Gaua tabernak zabalik dagoz Santurtzin. Zerrenda gorrian egon arren, zabaldu ahal dabe Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak hartu dauen erabagiaren ondoren. Ibai Irrurre The Wagonekoeta eta Gauako arduradunak esan deuskunez, pozik hartu dabe barria. Konfinamentutik hona, irabaziak %60 inguru jatsi dituela adierazi desku. Orain, ahalik eta baikorren izan behar dala nabarmendu dau.

Palestinako emakumeei buruzko podcast tailer feminista antolatu dute euskaraz Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

podcast_palestina

Bilbon Hiria Irratiko webgunean biltzen denez, Palestinako emakumeen egoera ezagutzeko podcast tailer feminista antolatu du Unrwak. Tailerra euskaraz eta online egingo da.  “Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuetako Agentzia Palestinako emakumeen egoera ezagutzeko  asmoz  Podcast tailerra antolatu du. Otsailaren 11-18-25 eta martxoaren 4an UNRWA Euskadik Podcast Feminista Tailerra izeneko formazioa emango du Virginia Enebral kazetariarekin batera, 18:00etatik […]

Aratusteetan zentzunez jokatzeko eskatu dau Santurtziko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia

Herriz Herri Santurtzin egon da Bizkaia Irratia. Itsasain Ortolatxipi Kultura zinegotziagaz jorratu dogu udalerriaren egoerea. Ostalaritzeak zabaltzeko aukerea dauka, orain, zerrenda gorrian egon arren. Inauteriak datozala ta, zentzunez jokatzeko eskatu dau Ortolatxipik.

Eskumaldeak Bilbo eta Getxo arteko bidegorria izango dau 2024an

Erabiltzailearen aurpegia

Zubiak eta bidegorriak hobetu egingo ditu tartean diran udalerrietako 600.000 biztanle ingururen mobikortasun aukerak.

Genero ikuspegiari helduko deutse STEAM Topaketetan

Erabiltzailearen aurpegia

Eguenean, hilak 11, izango da hitzordu telematikoa.