osoigo.com web orrialdea, herritarren eta politikarien arteko zubia

Erabiltzailearen aurpegia

Garia web consulting-ek garatu dau eta Oier Aranzabalek azaldu deusku Lau Haizetara irratsaioan, web orrialde honek herritarren eta politikarien arteko zubi lana egiten dauela. Web orrialdean sartu eta modu errez baten egin daiteke itauna. Nori zuzenduta dagoan zehaztuta. Entzun nahi daben politikariekaz egin dabe bat.

Makinatxu bat ekitaldi antolatuko ditue Bizkaiko museoek astegoienean

Erabiltzailearen aurpegia

ICOM museoen nazinoarteko erakundeak Museoak: Bildumek konexinoak sortzen ditue leloa proponidu dau aurtengo Museoan Nazinoarteko Egunean. Bizkaiko Foru Aldundiak, ospakizunagaz bat eginez, hainbat jarduera eskainiko ditu maiatzaren 17an eta 18an.

Bizkaiko 19 museok atondu dabe egitarau berezia: Arkeologi Museoa, Arte Eder Museoa, Eleiz Museoa, Berreginen Museoa , Euskal Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa, Euskal Herriko Meatzaritza Museoa, Txakolingunea, Boinas La Encartada Museoa, Loizara Torrea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bakearen Museoa, Santimamiñeko Kobak, Medikuntzearen eta Zientziaren Euskal Museoa ...

Gipuzkoako Aldundiak bere zerbitzuen hizkuntz kalidadea neurtzeko ebaluazino soziala jarri dau martxan

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituan zerbitzuen hizkuntz kalidadea neurtzeko ebaluazino soziala abian da, eta Aldundiaren egoitza atarietan egiten dabilzan inkestez gan, webgune bat prestau da herritarren eretxiak batzeko, foru erakundeko Euskera Zuzendaritzeak jakinarazo dauenez.

Gipuzkoako Aldundiaren konpromisoa da 2015. urterako bere zerbitzu guztiak euskeraz eskaintzea, herritarren hizkuntz hautuaren berme legez, eta zerbitzuen hizkuntz kudeaketearen kalidadearen adierazle moduan. Helburu horretara heltzeko, berebiziko garrantzia dabe, alde batetik, Aldundiaren barruan egin behar diran ebaluazinoak, eta, bestetik, gizarte eragileen eta herritarren eretxien kontrasteak ...

Museoen nazinoarteko eguna domekan

Erabiltzailearen aurpegia

Museoen nazinoarteko eguna da maiatzaren hamazortzigarrena.  Bizkaiko Foru Aldundiak bate egin dau ICOM museoen nazinoarteko eerakundeak proposatutako goiburuagaz: "Museoak: Bildumek konexioak sortzen dituzte". Bizkaiko hemeretzi museok ekitaldi bereziak prestatu ditue. Informazino guztia dago bizkaia.net webgunean.

Bertso merienda Deustuko Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia
Asteazkenean ikasturtean zehar ikasitakoa entzuteko aukera izango dugu  Ikastolako jantokian , eta sabela betetzeko, noski.

Bertso topaketa Kontserbatorioan

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiralean elkarlanaren emaitza ikusteko aukera izango dugu  Bilboko Kontserbatorioan. Ikastetxeak eta auzoko elkarteak batera. Hori da bidea!  

Lisa & The Lips eta Los Brazos Aste Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia
Aste Nagusian, Abuztuaren 21ean, Lisa & The Lips amerikarrak izango ditugu zuzenean Getxoko Los Brazos taldearekin batera Kafe Antzokian. Lisa Kekaula The Bellrays taldeko burua da eta soul eta rock’n'roll doinu biziak jorratzen ditu bere talde berriarekin. Zuzeneko ikusgarria dute Lisa & The Lips taldeko lagunek. Los Brazos getxotarrekin batera joko dute: rock amerikar klasikoa […]

Lisa & The Lips eta Los Brazos Aste Nagusian Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia
Aste Nagusian, Abuztuaren 21ean, Lisa & The Lips amerikarrak izango ditugu zuzenean Getxoko Los Brazos taldearekin batera Kafe Antzokian. Lisa Kekaula The Bellrays taldeko burua da eta soul eta rock’n'roll doinu biziak jorratzen ditu bere talde berriarekin. Zuzeneko ikusgarria dute Lisa & The Lips taldeko lagunek. Los Brazos getxotarrekin batera joko dute: rock amerikar klasikoa […]

HABEko idatzizko azterketak gainditzeko azken gomendioak

Erabiltzailearen aurpegia
  Maiatzaren 17an HABEren B1, B2 eta C1 mailetako azterketa idatziak izango dira BECen, eta, horren harira, idazlana hobeto egiteko zenbait ohar eta aholku ekarri ditugu hona:   Azterketara joan aurretik: Birpasatu aurretik idatzitako idazlanak eta idazlan horietan izandako gabeziak eta irakasleak emandako aholkuak. Egizu normalean burutzen dituzun gramatika akatsen zerrenda bat. Azterketa egunean, ahal

Etxean dugu Ti West

Erabiltzailearen aurpegia

Etxean dugu Ti West

Jakinmina piztu duen Ti West-en "The Sacrament" filmaz gain, FANT zinemaldiko Atal Ofizialak Randy Moore-n "Scape from Tomorrow" eta Darren Paul Fisher-en "OXV: The Manual" proiektatuko ditu gaur Alhondegiko Golem zinemetako 1. aretoan.

Julen Gabiria: 'Bidaiak emongo deust aukerea, aspaldiko partez, neugaz bakar-bakarrik egoteko'

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Maiatzaren 14an, egueztenean, Julen Gabiriak 1.500 kilometroko bidaiari ekingo deutso, Gernika-Amsterdam, 16 etapatan. Orain hamar urte argitaratu eban Han goitik itsasoa ikusten da (Elkar) nobelea nederlandera itzuli dau Zirimiripressek, eta aurkezpena hilaren 31n egingo dabe han bertan. Gabiriari bidea bizikletaz egitea otu jakon orain pare bat urte, eta eguna heldu da...

Jarraitu irakurtzen...

Xabier Enbeitak eta Malen Amenabarrek Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela irabazi dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finala

Ander Elortegi Garateak eta Xabier Enbeita Ibarrak puntuazino bardinketearen ostean, alkarregaz jokatu dabe buruz burukoa, baina azkenean, Enbeitak jantzi dau txapela. 80 lagun inguru elkartu dira Gernika-Lumoko Elai Alai antzokian Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finalean. Finalistak, hurrengoak: Ander Elortegi Garatea, Jon Rementeria Larruzea, Julen Erezuma Arzanegi, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Koldo Gezuraga Seijido eta Xabier Enbeita Ibarra.

Ariketa guztiak egin ostean, Xabier Enbeita Ibarrak jantzi dau txapela. Holan, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela irabazi dau gernikarrak. Buruz burukoa ...

Eako herriaren memoria kolektiboa jasoteko hitzarmena sinatu dabe Udalak eta Euskaltzaindiak

Erabiltzailearen aurpegia

Eako herriaren memoria kolektiboa jasoteko helburuagaz, Bizkaiko herri horretako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe. Jaso bakarrik ez, belaunaldien arteko transmisinoa bermatu nahi dau Udalak, eta horretarako Euskaltzaindiaren tutoretza akademikoa eskatu dau. Akademiaren izenean, Euskerearen Herri Hizkeren Atlaseko lantaldeak hartuko dau ikerketa egiteko ardurea, Adolfo Arejita egitasmoaren zuzendaria buru dauela.

Euskaltzaindiak 1983. urtean jarri eban abian Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa. Hizkuntzaren aldaera desbardinak mapetan agirian emoteko egiten dira batez be hizkuntza atlasak, eta holan da ...

Arrantzaleak bihar barriro antxoatan

Erabiltzailearen aurpegia

Barikuan eta gaur ez urtetea erabagi dabe, bokarta txikia dagoelako itsasoan. Aurreko egunetan antxoa txikia harrapatu dabe, prezio merkea euki dau merkaduan eta ez dabe kupo guztia bokarta txiki horregaz bete nahi. Bihar, etzi eta etzidamu urtengo dabe barriro antxoatan eta ikusiaren ganean erabagiko dabe jarraitu ala beste geldialditxoren bat egin.