Euskal Errepublikaren Alde

2014/10/12 11:15etan

Diputazioaren aurrean Bilbo

"Pentsionistak ere Euskal errepublikaren alde".

Kultura eta Hezkuntza sailak euskararekiko duen jarrera eskasa salatu du EHBilduk

Erabiltzailearen aurpegia
Koalizioak Kultura zein Euskararen zinegotzien agerraldia eskatu du EHBilduren Udal taldeak irailaren 25etik abenduaren 11ra ospatzen den Bilboko Zirkuitua antzerki-dantza jaialdian zein urriaren 16tik aurrera burutuko den Bilboko Nazioarteko Txontxongilo Jaialdian euskarak ia presentziarik ez izatea salatu du. David Lopategi EHBilduko zinegotziak adierazi duenez “Txotxongilo jaialdian aurkeztuko diren 23 lanetatik euskaraz soilik bat eta erdi […]

Bizkaiko errepide sarearen finantziazioari buruzko eztabaida irekitzea eskatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

EH Bilduk garraio publikoaren tarifak izoztea defendatu du gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako Herrilan eta Garraio batzordean. Alderdi Popularraren proposamenak garraio publikoaren eta errepideetako bidesarien izoztea proposatzen zuen arren, Aitor Torre EH Bilduko bozeramaileak bi gaiak desberdindu egin behar direla azpimarratu du. “Gure ustez, positiboa da garraio publikoaren tarifak ez igotzea, kontuan izanda Bizkaian oraindik ez dugula garraio txartel bakarra indarrean”.

Aldiz, Torrek ez du uste autopistetako bidesarien izozteak errepideen finantziazioaren arazoa konpontzeko balio dutenik. “EH Bildutik hainbatetan hitz egin nahi izan dugu bidesari politikez. Aipatu dugu eskualdeen artean dagoen desoreka, eskualde batzuk bidesariak ordaindu behar dituztela errepideak erabiltzeagatik eta beste batzuk ordea ez. Errepideen finantziaziorako irtenbide homogeneoa bultzatu nahi dugu eta uste dugu badela garaia eztabaida horri heltzeko” adierazi du Torrek.

Azkenik, Alderdi Popularrari proposamen “elektoralista” egitea egotzi dio koalizioko ordezkariak. EH Bilduk 2011 eta 2012 urteetan garraio publikoko tarifen izoztea proposatu zuenean Alderdi Popularrak kontra bozkatu zuela gogorarazi du Torrek.

Tarifen izoztearen aldeko ekimenak aurrera egin du EH Bildu, PSE eta PPren babesarekin eta EAJren kontrako bozekin.

Nola eraiki lurrezko labea? | TERTANGA KULTURALA

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburu osoko plana da datorren ikastaroarena. Urriaren 25 eta 26an Tertangako Etxean lotan geratu eta inguruan labe bat eraikiko dugu BIOERAIKUNTZAz. Horretarako UKNaturako irakasleak izango ditugu gidari lanetan, eta bertako lurrak emandako materialak erabiliko dira.

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

Bihar larunbata, urriak 11, Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan "LOMCERri ez! Inposaketarik ez! Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki" lelopean kalejirak antolatu dituzte hezkuntza eragile anitzek. Bilboko martxa 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik.

Legebiltzarraren babesa Katalunyako prozesuari

Erabiltzailearen aurpegia

Atzo, 2014ko urriak 9, Gasteizko Legebiltzarrak, EAJ eta EH BILDUren botoekin bere babesa agertu zion Katalunyak daraman bideari. Seguru nago aspaldian euskaldun asko horrelako zerbaiten zai zegoela. Izan ere, asko dira gure kaleetan prozesu hori errespetatzeko eskatzen dutena eta herriaren borondatea da Legebiltzarrean jarraitu behar dena.

Antzerkizale eguna Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Antzerkizale eguna Bilbon

Aurten EHAZEk antolatzen duen Antzerkizale Eguna Bilbon ospatuko da, Euskal Herriko hiririk handienean ere euskal antzerkiak bere lekua izan behar duelako.

'Zuztarretatik oinez' Galdakaoko ibilbide toponimikoari buruzko bideoa aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Galdakaon gaur eguerdian, urriak 10, aurkeztu ditue 2014-2015 eskola-agendea eta Zuztarretatik Oinez, Galdakaoko lehenengo toponimia-ibilbidea.

Zuztarretatik oinez Labayru Ikastegiak Galdakaoko Udalarentzat egin dauen bideo bat da. Errekalde, Goikoetxe, Elexalde eta Altamira auzoetatik eroango gaituan ibilbidea erakusteagaz batera, parajeotan dagozan eraikin, baserri, iturri eta abarren izenak, toponimoak, eta beste jakingarri asko emoten dira: gerrako kontuak, burdina ataraten zan denporakoak, lehenagoko bizimodua… Bertako barriemoileek emondako informazinoa guztiz garrantzitsua izan da.

Aurkezpena Galdakaoko Maximo Moreno Musika Eskolan izan da eta bertan ...

Bilbao BSR, Txurdinagatik Europara

Erabiltzailearen aurpegia

Bidaideak Bilbao BSR-k zapatuan hasiko dau denporaldi barria. Joan dan denporaldian ligan bigarren geratu eta gero, goian ibiltea da helburua. Goian ligan, kopan eta Europan. Malagan ekingo deutsie ligeari Fernando Sandovalen gizonek. Gorka Alvarez bigarren entrenatzaileagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Joseba Olaeta Gernika Rugby Taldeko kirol zuzendaria eta Patxi Meca Waterpolo Askartzako lehendakaria be konbidau ditugu.

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak Antzezkizale eguna 2014 ospatuko du Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Urriaren 18an Plaza Barrian izango dira haurrentzako antzerkia, pastoral ibiltaria, magia, Euskal antzerkiaren gala…

Adarrots folk taldeak 10. urteurrena ospatzeari ekin deutso

Erabiltzailearen aurpegia

Orain hamar urte sortu zan Adarrots folk taldea Ezkerraldean. Behar barri bategaz, euren hirugarrena, gura dabe ospatu urtebetzea, Adarraren Hotsa. Nahia egi bihurtzearen bidea disko-bideoagaz. Barikuan, hilak 10, abiatuko dabe birea Gernikako Astran, 20:30ean.

Autoprodukzinoa da behar barria. Kanta barriez aparte, hamar urteotako historia batzen dauen dokumentala eta 40 orrialdeko liburuxkea daukaz. Promozino birea Gernikan hasi ostean, Portugalete, Santurtzi, Bilbo eta Durangon joko dabe.

Emonaldi bereziak egingo ditue, dokumental-kontzertu formatua erabiliko dabe. Dokumentala martxan dabilen bitartean guk tarteka hamar ...

Urtzi eta Telleri alkartasunez

Erabiltzailearen aurpegia

Urtzi Martinez eta Jon Telletxea gazteei alkartasuna adierazoteko Askegunea antolatu dabe urriaren 11rako. Bi urte eta erdiko kartzela zigorra ipini eutsen biei 2012ko martiaren 29ko greba orokorrean pintadak egitea egotzita. Urriaren 2an kartzelatu behar eben eta ez dira aurkeztu. Jose Morales gazteei alkartasuna eta laguntzea eskaintzeko plataformako kidea izan da Lau Haizetara saioan

Tropelean Mikel Bizkarragaz

Erabiltzailearen aurpegia

Ager Sardui, Jabi Bodegas eta Josejoa Gallastegi tropelean saioan. Gaur, Mikel Bizkarra izan da gonbidatua

Zinebi 56 Nazinoarteko Jaialdiak Kore-Eda zuzendari japoniarrari emongo deutso Ohorezko Mikeldia

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren (ZINEBI) 56. edizinoa zemendiaren 14tik 21era izango da eta aurten Hirokazu Kore-Eda zinemagile eta gidoilari japoniarrak jasoko dau Ohorezko Mikeldia, bere filmografiaren originaltasuna, bere filmek dakarren konpromiso humanistea eta egungo zinemearen panoraman dauen esanahi personala eta garrantzitsua autortuz. Ekitaldia zemendiaren 19an izango da, Guggenheim Bilbao museoaren auditorioan, bere Soshite chichi ni naru (Aita nolako, semea halako, 2013) film luzea proiektau aurretik.

Kore-Eda (Tokio, 1962) zinema garaikideko zinemagile handienetakoa da aditu guztien eretxiz ...

Xabier de Felipe bilbotar biolinista gazteak Bartzelonako Palaun debutauko dau

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier de Felipe 26 urteko biolinista gazte bilbotarra promesa barriak ezagutarazoteko helburua dauen El Primer Palau ziklo entzutetsuaren barruan, Bartzelonako Musikearen Jauregian debutetako aukeratua izan da. Hitzordua urriaren 23an izango da.
 
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolin karrerea egin ondoren, Berlinera joan zan De Felipe eta han ibili da gradundokoa amaitzen UDK-Berlin kontserbatorioan, Viviane Hagner kontzertista ospetsuagaz.

Aurtengo denporalditik, barriz, titularra da Hamburgoko NDR-Sinfonieorchester orkestrako lehen biolinetan.

Kontuak kontu, urriaren 23ko El Palauko kontzertuan, Arrate Monasterio bere ohiko ...