Gai-jartzaile Eskolea abiatuko da urrian

Erabiltzailearen aurpegia

Bagilean amaituko dabe behin-behineko diseinua, iraila bitartean izen-emoteko aukerea izango da eta urrian abiatuko da Gai-jartzaile Eskolea. Josu Goikoetxea izango da zuzendaria eta datorren ikasturtean hilero batuko da taldea. berbaldi tematikoak eta ariketak tartekatuko dira. Izen-emotea bagilean edegi eta irailean itxiko da.

Hiru helburu nagusi ditu Gai-jartzaile Eskoleak: gai-jartzaile lana eta ofizioa prestigiatzea, gai-jartzaileak trebatzea eta gaien inguruko gogoeta bideratzea. Plazan jarriko dau begiratua eta horretarako beharrezko ikusten dau Bertsozale Alkarteak bertsolari eta gai-jartzaileen topalekua osotzea.

Josu Goikoetxea gai-jartzailearen esanetara ...

Babestu azala, saihestu arazoak

Erabiltzailearen aurpegia

Urtean pertsona asko hilten da azaleko minbiziaren eraginez, eta Minbiziaren Aurkako Elkarteak barriro jarri dau martxan kontzientziazino kanpainea. Bizkaian urtean 150 azaleko minbizi kasu atzemoten dira. Europako Batasunean urtean 12.000 lagun hil dira minbizi mota honen ondorioz. Minbiziaren Aurkako Elkarteak herririk herri eroango dau kontzientziazino kanpainea, eguzkitik babesteko aholkuak emonaz.

Sexu ugalketeari eta osasunari buruzko kongresua

Erabiltzailearen aurpegia

Medicus Mundi Bizkaiak sexu ugalketeari eta osasunari buruzko kongresua egingo dau hil honen 25 eta 26an Bilbon. Arlo horretako politika publikoetaz eta gizartearen parte hartzeaz egingo dabe berba kongresuan Bizkaiko Medicus Mundiko presidenteak Itziar Irazabalek Lau Haizetara irratsaioan azaldu deuskunez.

IV. Irudimena sormen lehiaketeak baditu irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena, sormena saritzen dauen lehiaketearen sariak banatu ditue Bilboko Euskararen Etxean. Laugarren edizino honetan danetara 66 lan aurkeztu izan dira, horreetatik 25 parte-hartzaile Iparraldekoak izan dira, 18 Hegoaldeko biztanleak eta beste bi lagunek diasporatik parte hartu izan dabe.

Irudimena lehiaketearen helburua gazteen artean euskal kulturearen inguruko sormena bultzatzea izan da. Azkue Fundazioak eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak orain lau urte sinatutako akordioari esker gauzatzen da lehiaketea.

Aurreko edizinoetan legez, lehiaketa osoa internet ...

Crowdfunding kanpainea Walter Benjamin euskeratzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Walter Benjamin XX. mendeko literatura kritikari eta filosofo nagusienen artean dago. Autore honek humanidadeetako alor desbardinei egindako ekarpena handia eta bere obra sano aberatsa eta zabala dan arren, euskal irakurleok ez dogu oraindino funtsezko lan horreek gure hizkuntzan irakurteko aukerarik.

Aitatu bakotasun edo hutsuneaz jaubetuta, Sans Soleil argitaletxea hutsune hori beteteko lanean dabil. Walter Benjaminen artikulu-antologia bi euskeraz argitaratzea da asmoa.

Lehen antologia, aditu baten berbaurreaz gan, literatureari buruzko hurrengo artikuluek osotuko dabe: Franz Kafka, On Some Motifs in Baudelaire ...

Mimoloco, Spastik eta Metope, ikasturteko azkenengo Art After Dark saioan

Erabiltzailearen aurpegia

Bagilaren 13an izango da denporaldi amaierako Art After Dark emonaldia, 22:00etatik aurrera. Metope, DJ Spastik eta Mimoloco musikariak izango dira gaueko protagonistak.

Mimoloco Fever klubeko DJ egoiliarrak edegiko dau gaua, eta adult pop, disco eta rock doinuak buztartuko ditu askotariko musika-erreferentziekaz. Ez da Guggenheimen musikea ipinten dauen lehenengo aldia, Mimolocokek bere alderdi sofistikatuena aterateen dau; downtempo, glitch hop eta chill trap soinuak, besteak beste.

Ostean, 23:00etatik aurrera, Jurgen Debergh, DJ Spastik-ek minimal, house eta musika elektronikoa, gitarra riffs ...

Asier Galarzak jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolarteko txapela

Erabiltzailearen aurpegia

Oinak buruan lelopean egun biribila ospatu da Gernika-Lumoko Astran. Bertsoaren bueltan olgetan ibili dira gazteak. Goizean, idatzizko finala jokatu da lehenengo. Ostean, talde argazkia atera, eta bat-bateko finala jokatu da. Finalistak, hurrengoak izan dira: Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Uzelai Aristi, Asier Alcedo Cano, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Iker Garitagoitia Astigarraga, Koldo Gezuraga Seijido eta Unai Mendiburu Valor.

Buruz burukoa Asier Galarzak eta Aitor Bizkarrak jokatu dabe, eta azkenean, Asier Galarzak jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Galarza eta ...

'Interbentzino artistikoak Deustuko zubian' proiektuaren bigarren erakusketea

Erabiltzailearen aurpegia

Ekimenaren hirugarren edizino honetan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle eta ikerlarien 7 sormen aurkeztuko dira urrira bitartean. Bagilean zehar, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak Catherine Salazaren Pregonan vino y venden vinagre artelana hartuko dau Interbentzino artistikoak Deustuko zubian proiektuaren barruan, hau da, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben ikasle eta ikerlari talde batek sortu eta garatutako ekimenean.

Hirugarren edizino honetan zazpi interbentzino artistiko egingo ditue eta urrira bitartean erakutsiko dira bata bestearen ondoren. Catherine Salazarren lana edizino honetako ...

Clown eta Bufoien Nazinoarteko II. Kabareta Bilbon egingo dabe, bagilaren 18tik 22ra

Erabiltzailearen aurpegia

Hainbat artistak hartuko dabe parte Clown, Bufoi eta Taldekako Sorkuntzeari buruzko ikastaroan, eta ostean parte-hartzaileek euren lanak alkarri erakutsiko deutsiez, hilaren 18tik 22ra bitarteko gauetan, Pabiloi 6 aretoan.

Kabaret-Kamikaze izeneko ekimena Kopenhagen abiatu zan igaz. Makinatxu bat herrialdetako clown konbidau zituen, bakotxak sormen bat sortu beharra eukan, eta hiru egunetan proposamen guztiak komunean ipini ostean, bost gauetan taularatzeko moduko ikuskizun barria sortu eben. Ekimen berezi horren bigarren ekinaldia Bilbon egingo da orain.

Igaz parte hartu eben zortzi artistetatik zazpi izango ...

Ekaineko gure agendan, UEUk eta Zenbat Garak antolatutako hitzaldi-zikloa, dokumentalak, mintza saioak eta euskaraz primeran pasatzeko beste aukera batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
Ikasturtea bukatzera doa, baina ekainean ere sekulako eskaintza dugu gure ikasleek euskara ikas dezaten eta gure kultura eta gure mundua hobeto ezagut dezaten, beti ere ikaste prozesuaz goza daitezen ahaleginduz. Hasteko, astearte honetan, ekainak 10, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Zenbat Gara elkarteak hil honetarako Kafe Antzokian antolatu duten hitzaldi-zikloari ekingo diogu, Xabier Landabidearen eskutik. Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak ‘Euskaldunok eta Telebista: potentzialtasunak eta errealitateak XXI. mendean’ izeneko hitzaldia Segi irakurtzen

Maison 13ko Etxebizita jardunaldiak

Maison 13ko Etxebizita jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Eztabaida mahaiak, autogestio tailerrak eta proposamen praktikoak izan dira Maison 13ko Etxebizita jardunaldietan.

Gaur, ekainak 6, Etxebizitzaren inguruko jardunald

Gaur, ekainak 6, Etxebizitzaren inguruko jardunald

Erabiltzailearen aurpegia Gaur, ekainak 6, Etxebizitzaren inguruko jardunaldiei hasiera emango diegu duela gitxi berreskuratutako Maison13 etxe okupatuan . Jardunaldietarako egitarau oparoa prestatu dugu. Gaur arrastiko 6.30tan Okupazioaren aldeko Argudio Bildumaren aurkezpenarekin hasiko gara, 7.30tan "Ateak Zabalduz" dokumentalaren aurkezpenarekin jarraitzeko. Ekainak 7ko egunak etxebizitza; generoa, migrazioak, kaleratzeak, gentrifikazioa eta okupazioarekin lotuko dituzten eztabaida temetikoak izango ditu ardatz, eta autogestiorako tailer praktikoekin osatuko da. Etxebizitzaren inguruan leku ezberdinetatik lan egiten dugunon edo lan egi nahi dugunon artean elkartu eta proposamen praktikoen inguruan lan egiten hasteko aukera polita izan deiteke. Animatu parte hartzera!

Etxebizitzaren inguruko jardunaldiak

2014/06/06 - 2014/06/07

Maison13 Alde Zaharra

Gaur, ekainak 6, Etxebizitzaren inguruko jardunaldiei hasiera emango diegu duela gitxi berreskuratutako Maison13 etxe okupatuan . Jardunaldietarako egitarau oparoa prestatu dugu. Gaur arrastiko 6.30tan Okupazioaren aldeko Argudio Bildumaren aurkezpenarekin hasiko gara, 7.30tan "Ateak Zabalduz" dokumentalaren aurkezpenarekin jarraitzeko. Ekainak 7ko egunak etxebizitza; generoa, migrazioak, kaleratzeak, gentrifikazioa eta okupazioarekin lotuko dituzten eztabaida temetikoak izango ditu ardatz, eta autogestiorako tailer praktikoekin osatuko da. Etxebizitzaren inguruan leku ezberdinetatik lan egiten dugunon edo lan egi nahi dugunon artean elkartu eta proposamen praktikoen inguruan lan egiten hasteko aukera polita izan deiteke. Animatu parte hartzera!