Ordenagailuek ikusmenari eragiten deutse

Erabiltzailearen aurpegia

Batzuk errez igarriko dabe, batez be, ikusmenean arazoren bat daukienek baina gainontzekoentzat be mesede baino kalte handiagoa egiten dau ordenagailuaren pantailleak.
Jarraian ordu erdi baino gehiago ordenagailuari begira egotea ez da ona.

 

Herri kurduari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Kurdistanek bizi duten egoera salatzeko, hamarnaka pertsona bildu ziren ostegun arratsaldean Arriaga antzokiaren aurrean, herri kurduaren aldeko elkartasun plataformak deituta. Askapena, Komite Internazionalistak, Newroz eta GITE-IPES elkarteek osatzen dute plataforma.

Argizaiola 2014ko argazki sarituak ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia

Urriaren 2ean hasi eta urri osoan Batzar Nagusietako erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6) ikusi ahal izango dira Argizaiola sariketan parte hartu daben argazkirik onenak. Sariketa hori era horretakoen artean zaharrenetarikoa da Euskadin. Besteak beste, erakusgai egongo dira argazki irabazlea, Xabier Matarena, eta akzesita irabazi daben bienak (Oskar Gaskon eta Asier Garagarza), baita sariketan parte hartu daben beste argazki aukeratu batzuk be. Argazkiak urriaren 2tik dagoz ikusgai, baina inaugurazino ofiziala urriaren 8an izango da, 19:30ean hasita; irabazleak hantxe ...

Berri Txarrak taldeak 'Denbora da poligrafo bakarra' disko hirukotxa kaleratuko dau zemendiaren amaieran

Erabiltzailearen aurpegia

Berri Txarrak taldeak 20 abesti barri batzen dituan Denbora da poligrafo bakarra lan hirukotxa argitaratuko dau zemendiaren amaieran, LP eta CD formatuetan, Only In Dreams zigilu propioan, taldearen 20. urteurrena ospatzeko, talde nafarrak bere webgunean jakinarazo dauenez.

20. urteurrena ospatzeko zerbait berezia eskaintzeko gogoa piztu eta 'Haria' birea amaitu orduko kantu barriak lantzen hasi ginan. Sortze prozesu luzeari hasierea emon geuntsan holan, '20 urte 20 abesti leloa buruan josita, azaldu dabe.

Holan, lan barriko abestiak hiru zatitan banatzea erabagi eben ...

Aste honetako Ekilikuan ikasi doguzan berbak

Erabiltzailearen aurpegia

 Lau Haizetara saioan herri eta etxe bakoitzean erabilten diran berben bila gabilz. Aste honetan ekaitza, ostadarra, zirriborroa, tontoa eta listoa zelan esaten diran ikasi dogu.

Noiz bihurtzen da norbera alkoholiko?

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbon zapatuan alkoholismoari buruzko 21garren jardunaldia egingo dabe. "Urrezko Gurutzea" alkarteak eta Bilboko udalak antolatutako topagune honetan alkohol-adikzinoa, alkoholaren kontsumoa gazteen artean eta arrisku-faktoreak eta babesa aztertuko dabez. Adituek dinoe alkoholak ez dauela adinik bereizten, ezta sexurik be. Probauta dago alkoholak ondorio larriak eragiten dauzela gaztetxoen osasun fisikoan, psikikoan eta sozialean ondino euren hezkundea amaitu barik dagoalako.
Pedro Maria Sarria "Urrezko Gurutzea" alkarteko presidentea eta Gonzalo Mc Gragh, Bilboko udaleko drogomenpekotasun zerbitzuko kidea geugaz egon dira berbetan. Jardunaldian drogomenpekotasuneko zerbitzuetako ...

SOINUGELA: Lou Reedi gorazarre

Erabiltzailearen aurpegia

Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Reeden “Transformer” diskoa, Andoniren (Delirium Tremens) “Walk on the wild side” euskaraz, Fernando Saunders, Velvet.. Jarri ditu. Bigarrenean, aldiz, Bob Dylan, Toumani eta Sidiki Diabaté, eta Crosby, Stills, Nash and Young izan dira protagonistak.

Entzun osorik hemen

Banden Lehiako 6. edizioa martxan!

Erabiltzailearen aurpegia Banden Lehiako 6. edizioa martxan!

Banden Lehia musika txapelketaren 6. edizioa martxan!

Erabiltzailearen aurpegia Atzo bertan eman genion hasiera euskal musika talde amateurrik onena saritzea helburu duen lehiaketa. 6. edizioa martxan dago eta urriaren 27ra arte taldeek izena eman dezakete. Aurten, sariak inoiz baino desiragarriagoak!

Bilbao Basket indar berrituta dator 2014-2015 denboraldirako

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Bilbao Basket indar berrituta dator 2014-2015 denboraldirako

Kirolez kanpoko kontuak izpide izan ziren aurreko denboraldian. Giro nahasi hori udan zehar ere bizi izan du talde bilbotarrak, bere etorkizun hurbila kinka larrian egon baita. Zorionez, urak baretu eta beltzezko gizonak Endesa ligan egongo dira beste urte batez.

"Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu!" lelopean elkarretaratzea egongoda arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

"Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu!" lelopean elkarretaratzea egongoda arratsaldean

Elkarretaratzea, gaur, urriak 2, arratsaldeko 19:30etan abiatuko da Arriagako plazatik, "Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu! Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna" lelopean.

Badator Banden Lehia musika txapelketearen seigarren edizinoa

Erabiltzailearen aurpegia

Musika arloko lehiaketa honek euskera eta teknologia barriak buztartzen ditu eta bere helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da. Tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera emoten ditu. Parte hartzeko baldintzak dira, besteak beste, musika talde amateurra izatea eta errepertorioan, gitxienez euskerazko abesti bi izatea.

Urtero legez, aurten be egitasmoari barrikuntzak gehitu deutsiez eta edizino honetan sarien inguruan izango dira, izan be, aurtengo edizinoko sariak inoiz baino erakargarriagoak izango dira: Talde irabazleak disko bat grabauko dau Baga-Biga diskoetxeagaz eta 2015eko Bilbao ...

Juan Maria Aburto izango da EAJren Bilboko alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburua aukeratu du Bizkaiko EAJk Bilboko alkatetzarako hautagai izateko.

Prest dago Orion Kilometroak 2014, Gipuzkoako ikastolen jai handia

Erabiltzailearen aurpegia

Orioko Herri Ikastoleak egitarau ederra atondu dau, Erria txikota! lemapean. Hurreko artista eta musikariak izango dira protagonista domekan, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jai handian. Ibilbideak 5.6 kilometro ditu, bost gunetan zatituta.

Auzolanak garrantzi berezia izan dau Kilometroak 2014 jaiaren antolaketan; lehenengo gunean, berbarako, ekitaldi guzti-guztiak eskualdeko herritarrek prestau ditue. Bost gune atondu ditue, Ikastolan egongo da lehenengoa, San Martinen bigarrena, hondartzan beste bat, laugarrena autopistako zubipean eta azkenengoa Mendibeltzen.

Orioko eta eskualdeko herritarrez aparte, urrunago taldeak batuko dira musika ...

Juan Maria Aburto proposatu du EAJk Bilboko alkategai izateko

Erabiltzailearen aurpegia

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburua aukeratu du Bizkaiko EAJk Bilboko alkatetzarako hautagai izateko.