Azkue Fundazinoak ikasleentzako komiki digitalen lehiaketako sariak banatuko ditu zapatuan Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Azkue Fundazinoak ikasleei zuzenduriko komiki digitalen bigarren lehiaketako sarien banaketa ekitaldia egingo dau zapatu honetan, irailaren 20an, Bilbon, Euskerearen Interpretazino Zentroan. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendari Ana de Castrok emongo ditu sariak, foru erakundeko iturriek jakinarazo dabenez.

Sarien banaketa ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da, eta Asier Kidam magoak girotuko dau. Bertaratzen diranek aukerea izango dabe bisita gidatua egiteko Euskerearen Interpretazino Zentroan. Lehiaketea kategoria bitan banatu da, eta bakotxean bi gai izan dira; bada, bi sari banatuko dira kategoriako ...

62. Donostia Zinemaldia martxan da

Erabiltzailearen aurpegia

Karra Elejalde aktoreak eta Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztuko dabe Donostia Zinemaldiaren 62. edizinoa inauguretako galea. Ekitaldia Kursaal auditoriumean egingo da irailaren 19an, 21:00etan. Galan, Denzel Washington aktoreak Donostia Saria jasoko dau Antoine Fuqua zuzendariaren eskutik, eta bien artean Zinemaldiari abiatuko dauen The Equalizer pelikulea aurkeztuko dabe, aktorearen eta zuzendariaren kolaborazino barria.

Maribel Verdu, Unax Ugalde, Cayetana Guillén Cuervo, Mireia Gabilondo, Eduard Fernandez eta Imanol Arias aktoreek be hartuko dabe edegiera galan. Benicio del Torok, barriz, hilaren 26an hartuko ...

ZEINUTX jaio da

Erabiltzailearen aurpegia

Kimutx proiektuak aurrera pausu bat eman du eta ZeinuTX: Kimutx ipuin-sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez izeneko azpi proiektua sortu da. Horri esker, haur eta gazte gorrek, nahiz gorrak ez direnek, elkarrekin Kimutxen ipuinez gozatzeko aukera izango dute.

AYE!

Erabiltzailearen aurpegia
Eskozian erabakitzeko eskubidea izango dute. Emaitza edozein izan da ere, demokraziak irabaziko du. Espainiar estatuak Catalunya eta Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea ukatzen dio. Beldurra? Margallok tankeak aterako ditu? “Una, grande y libre” kinka larrian? Egun handia Eskoziarentzat. Baita independentzia nahi dute beste herri batzuentzat ere. Euskal Herrian ilusioz bizi dugu eguna, guretzat noiz helduko zain […]

Diru sarreren araberako zergak eta tasak ezartzeko aukera galdu dela uste du EHBilduk

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

EHBilduk, mozio baten bitartez, eskatu du OHZ zerga ordaindu behar duten eta 2014ko abenduan GLLa jasoko duten familiei aipatutako zergaren %20 ordaintzeko diru-laguntza zuzena ematea 2015eko ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Diru sarreren araberako zergak eta tasak ezartzeko aukera galdu dela uste du EHBilduk

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Diru sarreren araberako zergak eta tasak ezartzeko aukera galdu dela uste du EHBilduk

EHBilduk, mozio baten bitartez, eskatu du OHZ zerga ordaindu behar duten eta 2014ko abenduan GLLa jasoko duten familiei aipatutako zergaren %20 ordaintzeko diru-laguntza zuzena ematea 2015eko ekitaldian.

Inork ez zuen esan erraza izango zenik

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Inork ez zuen esan erraza izango zenik

Ongi etorriak Txapeldunen Ligara! Athleticek errealitate gordinarekin topo egin du San Mamesen. Zurigorriek eskarmentu, diziplina taktiko, maila tekniko eta indar fisiko altuko taldea topatu dute Shakhtarrengan. Azkenerako, Europako onenen arteko lehia gogorraren lehen kapituluan berdinketa ontza eman dute biek. (0-0)

Irailaren 24an izango da 'Gabrielen Lekua'-ren azken emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Irailaren 24an izango da 'Gabrielen Lekua'-ren azken emanaldia

Irailaren 24an emango diogu amaiera urtebeteko ibilbideari. Iazko urrian aurkeztu genuenetik 40 aldiz jokatu dugu Gabrielen Lekua sentikaria milaka herrikideren aurrean eta datorren asteazkenean azken aldiz jokatuko dugu.

Euskadi suena...

Erabiltzailearen aurpegia

Euskadi suena...en madrid euskal kulturea eta musikea erakusteko, hedatzeko eta sustatzeko asmoz jaiotako proiektua da. Emankor sareak eta Etxepare Euskal institutuak bultzatutako ekimen honegaz erakusketako zirkuitu naturala eratu nahi da. Edizino honetan musikariok entzuteko erea egongo da: Oreka TX, Jainko txiki eta jostalari hura, Willis Drummond, Travellin Brothers, Ainara LeGardon eta Tania de Sousa.

Emankor Sareko zuzendariagaz, Amets Rodriguezegaz egin dogu berba.

Presoen gerturatzea eskatu dute Bilboko Udaleko EAJk eta EH Bilduk agiri batean

Erabiltzailearen aurpegia

Presoen sakabanaketa lehen lerrora itzuli da Jone Artola Etxerateko bozeramaile ohiak senidea kartzelan bisitatzetik bueltan izandako istripuaren ondotik. Horrek eraginda, Bilboko udaleko EAJk eta EH Bilduk bat egin dute agiri batean presoen gerturatzea eskatuz.

Nafarren euskeraz biziteko nahiari erantzuteko ekimena abiarazo dau Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia

Euskeraz biziteko nahian pausuak emoteko dinamikea abiatu da Nafarroan, eta Hamaika egun izeneko ekimena aurkeztu dabe Kontseiluaren barruan batzen diran erakundeetako ordezkariek Paul Bilbao idazkari nagusiagaz batera egindako agerraldian. Kanpainea abiatzeko egindako bideoa aurkezteagaz batera, apirilaren 25an Anaitasunera joateko deia be luzatu dabe.

Nafarroan modu sistematikoan aplikau dan eta apliketan dan hizkuntza politikeak euskerea eta euskaldunak baztertzeko helburua izan dau. Nafarroako Gobernuak urte luzeotan helburu hori lortzeko estrategia eta modua eraldatzen eta egokitzen joan da. Vascuencearen Legea euskerea itoteko ...

Mursego, Oreka TX eta Kepa Junkera Vic-eko musika azokan izango dira gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia

Mercat de Música Viva de Vic jaialdia gaur hasiko da, irailak 18, eta aurten hiru euskal taldek hartuko dute parte, Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Soinuak programeagaz: Mursego, Oreka TX eta Kepa Junkera. Euskadiko Soinuak programak euskal musikari bultzadea emotea dau helburu.

Euskadiko Soinuak eta Etxeparek Mercat-eko profesionalen arteko topaketea ahalbidetuko dabe. Horrezaz gan, Bartzelonan egingo dan EuskalHerria Sona jaialdia aurkeztuko dabe. Euskal enpresek stand kolektibo bat izango dabe Mercat-ean, 39 zenbakiduna, artistak ezagutzera emoteko eta gainontzeko ...

Teknologia barrien bitartez geografia barriak sortzen

Erabiltzailearen aurpegia

Gorka Martinezek Ubiqarama plataformaz berba egin dau Lau Haizetara saioan. Mapa ofizialetako geografiaz aparte, eduki digitalekaz geografia "ikustezina" azaleratu gura dabe. Irailaren 27an tailer bat egingo dabe plataforma modu praktikoan erakusteko.

Xabier Mendigurenek 'Arantzak barrurantz' ipuin liburua kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Azkenengo urteotan idatzitako bost kontakizun jaso ditu Xabier Mendiguren idazle eta editoreak Arantzak barrurantz (Elkar) liburuan. Nora ezean dabilzan personaiak sortu ditu, arantza zaharren bat atera behar dabenak edo barruan daukiezan bakotasunak zelan izentau ez dakienak.

Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituan maite azalduko dau; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dala jakinik, gaztetan gauzatu bako maitasun haren kapitulua amaitu nahiko dau herrira bueltau danak; besteen traumak osatzen lan egiten dauen psikologoak gogora ekarri beharko dau, gura ez bau be ...

Arrigorriagako Udalak beste urte batez batez “Beldur barik” kanpaiñeagaz bat egin dau

Erabiltzailearen aurpegia


Orain dala urte batzuk Emakundek bultzatu eban bardintasunaren aldeko kanpaiña hau eta Arrigorriagako Udalak bat egin izan dau kanpaña honegaz baina aurten tokiko lehiaketea abiatu dau . Zer egin behar dan parte hartzeko azaldu deusku Igor Uzkudunek