V. BBK Jazz Erakusketeak sei talde batuko ditu zemendiaren 27tik 29ra bitartean

Erabiltzailearen aurpegia

Jazz musikearen zaleek hitzordua dabe Bilbon zemendiaren 27tik 29ra bitartean, BBK-k eta Bilbaína Jazz Club alkarteak antolatzen daben BBK Jazz Erakusketearen bosgarren edizinoan. Rising Circus taldeak, Musikene Big Bandek, Raul Vera Groupek, Iñaki Arakistain Jazz Funk Projectek, Alberto Arteta Groupek eta Juan Sebastián 4tet taldeek joko dabe Biilboko BBK Aretoan.

Parte-hartzaile guztiak urtean zehar izan daben musika ibilbideagaitik aukeratu ditue, eta aurtengo edizinoan igazko BBK Jazz lehiaketako irabazleetako bat be izango da: Alberto Arteta Group. Sariak zemendiaren 29an emongo ...

“Raras pero interesantes” izeneko liburua aurkeztu dabe asteon Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Arnas gaixotasun arraroa daukien 25 emakumeren ingurukoak batzen dira bertan. Amaia Eizagirre da liburuaren egileetariko bat eta berak be badauka gaixotasuna.Gatxa da diagnostikatzea gaixotasun hau eta gaixotasuna daukienen batez besteko adina 35 urte.

Bilboko 2015eko Aratusteak iragarriko dituan kartela aukeratzeko lehiaketea martxan da

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko 2015. urteko Aratusteak iragarriko dituan kartela aukeratzeko lehiaketea abian da, eta Bilboko Udalak jaietarako irudi onena aukeratzeko parte hartzeko baldintzak janiarazo ditu dagoeneko.

Holan, egile bakotxak bi lan aurkeztu leikez gehienez be. Proiektua bertikala eta 70 x 50 zm. neurrikoa izan behar da luma kartoi gainean. Obrak originalak izango dira eta koloreak eta teknikea, barriz, aukerakoak. Kartelak aurkezteko epea abenduaren 19ra arte egongo da zabalik.

Lehiaketearen irabazleak 2.000 euro jasoko ditu. Epaimahaia Jai Batzordeak izentauko dau eta ...

Basauriko Finagako San Martineko aztarnategi arkeologikoa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Foru Aldundiak zapatuan, hilaren 22an, hasiko ditu Finagako San Martin Moltso Monumentala hurretik ikusteko bisita gidatuak. Malmasin mendiaren hegalean kokatuta dagoan arlo honek ostendu dauen ondare kulturala eta historikoa ezagutzeko aukera ederra da.

Aztarnategi arkeologikoa Arrigorriagako udal mugartean kokatuta dagoan Malmasingo  kastroagaz edo erromatarren aurreko herrixkeagz lotuta dago eta Finagako San Martin eleizaren inguruan Bizkaiko Foru Aldundiaren arkeologoek egin duten azterlan arkeologikoaren atala da.

Bisitak debaldekoak dira. Lau astegoienetan egingo dira ostera, zapatuz eta domekaz, zemendiaren 22, 23 ...

Parrapean izenpean ospatuko dira komiki egunak Begoñako Udaltegian

Erabiltzailearen aurpegia

Erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak, Parrapean lehiaketaren sari banaketa eta gehiago, azaroaren 27tik 29ra

Hego Koreako Chun-Kyu Parken 'Mould' filmak irabazi dau Zinebi jaialdiko sari nagusia

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Zinemearen Sari Nagusia, Aitor Gutierrezek eskuratu dau, Anomalo lanari esker. Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazinoarteko Jaialdiak, Zinebik, goizean emon dau ezagutzera aurtengo edizinoko palmaresa. Arratsaldean, Arriaga Antzokian, sariak emoteko ekitaldia izango da eta, bide batez, Alex Angulo aktore hil barriari omenaldia egingo deutsie antolatzaileek.

Zinemearen munduko ezagutza sakona daukien bost adituk osotu dabe Zinebiren 56. ekitaldiko epaimahaia. Jon Sistiaga euskal kazetaria, Ingrid Mwangi artista keniarra, Alberto Garcia Ferrer Iberoamerikako telebista kulturalen idazkaria, Olga Parn zinegile bielorrusiarra eta ...

Gasteizko Egibideko ikasleak Euskararen Interpretazio Zentroan!

Erabiltzailearen aurpegia

Gasteizko Egibideko ikasleak

Gaur, Azaroak 20, bi talde desberdin izan ditugu Euskararen Etxean. Lehenengo taldea, Bilboko Hizkuntza Eskolako Euskara Goi-mailako 30 ikaslez osatua... Continue reading »

Itsasoko kirolzaleen horma

Erabiltzailearen aurpegia

Mysurfwall izenagaz orain urte eta erdi abian ipinitako webgunean, itsasosko kirolak gustoko daukienek informazino pertsonalizaua eratu leikie eta beste zaleekaz be informazinoa trukatzeko erea izango dabe. Asier olea da web-atari honetako arduradunetako bat. Bertan aurkituko dogun informazinoa azaldu deusku.

GUREGUNE ANIMALISTA

Erabiltzailearen aurpegia
      Azaroak 29an, larunbata, GUREGUNE Animalista 2014 ospatuko da Bilbon, Piztiak-ek antolatua eta Bizkaian animalien eskubideen alde lanean aritzen diren elkarte eta talde ezberdinen partaidetzarekin, baita Gipuzkoako eta Kantabriako gonbidatuekin ere. Jardunaldi borobila izango da: gaztetxoentzako, eta hain gazte ez garenontzako ere, tailer eta ekintzekin, desfileekin, erakundeen proiekzioekin eta kontzertuekin. 10-etan hasi eta […]

Animetan zara euskarazko berbak ahoskatzera?

Erabiltzailearen aurpegia

#esanHitza erronka bota dau Elhuyar Hiztegiak abenduaren 3rako. Interneten euskara gehiago entzutea da lortu gura dana, Forvo hiztegian 20.000 euskarazko ahoskera  izatea da ipinitako helburua.

Animetan zara erronka lortzeko zeure ekarpena egiten? Argibidea guztiak Clara Zeberia Elhuyar hiztegiko kideak emon deuskuz Lau Haizetara irratsaioan.

ZINEBIk berbaldi-barriketaldia eskainiko dau Guggenheim Museoan Ulrike Ottinger dokumentalgileagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak (ZINEBI) Ulrike Ottinger zinemagile eta dokumentalgile aleman handiaren bisitea jasoko dau aurtengo edizinoan. Saioa eguenean, zemendiak 20, izango da Guggenheim Museoaren auditorioan, 20:00retan, eta bere azken filma, Unter Schnee (Edurpean), eskainiko da. Emonaldiaren ondoren berbaldi-barriketaldia egongo da zinemagileagaz.

Madrilgo Goethe Institutuagaz alkarlanean, Simone de Beauvoir Kolektibo Feministeak gurean oso ezaguna ez dan zinemagile bat ekarriko dau ZINEBI 56ra: Ulrike Ottinger dokumentalgile alemana. Ottinger Constanzan jaio zan 1942an; 1962an Parisera joan zan bizitera ...

Xenpelar Dokumentazino Jardunaldien lehenengo edizinoa, zemendiaren 20an eta 27an

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herrian zehar sortutako dokumentazino gaiei buruzko gogoetak bultzatu eta plazaratzeko asmoz antolatu ditue jardunaldiok. Urtero izateko amesagaz sortu dira, eta lehenengo edizino honetan euskal antzerkiaren dokumentazino beharrak izango ditue berbagai zemendiaren 20an eta 27an.

Lehenengo egunean, euskal antzerkiaren inguruko funtsak dituen liburutegi eta dokumentazino profesionalen arteko jarduna egingo dabe Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean; eta, bigarrenean, ostera, euskal antzerkiaren inguruko sortzaile eta eragileek dokumentazino arloan dagozan beharrei buruzko gogoetea egiteko mahai-ingurua izango da. Jardunaldiak doban dira.

Mintzola Fundazinoaren Alkarguneko ...

Escobar: Paradise Lost

Erabiltzailearen aurpegia

- Zuzendaria eta gidoilaria: Andrea Di Stefano.
- Produktoreak: Chapter 2
- Interpreteak: Josh Hutcherson, Benicio Del Toro, Brady Corbet, Carlos Bardem, Ana Girardot.
- Generoa: Thrillerra, abenturazkoa.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 120 min.
 
Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan, Perlak saila zarratu eban filma gure zinema-aretoetan dogu. Aurten Donostia Saria jaso dauen Benicio del Toro aktore handiaren azken erronkea da, bere trebetasuna erakusten ixten dauen papel horreetako batean. XX. mendeko narko ospetsuaren azalean sartuta, miresgarria da plano bakotxean agertzen dauen indarra eta pizten dauen bildurra ...

Umearen nazinoarteko eguna da gaur

Erabiltzailearen aurpegia

 Unicef-ek New Yorken aurkeztuko dau gaur txostena, munduan zehar umeen egoerea zein dan aztertzen dauan txostena. Era berean esan behar da, 25 urte betetan dirala gaur Nazino Batuen Erakundeak Umearen Eskubideen inguruko hitzarmena onartu ebanetik. 25 urte honeetan umeen heriotza tasa erdira murriztu da. Garazi Barriuso da Unicefeko kidea eta bere esanetan barrikuntzea eta teknología barrien bidez helduko dira heldu ez diran umeengana .

Nazino Batuen Erakundeak umeen eskubideen inguruan onartu eban hitzarmenak onurak ekarri dauz baina oraindik munduan ume ...

Bizkaiko Eraikitzaileen eta Sustatzaileen Alkarteak, Ascobi-Biebak sariak emon dauz

Erabiltzailearen aurpegia

 Aste honetan izan da sari banaketea Bilboko Euskaldunan. Angel Martin, Electricidad Martin-ekoak, Abaok, opera lagunen Bilboko alkarteak eta Arlan enpreseak hartu ditue aurten sariak. Arlan-ekoak dira Jose Landaluze eta Igor Landaluze aita semeak .Arlan Loiun sortu zan orain dala 40 urte . 
2007an 79 langilek lan egiten eben eta gaur egun 27 dagoz. José Landaluzek urte guzti honeetan lau krisialdi igaro dauazala dino baina bat be ez dala izan orain bizi dogun moduko gogorra.