Ikasturtea ondo hasteko bideo inspiratzailea

Erabiltzailearen aurpegia

ikasturte-hasiera

Hego Euskal Herriko ikastetxe askok gaur zabaltzen dituzte ateak berriro ikasturte berriari hasiera emateko. Gelak berriro ere beteta, motxilak eta... Continue reading »

Ikasturte berria LOMCEren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Ikasturte berria LOMCEren eskutik

Ikasturte berri bat hasi da unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan. Aurtengo berrikuntza garrantzitsuena LOMCE legearen ezarpen erreala izango da.

Munduko Saskibaloi Txapelketa: final 1/8ak. Bigarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia

Munduko Saskibaloi Txapelketa: final 1/8ak. Bigarren jardunaldia

Zehaztu dira hurrengo faseko kanporaketak.

Roy Andersson zuzendari suediarrak irabazi dau Veneziako Urrezko Lehoia

Erabiltzailearen aurpegia

Zinemagile suediarraren A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence lanarentzat izan da Veneziako 71. zinema jaialdiko Urrezko Lehoia. Andrei Konchalovsky errusiarrak irabazi dau Zuzendari onenari Zidarrezko Lehoia, The Postman´s White Nights beharrari esker.

Absurduaren komedia da Anderssonen fikzinozko seigarren pelikulea, A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence ironiaz betetako lana da. Egitura klasiko bako beharra sortu dau, hainbat eszena ditu, gehienak pintureagaz estu lotutakoak. Lan faboritoetako bat zan, Alejandro Gonzalez Iñarrituren Birdman lez, baina honek ...

Uemari ezarritako betoaz

Erabiltzailearen aurpegia

Iraingarria jaku UPN, PP eta PSNko ordezkari parlamentarioakandik jasotako mespretxua. Jazotakoa harrigarria eta ezohikoa bada be, Uemak Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritza Batzordean agerraldia egiteko EH Bildu eta NaBai talde parlamentarioek egindako eskaereari ezezkoa emon deutsie. Horretarako erabili daben atxakia-arrazoia Uemak bere egoitza nagusia Bizkaian izatea da. Euren esanetan, Uema arrotza da Nafarroan.

Dakigunez, orain arte, administrazino ordezkaritzeak jaso dituan agerraldi eskaeretan ez deutso betorik ipini ezelako erakunderi. Eta gitxiago erakunde publikoei. Gauzak holan dirala, oso larritzat joten dogu Uemari ezarritako ...

Xabier Goienetxe: 'Gizarte osoaren proiektua da Baserri Antzokia'

Erabiltzailearen aurpegia

TOTOAN Txorierriko Euskara Alkarteen Federazinoak orain dala urte bi edo zabaldu eban Derion Baserri Antzokia eregiteko asmoa. Proiektua Txorierriko Zerbitzuen Mankomunidadearen parte-hartzeagaz sustatu dau, eta eskualdeko euskaltzaleen topagunea izatea dau helburu. Lehenengo fasean Baserri Antzokia Fundazinoa sortu eben, eta beharrezko izapideak egin eta babes ekonomikoa lortu ostean, laster hasiko da eraikina egiten, Derion, lehengo seminarioaren atzeko aldean eregiko da, Bizkaiko Teknologia Parkean.

Hasierako baserriak 2.000 metro koadro eukazan, eta 2,4 milioe euroko kostua. Proiektuaren sustatzaileek ez eben hain ...

"Komunikazioa erakundeetan" aditu titulua

Erabiltzailearen aurpegia

Lehenengoz eskainiko dau aditu titulu hori Bilbon Mondragon Unibertsitateak. Orain dala hiru urte hasi ziran Arrasaten eskaintzen, egoan gabeziagaz konturatuta. Orain Bilbora be zabaldu ditue ikasketok eta urrian hasiko dira. Ikasleeentzat zein dagoeneko beharrean dagozanentzat da egokia.

27.000 lagun Folk Getxo BBK jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia

Atzo amaitu zan Getxoko 30. Nazinoarteko Folk Jaialdiak lau egunez hamaika kontzertu, desfileak eta zenbait jarduera solidario hartu ditu. Danetara, 27.000 lagun batu aurtengo ekitaldian.

Ohi danez, saio nagusiak Areetako Geltokia plazako karpan izan dira. Aurten, bertan jardun dira Osibisa, Chambao eta Capercaillie taldea, Sustraiak proiektua ahaztu barik. Azken horrek Ara Malikian biolin-jotzailea bultzatu dau eta Fernando Egozcue eta José Luis Montón gitarra-jotzaileakaz eta Oreka TX eta Kalakan taldeakaz ibili da alkarlanean. Publikoaren aldetik emoitza ezin hobea izan dau ...

Ana Murugarrenek 'Tres mentiras' fikzinozko bere lehen film luzea aurkeztuko dau Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Estadu osoan estreinaldi komertziala irailaren 12rako iragarri arren, zuzendari nafarraren lan taldeak aldez aurretik Bilbon aurkeztu nahi izan dau eta, beraz, hilak 9, martitzena da aukeratutako eguna. Iluntzeko 21:00etatik aurrera estreinauko da Ana Murugarren zuzendari beteranoaren fikzinozko lehen film luzea: Tres mentiras. Proiekzinoan sartzeko BlogMedia produkzino etxearen konbidapena derrigorrezkoa izango da.

Film luzeak errealidade gordina dau oinarri. Ikusleak XX. mendeko 70. hamarkadearen Espainian sartuko dira buru-belarri, frankismoaren azken urteean, hain zuzen; sasoi horretan, ehundaka emakumezko gaztek erditzen zituen hainbat ...

'Indarkeria isila' erakusketea Artiumen, irailaren 12tik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia

Artium museoak eta Belgradeko Arte Garaikideko museoak alkarregaz sortutako erakusketea da Indarkeria isila. Egunero, etxean eta lanean, egunez egun, egiten eta adierazoten dan indarkeria mueta hori aztertu dabe proiektu honetan. Zoran Eric, Blanca de la Torre eta Seamus Kealy dira komisarioak.

Eguneroko indarkeria isila edonon eta edonoz topau daikete; administrazinoaren eta burokraziaren indarkeria, publizidade eta komunikabideetako ikusizko indarkeria, berbarako. Indarkeria mueta honeek azterketea egiteko, lurralde, abertzaletasun, mitologia eta nortasunagaz lotutako gaien inguruan gogoeta egiten daben artisten lanak alderatu dira, azaltzen ...

HAMAIKAGARRENAREN BILA GOAZ

Erabiltzailearen aurpegia
Bai, hamaikagarrena! Aurten hamaikagarren ikasturtea izango da Bertsolaritza irakasten dudala Getxon eta Leioan. Gaztetxua nintzen hasi nintzenean, gauzak beste modu batera antolatzen nituen. Uste dut, nagusitu naizela, gauzak beste modu batera egiten ditudala, patxada handiago dudala. Ilusioa ez, ilusioa 2003-2004 ikasturte horretan nuen berdina edota handiagoa da. Oraindik tximeletak sortzen zaizkit: nortzuk izango dira ikasleak, […]

Assemblea EH-ren aurkezpena eta giza V erraldoia asteartean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Kataluniako Assemblea Nacional Catalana erakundeak bere Euskal Herriko biltzarra aurkeztuko du irailaren 9an 20:00etan Bilboko Kafe Antzokian egingo duen ekitaldian. Aurretik, 18:30ean, Assemblea-k mundu osoko hainbat hiritan deitutako #votecatalonia deialdiari erantzunez, pertsonez osatutako V erraldoia irudikatzeko kontzentrazioa egingo da Done Bikendi kalean, Kafe Antzoki parean. Azaroaren 9an Kataluniak bere etorkizuna erabakitzeko herri-galdeketa egingo du, Espainiako gobernuak galdeketa eragotziko duela esan duen arren. Irailaren 11n, Diada egunez, milaka lagun daude deituta …Gehiago irakurri

Suomalainen Bilbaossa, finlandiar bat Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Gustura ibili dira finlandiarrak Bilbon azken egunotan. Han eta hemen ikusi ditugu horren froga argiak, tartean sarean topatu dugun bideo hau. bertan, Markus Karhunen finalndiarrak errepaso ederra ematen die hirian aurki daitezkeen aukerei. Eta bideoa ikusita, Bilbo oso-oso erakargarria da finlandiarren ikuspuntutik. Hona bideoa, finlandieraz, ingelesezko azpitituluekin.