Batzar Irekia

2014/03/19 19:00-20:00

Mullerrenea | Deustualdea

Aupa lagunok, Gure Esku Dago dinamika herritarra Deustun bultzatzeko batzar irekia burutuko dugu gaur 19:00-20:00 Berbaizuko lokaletan. GAIAK: - Jaietako ekimenak (+Bilboko larunbateko eskua) - Taldeekin izandako informazio batzarrak - Datuak - Bestelakoak GERO ETA HURBILAGO DUGU ekainaren 8ko GIZA-KATEA eta atxekimenduak batzea guztion esku dago.

Alex Txikonek eta Pablo Otxoak Base saltoa egin dabe gaur Portugaleteko Bizkaia Zubitik

Erabiltzailearen aurpegia

Garapenerako nazinoarteko lankidetzan dabilen InAurora plataformeak lasteri martxan jarriko dauen Basu bat ur kanpainearen alde (For a Glass of Water) nazinoarteko kanpainea babestu dabe Alex Txikonek eta Pablo Otxoak.

Euskal Fondoaren proiektua da InAurora, batez be komunikazinoaren arloan lan egiten dau, eta orain eskuartean dauen ekimen honek urari eta lurrari lotutako giza eskubideak genero ikuspegitik aldarrikatzea dau helburu. Sensibilizazino kanpaina parte-hartzailea izango da eta, beste ekintza batzuen artean, basu bat ur eroango dau Herbehereetatik El Salvadorrera: 13.707 km, 9 ...

Erandion Forestal Park abentura parke barria zabaldu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Erandion “Forestal Park” abentura parke barria zabaldu dabe. Akarlandan kokatuta dago. Baso Jolas enpreseak BFAko lurretan sortu dau zuhaitzen arteko tirolinea eta makina bat zubi daukazan parkea. Akarlandako zonaldea parkerako nahiko egokia izan dala esan deusku Ibon Ezkerrak, abentura parkeko ordezkariak. Parkean ibiltearen truke 26 euro ordaindu beharko dira, tirolinea ez eze beste makina bat atrakzino daukaz dagoneko zabalik dagoan “Forestal Park”-ek. Arbolaz arbola ibilteko aukerea emoten dau parke barriak eta azpiegituraren sorkuntzan ingurumena nahikotxo jagon dabela esan deusku ...

Buruko gaixotasunen errekuperazinoan, estigma soziala oztopo handia izaten da

Erabiltzailearen aurpegia

Fedeafes, buruko gaixotasuna dauken pertsona eta senitartekoen alkarteen Euskadiko federazinoak, estigma sozial horreriburuzko azterlana egin dau. Federazino horretako kidea da Maider Domingo. Azterlan honetarako berrehun bat lagunen esperientziak batu dabez, eta ikerlan honetan gomendio batzuk be onartu dabez.

The Prodigy izango da Bilbao BBK Live 2014ko hirugarren kartelburua

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

The Black Keys eta Franz Ferdinandegaz batera, The Prodigy talde britainiarra Bilbao BBK Live 2014ko kartelburua izango da, Last Tour International enpresa antolatzaileek jakinarazo dabenez. Jaialdia garagarrilaren 10, 11 eta 12an egingo da, Bilboko Kobetamendin.

Hirukote ingelesaz gan, ondoko beste musikarien kontzertuak iragarri ditue: Dawes, Skaters, Parquet Courts eta Eskean Kristö (V. Banden Lehia musika lehiaketako irabazlea).

Informazio gehiago...

Bilboren historia modu atseginean kontau dau Pedro Ugartek liburu baten

Erabiltzailearen aurpegia

Historia de Bilbao liburuan (Txertoa argitaletxea), uriaren 714 urteko garapena modu panoramikoan azaltzen da. Izan be, Pedro Ugarte, historialaria baino, idazlea da eta ikutu literarioa emon deutso lanari. Ez da liburu lehorra, irakurteko erraza da, nabarmendu dau autorearen lagun Gonzalo Garridok, Bilbon bertan egindako aurkezpenean. Halandabe, Bilboren nortasuna baldintzatu daben jazoerak modu zorrotz eta zehatzean batu ditu Ugartek, bere arretea erakarri daben pasadizo batzuekaz batera.

Pedro Ugartek nabarmendu dauenez, Bilboren historia azaltzeko orduan, ezaugarri nagusi bi kontuan hartu behar dira ...

Tiago Rodrigues zuzendariak hasiko dau 'Antzerkiaren zero gradua' mintegi zikloa martiaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia

Arte Biziak izeneko programearen barruan, Antzerkiaren zero gradua. Historia eszenatik berridaztea zikloa zuzenduko dau Pablo Fidalgok Bilboko Alondigan, martiaren 20tik apirilaren 12ra. Eszena-arteen arloko profesional eta ikasleei zuzenduta dago mintegia.

Mintegia maisueskolek osotuko dabe, artistek euren sorkuntza-metodoei buruz jardungo dabe, eta parte-hartzaileei beharrerako tresnak proposatuko deustiez, euren hausnarketa propioak egin ahal izateko. Gauzak egiteko oinarrizko modu batera, artisau-erara, hurreratuko dira, azaldu dabe antolatzaileek.

Berbea eta historia barriaren berreregitea euren sormen-lanen erdigunean ipini daben artisten lana aztertuko dabe, hain zuzen be ...

Herririk Herri, Etxebarria

Erabiltzailearen aurpegia

Etxebarriko Udalak milioi bat eurotik gorako aurrekontua izango dau aurten. Zehatz-mehatz esateko, milioi bat eta 106 mila euro izango dira. Lehentasun nagusia, gizarte zerbitzuak indartzea da.
5.000 euro gehiago erabiliko ditue horretarako. Jesus Iriondo alkateak esan deuskunez, nagusiak ezeze, gazteak be gogoan ditu Etxebarriko Udalak. Eskola barria eregiteko lurrak sailkatzeko bidea hasi dabe. Beste alde batetik, argiteria publikoa aldatzen dabilz. Dirutan, %77 aurreztuko dabe.

Beste alde batetik, Barrenetxe Kooperatibeak Globalgap ziurtagiria atara dau. Ekoizpen integradua egiten dau Etxebarriko Barrenetxe ...

Bilboko Fant, XX. Zinema Fantastikoko jaialdian 576 film izango dira aurten

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Fant, Bilboko XX. Zinema Fantastikoko jaialdiak filmak aurkezteko epea zarratu dau. Danetara, 37 herrialdetako 576 film jaso ditue, igaz baino 92 film gehiago. Datorren maiatzaren 9an abian jarriko dan jaialdiak gainera, edizino honetako nazinoarteko epaimahaia be aukeratu dau dagoeneko: Matthew Robbins gidoigile, zuzendari eta produktorea, Carlos Areces antzezlea, eta Andrea G. Bermejo kritikaria.


Trailer faltsuen lehiaketea eta Nontzefilmak

Trailer faltsuen lanak aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 15era arte; eta datorren martiaren 28an amaituko da, barriz, Nontzefilmak lehiaketarako lanak bialtzeko epea ...

Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkarien agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia

Eusko Legebiltzarraren Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirol batzordearen aurrean agerraldia izan eben bart Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkariek. Guztien izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu eban berbea eta, besteak beste, Euskaltzaindiaren sorrerea, izaerea eta zereginak azaldu zituan. Laster ehun urte beteko dituan erakunde honen erronka eta helburu nagusiak be aitatu zituan.

Euskaltzaindia zelan sortu zan gogoratu ostean, erakundearen helburu nagusiak gogoan izan ditu euskaltzainburuak: Euskerea ikertzea, arautzea eta haren erabilerea sustatzea. Beraz, bere izaera zientifikoa eta akademikoa, alde batetik, eta gizarteagazkoa, bestetik ...

Vicente Ferrer fundazinoak jai solidarioa egingo dau Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia

Kirola eta alkartasuna buztartuko dabez. Jai solidarioa martiaren 29an zein 30ean eta apirilaren 5ean eta 6an egingo dabe, Cabo Villano surf eta multiabentura eskolak lagunduta. Plentziako jardunaldi horretan bidezko merkataritzako produktuak erosteko aukereagaz batera Indiako umeen aitabitxi edo amabitxi egiteko azalpenak emongo dabez. Hantxe eskuragarri jarriko dabezan produktuak deskribau deuskuz Xabier Oruetak.

 

Euskereagazko maitasuna neurtzeko test bat jarri dau Bermeoko Udalak bere webgunean

Erabiltzailearen aurpegia

Bermeoko Udalak Benetan maite nauzu? testa jarri dau bere webgunean (www.bermeokoudala.net), bermeotarrek eta nahi dabenek euskerea zenbat maite daben ezagutzeko. Euskereagazko fidela bazara eta benetan maite badozu jakin nahi izan ezkero, webgunean sartuta modu errazean egin zeinke, adierazo dabe Bermeoko Udaleko ordezkariek.

Ekimenaren sustatzaileek jakinarazo dabenez, euskaldunek euskerea erabilteko topetan dituen traba eta zailtasunei aurre egiteko argudioak landu zituen Bermeoko gurasoen alkarteetako kideek urte hasieran. Lotseagaitik, edukazino faltea dala pentseteagaitik edo erosotasunagaitik hizkuntzea aldatzen dogu zenbait egoeren aurrean ...

Euskal Kontzertu Liriko Berriak Arriaga Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia

Apirilaren 1ean izango da 20:00etan

Solokoetxeko Euskararen Eguna

2014/03/22 11:30 - 21:00

Solokoetxe

Zumarraga plazan:

 11:30ean: Ximelgorri. Umeen tailerrak eta puxgarri txikia

13:00etan: Euskal Dantzak

14:00etan: Bertso poteoa. Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra

17:00etan: Txokolatea Tequendama tabernan

18:00etan: Ipuin kontalariak, Gaizka eta Ainara. Urtxintxaren eskutik

19:00etan: Umeen merendola eta zozketa

19:30etan: Erromeria Abeltxuriak taldearekin