Balkanak: Bosnia, Kosovo eta Albaniara Iñaki Iglesiasekin

Erabiltzailearen aurpegia

Hasi dugu 2.014ko Bidaia Kontaketen zikloa. Eta nola hasi ere! Asteazkenez, maiatzaren 14arekin, Iñaki Iglesias lagunak bere motxilan lekua egin eta Bosniako Banja Lukan hasita, poliki poliki, Balkanak gurutzatzera eraman baigintuen bidaia eder bezain gogor eta sakonean barrena. Hainbatetan izana … Continue reading

The post Balkanak: Bosnia, Kosovo eta Albaniara Iñaki Iglesiasekin appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Zorioneko irletan, zorterik ez

Erabiltzailearen aurpegia

Zorioneko irletan, zorterik ez

Bilbao Basketek 96-85 galdu zuen partidu txar batean.

Bizkaiko Dantzari Eguna 2014 Elorrion

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

80 bat dantzari talde elkartu ziren atzo Elorrion, egun osoko jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gatzaren Matxinadaren heroiak omenduko ditu EHBilduk bihar

Erabiltzailearen aurpegia
EHBilduk omenaldi xume bat eskainiko die bihar Gatzaren Matxindaren ondorioz 1634 urtean Espainiako monarkiak hildako sei bizkaitarrei. Josu Juaristi Europar Parlamenturako zerrenda buruak lore sorta bat utziko du eguerdiko 12etan 1634ko maiatzaren 24an hilarazi zuten lekuan, San Antoneko elizaren horma nagusian. Jarraian, Juaristik ekimen honen zergatia azalduko du komunikabideen aurrean. Juaristik, Espainiako monarkiak hilarazitako sei [...]

Maiatzaren 25ean Potemkin zineforumak Elia Suleimanen “Intervención divina” filma proiektatuko du.

2014/05/25 19:00

MAIATZAN “POTEMKIN ZINEFORUMA” “INTERVENCIÓN DIVINA” PROIEKTATUKO DU Eztabaidarako eta zinema kritikorako esparru bat, horrela esan ahal zaio ekimen horri. Hilaren azken igandeetan, Komite Internazionalistak erakundeak filma bat proiektatuko du, hausnarketa eta eztabaidarako leku bat sortzeko. Film bakoitzak gaia proposatuko du errealitate ezberdin bat islatzeko. Balio artistikoa eta zinematografikoa dituen filmak aukeratuko ditugu eta aldi berean ikuspuntu kritiko batetik gizartea aztertzen dutenak. Debatea sortzeko filmak Bilboko igande arratsaldetan. Maiatzean Potemkin zineforumak Elia Suleiman zuzendari Nazaretar handiaren “Intervención divina” filma proiektatuko du. Filme honetan Jerusalenen bizi den palestinar baten historia azaltzen da. Gazte hau ramallahn bizi den emakume palestinar batekin maiteminduta dago baina bere aita gaisoaz ere arduratu behar da. Palestinan bizi den egoera politikoagatik emakumeak ezin du bi herriak banatzen dituen muga zeharkatu eta horregatik muga horretatik gertu dagoen aparkaleku bakarti batean elkartzen dira. Elia Suleiman Nazareteko zinegile garrantzitsu bat da eta hamarkada ugari daramatza kalitatezko filmak egiten, “Slaves” (1969) esaterako. “Intervención divina”( 2002. Frantzia/Palestina). Maiatzaren 25ean, Igandean, 19:00etan, Zirikan , Bilboko Erronda kalea 12. Trailerra: http://www.youtube.com/watch?v=eFR8XcKg3k4 Igandean ikusiko gara.

Kaliforniakoak eta bilbotarrak

Erabiltzailearen aurpegia

Kaliforniakoak eta bilbotarrak

‘The Big Country’ film gogoangarrian (gaztelaniaz, Horizontes de Grandeza), borrokarako aitzakia Kaliforniako arrantxo bat zen. Maragon familiaren eskuetan zegoen eta, pelikulako pasarte baten argitu zutenez, “Espainiako erregearen oparia izan zen”. Maragondarrak, beraz, XVIII. mendetik aurrera Kalifornia Garaiara heldu ziren kolonizatzaileen ondorengoak ziren fikzioan, XIX. mendearen erdialdean ‘californio’ esaten zietenak.

AISZIRIMOLA: Erlaxazioa txikitatik

Erabiltzailearen aurpegia
Gai nagusia haurrekin egin daitezkeen erlaxazio teknikak izan bada ere, besteak beste, harrera familien berri izan dugu Aiszirimolan. Oarsoirria egitasmoa ezagutzeko bideo-erreportaia entzun dugu, eta horrez gain, berdintasun arloak bultzatutako Magalean Laudio ekimenaren berri jaso dugu; gurasoek haurren heziketa aktiboa sustatzeko antolatutako 2 topaketak hizpide. Hitz eta pitz atalean gogoetarako esaldi batekin hasi eta algara-teknika praktikatzen bukatu dugu gaurko saioa. Zoragarria izan da zuekin batera destentsionatzea. Zuek ere lortuko zenutenaren ziurtasunez. Datorren asterarte!

Badatoz udalekuak

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Badatoz udalekuak

Ximelgorri Santutxuko Aisialdi taldeak, beste urte batez, udalekuak egingo ditu udan.

Igandean irteera mikologikoa egingo dute zorrotzarrek

Igandean irteera mikologikoa egingo dute zorrotzarrek

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea Zorrotzako Tricholoma mikologi elkarteak irteera bat antolatu du maiatzaren 18an, igandea, Izki parke naturalera. Bertan, mendiaz gozatu eta perretxikoak hartzeko aukera paregabea egongo da.

Gatzaren Matxinadan hildakoen omenezko lore eskaintza

2014/05/20 12etan

Bilbo

EH Bilduk omenaldi xume bat eskainiko die bihar Gatzaren Matxindaren ondorioz 1634 urtean Espainiako monarkiak hildako sei bizkaitarrei. Josu Juaristi Europar Parlamenturako hautagaiak lore sorta bat utziko du eguerdiko 12etan 1634ko maiatzaren 24an hilarazi zuten lekuan, San Antoneko elizaren horma nagusian. Juaristik, Espainiako monarkiak hilarazitako sei bizkaitarren memoria aldarrikatzeaz gain, orduko matxinada eta gaur egungo krisi egoeraren arteko paralelismoa azpimarratu du. EHBilduk, bukatzeko, halako ekimenak Udalak bere gain hartu ez izana deitoratzen du.

Deiadar mendien egunerako deia

Erabiltzailearen aurpegia

Deiadar mendien egunerako deia

Bizkaiko lurretan, XV. eta XVI. mendekoa da Batzar Bagusietara deitzeko ohitura da. Bost mendiren (Gorbeia, Kolitza, Oiz, Sollube y Ganekogorta) gailurretara igotzen ziren eta handik deia zabaltzen zen adarrak joz eta gailurrean sua piztuz.

Nerea Ibarzabal markinarra eta Gorka Lazkano berriztarra, zuzenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia

Lea-Artibaiko eta Durangaldeko eskualdetako finalak astegoienean jokatu dira, Nerea Ibarzabalek irabazi dau batean, eta Gorka Lazkanok, bestean. Datorren zapatuan Uribe Kostako txapelduna erabagiko dabe.

Zapatuan, maiatzak 17, 110 bat lagun inguru alkartu ziran Ziortza-Bolibarko frontoian Lea-Artibaiko Txapelketako finalean. Eneko Arrate Sololuze, Gorka Ostolaza Ikaran Potxis, Joseba Artza Zubillaga Urta, Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua, Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak ziran eskualdeko finalistak.

Ariketa guztiak egin ostean, Nerea Ibarzabal Salegik jantzi eban txapela, eta holan, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako ...

Igor Meñika: 'Trankiloaren itxurea emoten ahalegintzen naz, baina posea baino ez da!'

Erabiltzailearen aurpegia

Aste arloa pilatu jataz ezer eskribidu barik. Ordurik hona gauza onak ugari pasau eta zereginak be ugaritu egin jakuz. Hileotan, baina, gogoan euki zaituet; horregaitik, ez dakartzuet edozelango protagonistea.

Igor Meñika Bengoetxeak (Arantzazu, 1975) Magisteritza (Heziketa Fisikoa) ikasi eban. Arantzazuarra, Igorrera biaje laburra egin eta Arantzazura biziten bueltau dana. Honezkero badaroaz hamabost urte Bizkaiko gazteei bertsolaritza-eskolak emoten. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko transmisino-taldean be badago.

Arteako Ikastolan 6. mailan egoala hasi zan bertsora hurreratzen: euskera-eskolen barruan astero ordubeteko eskolea emoten eben. Dezente-modu ...

'Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi' biltzarra antolatu dabe Euskadiko Filmategiak eta EHUk

Erabiltzailearen aurpegia

Zinemagile ezagunek hartuko dabe parte EHUko Udako Ikastaroen barruan, egingo dan kongresuan, besteak beste, Montxo Armendariz, Victor Erice, Julio Medem, Helena Taberna, Borja Cobeaga eta Koldo Almandoz zuzendariek. Donostiako Miramar jauregian batuko dira, garagarrilaren 2tik 4ra.

Euskal Herriko zinemagileen hiru belaunaldi dabilz gaur egun beharrean, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak biltzarraren aurkezpenean azaldu ebanez, aukera bikaina da euren ibilbideari buruz zinemagileekaz eurekaz berba egiteko. Horrezaz gan, euskal zinemearen hainbat arlo aztertuko ditue, berbarako, historia, jatorriaren inguruko eztabaidak, industria ...