Txalaparta Tailerra udaberrian

Erabiltzailearen aurpegia

Azken asteotan hainbat lagun bildu gara Mullerenean Argibel Euba txalapartariarekin ttakunaren eremuetan galtzeko gogoz, txalapartaren oinarriak eta teknikei hurbilketa bat egin eta tailer moduko saio batzuk egiteko. Hain gustura ibili garenez, ez dago zalantzarik errepikatu egingo dugula. Gutxienez txalapartaren doinuen … Continue reading

The post Txalaparta Tailerra udaberrian appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Ekitaldi erlijiosoak diru publikoaz ez finantzatzeko eskatu du EHBilduk

Erabiltzailearen aurpegia
Datozen opor egunetarako ekimen desberdinak antolatu dira Bilbon, horien artean ekitaldi erlijiosoak ere. Udalak, beste urte batez, ekimen erlijiosoak, iragartzeaz gain, diruz lagunduko ditu. Honen aurrean, EHBilduko Bilboko Udal taldeak administrazio publikoa eta konfesio erlijiosoen arteko bereizketaren beharra azpimarratu du. Sinesmen eta balore ezberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza bermatuko duen eremu bakarra laikotasuna dela uste du [...]

Gure Esku Dago

Erabiltzailearen aurpegia
Arrasateko Gure Esku Dago taldeak erabakitzeko eskubidearen aldeko bi ekitaldi antolatu zituen joan den asteburuan. Batetik, Erabagitteko Eskubidien Aldeko adierazpena aurkeztu zuen larunbatean Kulturateko kalistroetan. Ekitaldian arrasatear ugarik parte hartu zuen, bai eta adierazpena sinatu eta. Bestetik, Eskutik Eskura Eguna antolatu zuen igandean: goizeko 12:00ak aldera 800 bat lagunek giza katea osatu zuten, alde zaharreko […]

Lehiaren Euskal Agintaritzeak 8.000 euroko isuna jarri deutso EIZIEri, bere bazkideei prezioak gomendatzeagaitik

Erabiltzailearen aurpegia

Lehiaren Euskal Agintaritzeak 8.000 euroko isuna jarri deutso Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteari (EIZIE), frogatutzat jo dauelako 2001etik 2011ra arte bazkideei prezioen eta zerbitzuak emoteko beste baldintza batzuren gomendio kolektiboa egin eutsela. EIZIE 317 bazkideko itzultzaile, zuzentzaile eta interpreten euskal alkartea da.

Lehiaren Euskal Agintaritzearen arabera, EIZIEk bere webgunean argitaratu ditu idatzizko itzulpenetan, ahozko interpretazino lanetan eta testuen zuzenketetan apliketako tarifak eta zerbitzua emoteko beste baldintza batzuk.

Informazino hori zabaltzea gomendio kolektibotzat hartzen da, eta horren efektua ...

EIOk eta Anidan-Bloko del Valle Juniors Bandek 'Afrikatik burrunbea' kontzertu birea hasiko dabe apirilaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia

Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO) osatzen daben 80 musikari gazteek apirilaren 22an hasiko dabe Afrikatik burrunba aurtengo kontzertu denporaldia, Gasteizko Jesus Guridi Konserbatorioan. Barrikuntzaz beterik datoz ganera, nagusiena Kenyako 11 perkusino jole gazteren parte-hartzea da. Bloko del Valle alkartearen eskutik ailegau dira Euskal Herrira, Lamu uriko umezurztegitik, hain zuzen be. Donato Goienetxek idatzi eta Tomas Araguesek orkestrarako moldatutako Afrika lanaren estreinaldiko protagonistak izango dira, ganera. Eta EIOK ondoan izango ditu bere bai Donostiako Orfeoi Gaztea.

EAEko hiru uriburuetako musika konserbatorio eta ...

Javier Ibarretxe zinemagilea hil da

Erabiltzailearen aurpegia

Gibeleko minbiziak jota hil da bart Javier Ibarretxe (Bilbo, 1961-2014) zinemagilea Bilbon, Basurtuko Ospitalean. Ibarretxe & Co produkzino etxea sortu eban anaiakaz batera eta amesa egia bihurtuta, zinema munduan emon ditu urteak. Getxon, Algortako irudi tailerrean ikasi eban eta han hasi zan film laburrak egiten.

Javier Ibarretxeren ibilbidean, Esteban eta Miguel Angel anaiakaz batera egindako La memorias de Karpo Vantas, Solo se muere dos veces komedia, Alex Angulo eta Santiago Segura aktore zirala eta Sabotage, Stephen Fry aktore nagusia zala ...

Martxan da 'domeinuak.eus' webgunea

Erabiltzailearen aurpegia

Puntu Eus proiektuaren sustatzaileek .eus domeinua daukan lehenengo gunea ipini barri dabe sarean, Domeinuak.eus. Apirilaren 26an prozesuaren faseen ganeko informazinoa zabalduko dala jakinarazo dabe.

Igaz, bagilaren 14an, Interneteko domeinuak arautzen dituan ICANN erakundeak oneretxia emon eutson .eus domeinuari. Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egin eben agerraldia egitasmoa azaltzeko. 2008an sortu zan Puntu Eus alkartea, eta 2012an fundazino izaerea hartu eban, ICANNen eskaerea egiteko.

Ondoko erakunde eta alkarteek babestu dabe ekimena, besteak beste: Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibersidadea, Ikastolen Elkartea, EITB, Euskal Idazleen ...

2014ko Euskadi Sarien deialdia egin dau Eusko Jaurlaritzeak

Erabiltzailearen aurpegia

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2014ko Euskadi Literatura Sarien deialdia egin dau. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea bagilaren 30ean amaituko da.

Aurten, Euskadi Literatura Sariak zazpi modalidadetan banatuko dira: Euskerazko literaturea; Gaztelaniazko literaturea; Euskerazko ume eta gazte literaturea; Euskarazko literatura itzulpena; Literatura lanaren ilustrazinoa; Euskerazko saiakerea; eta Gaztelaniazko saiakerea.

Euskadi Literatura Sariak 18.000 euro gordinez horniduta dagoz modalidade bakotxeko, eta kopuru hori saritutako lanen egileei emaongo jakie. Saritutako personek, modu berean, Jose Ibarrola Bellidok sariontzat egindako Liburu Nabigatzaile izeneko eskulturearen ...

Literaldia'14: gaur egungo euskal literaturea abiada bizian helduko da Bartzelonara

Erabiltzailearen aurpegia

Literaldia 2014, euskal literatureari eskainitako jaialdiak hamar urte beteten ditu, euskal literatura ezagutarazoteko proposamen barriakaz. Horretarako literatura, musika, jantza, erakusketak eta bestelako diziplinak jorratuko ditu jaialdiak.

Hamar urte beteten dituan honetan, jaialdiak publiko katalanari euskal artista barriak ezagutzeko aukerea eskainiko deutso.

Apirilaren 23tik maiatzaren 28ra euskal literaturearen erakusleihoa izango da Bartzelona, eta beti lez, ekitaldi gehienak dobakoak izango dira, euskal kulturea eta literaturea danon eskuragarri egon daiten.

Aurten Literaldia Sant Jordi egunagaz batera hasiko da. Euskadiko Idazleen Alkarteko Elena Moreno ...

Mendebaldeko Saharara sartzea galarazo deutsie zenbat euskal ekintzaileri

Erabiltzailearen aurpegia

Mendebaldeko Saharan MINURSO izeneko nazinoarteko misinoak Giza Eskubideak be ikertu dagizala eskatuko dabe gaur.
NBEak munduan daukazan misinoen artean MINURSO da giza eskubideen betetea ikertzen ez dauen bakarra. Marokok eragindako presiona eta Frantzia zein Espainiako gobernuen utzikeria salatu gura izan dabe saharar biztanleakaz alkartasuna eragiten daben zenbait ekintzailek. Horretarako Gran Canariatik hegaldi bat hartu eta El Aaiunen sartzen ahalegindu dira. Nazinoarteko legea urratuta Marokoko agintariek sarrerea ukatu egin deutsie. Onintza Enbeita Amaiurreko diputadea, ekintzaile honeetariko bat izan da. Casablancatik beste ...

Leioan segurtasuna areagotzeko 11 udaltzain barri eukiko dabez

Erabiltzailearen aurpegia

Leioako udalak 11 udaltzain barri eukiko dauz plantilan herrian segurtasuna areagotzeko asmoz. Leioako tabako denda bitan azkanengo egunetan lapurreta ahalegin bi egon dira. Gaur Leioako udaltzaingoak 2013ko balantzea aurkeztu dau eta udaletik segurtasuna hobetzeko neurriak martxan jarriko dabezala esan deuskue. 11 udaltzain barriakaz Leioako udaltzaingoak 40 agente eukiko dauz. Iban Rodriguez, Leioako alkateordeagaz berbaz egon gara. Trafikoari begira Leioako kaleetan egondako istripuakaz amaitzeko premina nabarmendu dabe. Igaz Leioan trafiko istripuetan hildako bi egon ziran. Abantzadako errepidean egoten dan trafiko astuna ...

EAEn biztanleen ehuneko zortzia atzerrian jaiotakoa da

Erabiltzailearen aurpegia

Inmigrazinoaren Euskal Behatokiko zuzendariak, Ikuspegiak-eko zuzendaria dan Gorka Morenok esan deusku portzentaia hau txikia dala espainar estaduko datuak hartuta. EAEko lurraldeak hartuta, Araban dago atzerrian jaiotako lagunen kopururik handiena. Eta Bizkaian datu deigarria Isurtzakoa da, arrazoia azaldu deusku Morenok.

EHKolektiboa agroekologia sustatzen

Erabiltzailearen aurpegia

Agroekologia bere osotasunean lantzeko osotu dabe EHKolektiboa. Lurraldeka banatuta egon badagoz taldeak, baina Euskal Herrikoa sortu gura izan dabe. Euren asmo eta helburuen barri emon deuskue.

UFIren Musika Independentearen Sariek euskerazko produkzino onenaren saria banatuko dabe aurten be

Erabiltzailearen aurpegia

Unión Fonográfica Independiente (UFI) alkarteak Musika Independentearen Sariak banatuko ditu datorren bagilean, Madrilen, eta aurten be, Euskerazko produkzinorik onenaren saria kategoria izango da, Etxepare Euskal Institutuak babestuta. Igaz Betagarriren Zorion Argiak lana izan zan saritua, eta ekitaldian abesti bat joteko aukerea be izan eben.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, Musika Independentearen Sariak 2009. urtean sortu ziran, produkzino independenteen aniztasun eta kalidade artistikoa onartu eta aditzera emoteko helburuagaz.

Musika eta sortze prozesua publikoari gerturatzeko helburua be badabe sariek, eta urtero ...