Gorputzburu

Gorputzburu

Gogoratzen dut gorputza entzun behar dugula aditzen hasi nintzenean ez nuela esanahia ulertzen. Zer da, bada, gorputzak entzutea? 

Sherpa.ai eta Mondragon Unibersidadeak akordioa sinatu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Business Data Analyticseko ikasleak Adimen Artifizialean etorkizuneko profesionalak trebatzeko akordioa da.

Arima Soul bikote donostiarrak soula dakar

Erabiltzailearen aurpegia

Lidia Insaustik (ahotsa) eta Mikel Makalak (baxua) sortutako Soul musika proiektu barria da Arima Soul.

Hilketa misteriotsuak, Alberto Ladron Aranaren nobela barrian

Erabiltzailearen aurpegia

Leire Asiain inspektorea barriro agertzen da Mendekuaren hazia liburuan.

Badator ‘Darwinen Eguna'

Erabiltzailearen aurpegia

Giza-koronabirusaren jatorriari eta bilakaereari buruzko berbaldia atondu dabe.

Joseba Etxeberriaren Bilbao Athletic lider jarri da Urritxen irabazita

Erabiltzailearen aurpegia

 Bilbao Athleticek Bigarren B mailako lidergoa kendu deutso Amorebietari. Joseba Etxeberriak zuzentzen dauen taldea sailkapeneko gorengo lekuan dago Urritxen 2-3 irabazi ostean. Partidu bakarra galdu dau ligea hasi zanetik - bigarren jardunaldian Lezaman Racingen aurka- eta gol gehien sartu dauen taldea da. Entrenatzailea pozik dago bere jokalarien errendimenduagaz eta baikor dago denboraldiaren azken txanpeari begira.

Pentsiodunek manifestazioa deitu dute Bilbon otsailaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia

Pentsiodunek mobiliziazioa deitu dute Bilboko Moyua plazan otsailaren 13an, eguerdiko 12:00etan. Mobilizazio horren bidez, eskatzen dute pentsio-sistemaren diru-sarrerak bermatzea, enplegu nahikoa eta kalitatezkoa sortzea eta Espainiako Estatuak konprometitutako ekarpenen bidez, pentsio guztien nahikotasuna ziurtatzea.

Bilboko Euskalduna zubipetik kanporatutako gazteak, berriz kale gorrian

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaltzaingoak zubipean eraikitako etxoletatik kanporatu zituen hainbat gazte migratzaile. Gizarte Zerbitzuak aterpe eman die horietako zenbaiti zazpi egunez, baina Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak salatu du kale gorriak direla berriz. Are, balizko aterpe hura galdu dute aterpetxean egondako tartean, udalak bertara sarbidea itxi baitu.

Bermeoko 1.500 berba eta esmolde batu dabez webgune baten

Erabiltzailearen aurpegia

Frakarroie, larguro, auri-mauri, taket eiñ...  "Bermiotarra" izeneko webgunean zelako berbak bildu dauzen azaldu deusku Iban Bilbaok. Bermeotar honek Begoña Bilbao Albonigaren liburuan oinarrituta hiztegi digital moduko bat sortu dau. Esamolde barriak batzen jarraitzen dau, atzo bertan berba batzuk jaso eta webgunera gehitu ebazan.  

Zer da hobea huelgara jo ala mahai sozialean egotea?

Erabiltzailearen aurpegia

Lan gatazka batek sortzen dauen korapiloa askatzeko biderik onena zein izan daiteke? Askotan gai buruzko zalantzak egoten dira. Langileek eta sindikatuek batzutan grebara joten dabe, beste batzutan alkarrizketa soziala lehenesten da eta negoziazinoari ekiten jako. EHUko irakasleak diran Jon Las Herasek gai honi buruzko ikerlana egin dau eta horren barri emon deusku.

Euskararen Etxeak badauka ihes-gela

Erabiltzailearen aurpegia

 Gure hizkuntzea ezagutu eta aldi berean ondo pasau. Aukera hori eskaintzen deusku Bilboko Euskararen Etxeak, martxan jarri dauan ihes-gelaren bitartez. `Euskal Alien Nazioa´ izena dauka eta Iurdana Akasuso Azkue fundazinoko zuzendariak azaldu deuskunez, euskerea eta zientzia fikzinoa buztartzen dauz. 

'Badator sherpen urte barria'

Erabiltzailearen aurpegia

Samagauneko gizon eta andreak bisitan etorri jakuz.

Tumoreen kalte kognitiboak saihesteko ikerketa-proiektua

Erabiltzailearen aurpegia

 Minbiziaren Aurkako Alkarteak 300.000 euro bideratuko dauz, garuneko tumore baten eraginez ebakuntza egin deutsen pazienteengan kalte kognitiboak ekiditeko. BCBL (Basque Center On Cognition, Brain and Language) erakundeak garatuko dau ikerketa-proiektua hurrengo hiru urteetan. Larraitz Lopez BCBL-ko Lab Managerrak azaldu deuskuz ikerketa honen ingurukoak.