Irailaren 27an sardinerez jantziko da herria

Erabiltzailearen aurpegia

Santurtzin dagoen Sardinerearen monumentuak 50 urte betetan dauazala eta sardinerak omenduko dabez “Sardinera Eguna” egun honetan. Aurtengoa lehenengo edizinoa da baina urtero egun hau ospatzea itxaroten dabe. Bertara doazenak urdiñez edo sardiñeraz jantzita joatea eskatzen da.

 

Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia

Doinua: Pello Josepe

Zirrararik ez Ziburuko ikastolako ikasturte hasieran

Erabiltzailearen aurpegia
Argazkia: kazeta.eus Ikasturte hasieran ohikoak izaten dira ikasle eta gurasoen artean urduritasuna eta zirrara eta normala da etxeetan ohi baino mugimendu handiagoa egotea: materiala erosi, eskolarako prestatu… Hala ere, Ziburuko Kaskarotenea ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoentzat urduritasuna askoz harago doa. Hilabeteetako […]

Gure Esku Dago: ekitaldia Bilbon, Zelai Nikolasen hitzak

Erabiltzailearen aurpegia

Gure Esku Dago herri ekimenak irailaren 13an Bilboko Plaza Barrian gizakateari segida emanez, ekitaldia egin du 2014ko Diadaren osteko egunetan, baita Eskozian 5 egun barru egingo duten independentziaren alde egingo den erreferendumarekin bat etorriz. Zelai Nikolasen interbentzioa entzun daiteke bideoan, ekimenaren izenean.

Feliu Ventura Valentziako kantautore eta aktibistaren hitzak

Erabiltzailearen aurpegia

Feliu Venturak, Valentziako kantautorea eta aktibista kulturalak parte hartu du Gure Esku Dago dinamikak Bilbon antolatu duen ekitaldian, Paisos Catalansen 2014ko Diadaren osteko egunetan.

Jone Artolak pairatutako istripuaren aurrean kezka agertu dute EAJk eta EHBilduk eta preso guztien Euskal Herriratzea eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
EAJk eta EHBilduk kezka agertu dute Bilboko auzokidea den Jone Artola Ibarretxek, larunbatean sakabanaketak eragindako istripua dela eta. Hona hemen bi alderdiok adostu dugun aiderazpena: Bilboko Udaleko EAJ-PNV eta BILDU taldeek honako adierazpen hau egin dute: Gure kezka azaldu nahi dugu Jone Artola Ibarretxe auzokideak izandako istripuagatik, hemendik ia 600 kilometrora kokatutako Castellóko kartzelan preso […]

EAJk eta EHBilduk Jone Artolak pairatutako istripuaren aurrean kezka agertu eta preso guztien Euskal Herriratzea eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
EAJk eta EHBilduk kezka agertu dute Bilboko auzokidea den Jone Artola Ibarretxek, larunbatean sakabanaketak eragindako istripua dela eta. Hona hemen bi alderdiok adostu dugun aiderazpena: Bilboko Udaleko EAJ-PNV eta BILDU taldeek honako adierazpen hau egin dute: Gure kezka azaldu nahi dugu Jone Artola Ibarretxe auzokideak izandako istripuagatik, hemendik ia 600 kilometrora kokatutako Castellóko kartzelan preso […]

Munduko Saskibaloi Txapelketa: finala

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Munduko Saskibaloi Txapelketa: finala

Pronostikoak bete egin dira eta Amerikako Estatu Batuetako taldeak urrezko domina eta Naismith kopa irabazi ditu. Pasa den abuztuaren 30ean BECen helburu nagusia lortzeko bidea hasi eta atzo Madrilen helburu hori errealitate bihurtu zuten.

Ahotsenean izena emoteko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia

Gaurtik aurrera zabalik dago Ahotsenean izena emoteko epea. Durangoko azokaren barruan abenduaren bostetik zortzira, Ahotseneak 80 zuzeneko inguru egiteko aukerea eskainiko dau. Eskaerak e-posta bidez baino ezin  dira egin: info@ahotsena.net.

Aurreko urteetako moduan, baldintza bi baino ez dira bete behar; euskaraz sortutako lanak izatea eta 2014an argitaratutakoak izatea.

Orain arte Gotzon Barandiaranek koordinau dau Ahotsenea. Aurrerantzean Lutxo Egiak hartuko dau ardurea.

Durangoko Azokako guneetarako aurkezpen-proposamenak online jasoko dira

Erabiltzailearen aurpegia

Durangoko Azokako guneetan hainbat diziplinatako programazino oparoa antolatzen da azoka egunetan. Areto Nagusian, Ahotsenean, Kabi@n, Irudienean, Saguganbaran eta Szenatokian aurkezpen-proposamenak egiteko epea zabalduko da lehenengoz, eta online bideratuko dira. Guneez gan, Azoka TBn bideoklip emonaldiak izango dira. Diskoetxeek zein musika taldeek be online egin leikie bideoklipen aurkezpenetarako proposamena.

Durangoko Azokearen webgunean egin behar da eskaria baina salbuespen modura, Ahotseneak bere webgunean be aukerea emongo dau. Proposamena bideratzeko, derrigorrezkoa da webgunean erregistrau eta erabiltzaileari jagokozan datuak betetea. Gero ...

'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen sari banaketa ekitaldia irailaren 22an izango da

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketearen sari-banaketa ekitaldia irailaren 22an izango da, Donostia Zinemaldiaren barruan, jaialdiko antolatzaileek jakinarazo dabenez. Ekitaldia Donostiako Kutxa Andia aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etan. Lehenik lehiaketara aurkeztutako lanik onenak proiektauko dira eta ondoren saritutakoen izenak jakinarazoko dira.

Laburrak lehiaketara aurkezteko epea amaituta, epai-mahaiaren esku dagoz honezkero ezarritako baldintzak beteten zituen labur guztiak. Epai-mahaia Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza batzordeko kide Maialen Belokik, zinema-zuzendaria Jorge Gil Munarrizek eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok osotzen dabe eta, esan ...

Ana Lopez: 'Kultur Leioa herritarren topagune bihurtu da'

Erabiltzailearen aurpegia

Hile honetan hamar urte bete ditu Kultur Leioak. Ordutik, antzerkia, musikea, jantzea eta beste makina bat proposamen eskaini ditu, areto barruan neguan eta kalean udabarriagaz batera. Irailaren 26an, jantza bertikal emonaldi ikusgarria eskainiko dau Delreves konpainiak, Kultur Leioaren lehenengo hamar urtetxuak ospatzeko.


1.- Irailean hamar urte bete ditu Kultur Leioak. Zelako balantzea egin dozue?

Eraikina zabaldu zanean, gure apustua oso zehatza zan: arte eszenikoak eta musikea, kulturea orokorrean, herrian hedatzea. Hamar urte pasau dira eta lortu dogu helburu horrek ...

Italia, Hego Korea, Mexiko eta Quebec-eko ikasleak EHUn

Erabiltzailearen aurpegia

Nazinoartetik EHUra ikastera etorri diran Erasmus programako ikasleei harrerea egin deutsie. Batzuek, gazte honeek ikastera baino juergea egiten datozala pentsetan dabe baina gaur ikasteko gogoakaz eta euskerea zein gaztelania hobeto ezagutzeko asmoagaz ikusi eta entzun doguz. Italiako, Hego Koreako, Mexiko eta Quebec-eko ikasle batzukaz berbetan egon gara. EHUko fakultade desbardinetan nazinoarteko 200 bat ikaslek hasi dabe ikasturtea eta honeek geure jendartean integrau daitezan laguntzea emoten Bilbao Eramus alkartea dabil. Gaurkoan Bizkaian zehar ibilteko garraiobideei buruz edota alokairu on bat lortzeko ...

Badator barriro 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimena Santiago Roncagliolo eta Juanjo Olasagarregaz

Erabiltzailearen aurpegia

Oporretako parentesiaren ondoren, Eztabaidak Literatureagaz martitzenean, hilaren 16an, bueltauko da Bilboko Bidebarrieta Kulturgunera. Oraingo honetan, eztabaidea Santiago Roncagliolo idazle eta kazetari perutarraren eta Juanjo Olasagarre egile nafarraren artean izango da. Idazle biek literaturearen eta agintearen edo boterearen arteko loturearen ganean berba egingo dabe, agintea bere esanahi zabalenean ulertuz.

Ekitaldia Jon Arretxe artista eta idazleak moderauko dau. Konbidatuei zenbait gai planteauko deutsez, argitaletxeek, liburu-dendek edo agenteek, idazlan baten arrakastarako edo porroterako daben gaitasuna; agintarien eta komunikabideen indarra eta egileagaz eta bere ...

Unai Villenak 'Hauts haietatik' nobelea argitaratuko dau, Igartza Sariari esker

Erabiltzailearen aurpegia

Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatzen dituen Igartza Sarien 17. edizinoko irabazlea Unai Villena elgoibartarra da. Uxue Alberdik, Igor Estankonak eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak Hauts haietatik proiektua aukeratu dau, hogeitu bi lanen artean.

Urtebete inguru izango dau bere lehenengo eleberria idazteko, izan be 2016ko urtarrilean argitaratuko da eta. Sariak 6.000 euroko laguntzinoa eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz. Unai Villena Elgoibarren jaio zan 1980an, eta hauxe da argitaratzen dauen lehenengo beharra. Industria-injinerua da, eta energia barriztagarrien ...