Ilusinoaren lorea Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur landatu dabe ONCE Fundazinoak, Bilboko udalak eta La Pureza de Maria ikastetxeko ikasleek. Zemendiaren hamaikagarrena Ilusinoaren egun izentetako eskatzeko ekimena izan da, besteak beste. ONCEk eta bere Fundazinoak eratutako eskola lehiaketan parte hartu daben 100.000 ikasleek emondako 20.000 ideietan oinarritutako testua prestau dabe. Testu honentzako atxikikendua eskatuko deutse Erkidegoko, Estaduko eta Europako erakundeei. Helburua Ilusinoaren eguna sortzea da.

Bocashi izeneko Japoniako ongarri barria Bizkaiko ortuetan

Erabiltzailearen aurpegia

Zeberion maiatzaren 29an Japoniatik datorren bocashi solorako ongarri barria zelan egiten dan ikasteko tailerra egingo dabe.
Hitzordua datorren asteko eguenean Zeberion goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da. Orturako ongarri barri honen ezaugarriak zeintzuk diran azaldu deusku Unai Aranagurenek, EHNE Bizkaia sindikatuko kideak. Tailerraren ostean prozesu agroekologikoan dagozan negutegietara bisitea egingo da. Izena emoteko EHNE Bizkaia sindikatura deituta edo emailez nahikoa izango da.
Ongarri barri honen ideia Japoniatik Euskal Herrira zelan etorri dan azaldu deusku Unai Arangurenek.
 

EAEko 15 urtetik gorako biztanleen ia %68k Internet erabilten dau

Erabiltzailearen aurpegia

Eustatek batutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileak 1.255.800 dira 2014ko lehenengo hiruhilekoan, adin horretako %67,9, hain zuzen be. Baina euskerearen erabilereak ez dau gora egin, behera egin dau, %4,4, hain zuzen be.

Bizkaian gehitu da gehien erabiltzaileen kopurua, eta EAEn bigarren lekuan dago, Gipuzkoagaz batera. Araba dago oraindino lehenengo, biztanleen %69k erabilten dau Internet. Uriburuei jagokionez be, Gasteizek dauka erabiltzaile gehien, eta Bizkaian, ostera, gitxien.

Eskualdeeak kontutan hartu ezkero ...

Bizkaiko sei gazte Kaliforniako euskal diasporearen lekuko izango dira

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dauen Kliforniara lehiaketearen irabazleek ekin deutsie dagoeneko Ipar Ameriketako euskal nortasunaren topaketara egingo daben ibilbideari. Iraide Artetxe, Eneko Corral, Julene Barinaga, Marta Barea, Pello Baños eta Iván Poyato dira saridunak.

Kliforniara euskerazko twitter lehiaketako irabazleak gaur, hilak 21, abiatu dira bost eguneko iraupena izango dauen bidaian. Bidaian, gazte horreek Ipar Ameriketan eta batez be Kaliforniako euskal kulturearen testigu izango dira. Kliforniara lehiaketako irabazleak Bizkaiko gazteen ordezkari izango dira bertan, ikusi eta biziko dabenaren bozgorailu izanik ...

2014ko Euskal Jaia Eibarren eta 'Ezpalak' nazinoarteko jaialdia: tanbolinteroak eta txistulariak

Erabiltzailearen aurpegia

Eibarko Klub Deportiboaren, Kezka Dantza Taldearen eta herriko beste hainbat alkarteren eskutik jatorkun Euskal Jaiak aurten be Ezpalak dakarzku, 2006tik antolatzen dan nazinoarteko jaialdi ikusgarria, Eibarren eta Iruñean egiten dana.

Maiatzaren 25ean, Urkizuko parkean alkartuko dira jantzari eta tanbolintero guztiak, eta baita Eibarko Kezka jantza taldeko jantzari eta txistulariak be. Andoni Altzibar, Amaia Baglieto, Iñaki Barua, Jose Migel Laskurain eta Roberto Altzerreka izango dira Kezkako txistulariak. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da kalejirea Urkizutik, aurretik txistulari talde eder bat ...

Mullerenean 19:30tan, Arkaitz Astiazaran: “4.000 km. Euskal Herrian Bizikletan”

Erabiltzailearen aurpegia

Luxua abentura handi honen protagonista gure artean izatea. Bihar, asteazkena, maiatzak 21, 19:30tan Mullerenean!!!

The post Mullerenean 19:30tan, Arkaitz Astiazaran: “4.000 km. Euskal Herrian Bizikletan” appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Zorrotzako irteera mikologikoa

Erabiltzailearen aurpegia

Igandean Zorrotzako Tricholoma mikologi elkarteak irteera egin zuen Izki parke naturalera. Hemen ibilaldiko argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

"Damned United" filma eta mahai-ingurua Ibaiganen

Erabiltzailearen aurpegia

 "Damned United" filma eta mahai-ingurua Ibaiganen

Maiatzaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, ikusteko aukera izango duzue.

Bertso bazkaria Deustun maiatzaren 24ean

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Bertso bazkaria Deustun maiatzaren 24ean

Elorri Bertso Eskolak bertso bazkaria antolatu du maiatzaren 24ean, larunbata, Bordatxo Jatetxean. Bertan, Gorka Ostolaza `Potxis´ eta Julen Ibarguengoitia `Julenpo´ bertsotan entzuteko aukera egongo da eguerdiko 15:00.

URBASA - ATAUN (Gure esku dago)

Erabiltzailearen aurpegia URBASA - ATAUN (Gure esku dago) Ekainaren 7-8 astebururako, “Gure esku dago” ekimenaren harira, Urbasarako irteera antolatuko du Lizardi Mintza Elkarteak. Asmoa zera da: Oinez, mendi zeharkaldi bat egitea egun bitan Sakanatik Atauneraino Aralar zeharkatuz. Bizikletaz, egun biko zeharkaldi bat egitea Gasteiz eta Ataun artean. Ataunera Igandean 11'30etan iritsiko gara giza katean parte hartzeko Lizardiri dagokion lekuan. Gaua Urbasako kanpinean emango dugu.

Graffitia, munduan zeharkako adibide zoragarriak

Erabiltzailearen aurpegia

New York, AEB. Timothy Saccenti: http://file-magazine.com/citylikeyou/profiles/timothy-saccenti

Datorren ekainaren 7an graffiti lantegi bat ospatuko dugu Euskararen Etxean, Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldiaren harira. Ekitaldia ospakizuna eta EKEko lagunekin... Continue reading »

Krisiak arkeologoei eta paleontologoei be eragin deutse

Erabiltzailearen aurpegia

Krisi ekonomikoak paleontologian be eragina dauka. Euskal Herrian profesionalek dinoenez badago zer ikertu eta non lan egin, baina lan egin ahal izateko dirua falta da. Jone Castaños paleontologoa izan dogu Lau Haizetara irratsaioan. Bost urte daroaz paleontologo moduan beharrean. Eta berak aitortu deusku oso gatxa dala paleontologiaz bizitzea. Oinarrizko ikerkuntza danez dirurik ez dagoanean, hortik kentzen dala dino Castañosek, eta Euskal Herrian aztarnategi asko izan arren, kanpora joan behar izaten dala. Ikerlariaren bidea gaur egun beka deialdietara aurkeztea dala esan ...

Beñat Igerabidek 'Orbainak' diskoa argitaratu dau

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Beñat Igerabidek 'Orbainak' diskoa argitaratu dau

Hiru urte baino gehiago emon ditu Beñat Igerabidek Orbainak (Elkar) bere bakarkako lehenengo lana lantzen. Pop-rock estiloko hamaika kantuk osotzen dabe diskoa.

Bilboko Bele lutheria eskoleak ibilbide barria hasiko dau 2014-2015 ikasturtean

Erabiltzailearen aurpegia

Juan Crisostomo Arriaga musika konserbatorioko Lutheria Eskoleak curriculum barriztau eta eguneratuagaz abiatuko dau hurrengo ikasturtea. Eskoleak Bele izena hartuko dau, Bilboko Euskal Lutheria Eskolea. Ikasketek hiru ikasturteko iraupena eukiko dabe, 3.000 ordu danetara.

Hogeita bost urtetik gora daukie Lutheria Ikasketek Bilbon. Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak curriculuma berregituratzeaz aparte, bertara sartzeko betebeharrak zehaztu egin ditue, eta ebaluazino eta promozinorako arauak bere bai. Europako lutheria eskolarik onenen eta entzutetsuenen artean ipini gura dabe Bele.

Sei ikasle barri matrikulau ...

Deustuko Unibersidadeak Philip Kotler eta Gary Armstrong adituen 'Principles of Marketing' lana euskeratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Deustuko Unibersidadeak Marketinaren Oinarriak liburua aurkeztuko dau martitzen honetan, maiatzaren 20an, Donostiako campusean. Philip Kotler eta Gary Armstrong adituen Principles of Marketing lanaren euskerazko itzulpena da, Deustuko Unibersidadeak prestau eta argitaratu dauena, Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz.

Marketinaren alorrean erreferentziazko lana da, dagoeneko 28 hizkuntzatara itzuli dana, eta egileek eurek bideo labur batean eskerrak emon ditue beren lana euskerara itzultzeagaitik, holan euskal hiztunek beren hizkuntzan erabilteko aukerea izan deien. Marketinaren alorrean, euskeraz dagoan lan bakanetakoa da, Deustuko Unibersidadeak jakinarazo dauenez.

Liburuaren ...