Gu ta gutarrak

Erabiltzailearen aurpegia

Doinua: Aita-semeak tabernan daude

Munduko Saskibaloi Txapelketa: final 1/4ak. Bigarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Munduko Saskibaloi Txapelketa: final 1/4ak. Bigarren jardunaldia

Ezusteko galantarekin amaitu da zortzi talde onenak batzen zituen fasea.

Ostiralean kataluniar jaia Kirruli Kultur Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Ostiralean kataluniar jaia Kirruli Kultur Elkartean

"Orain da garaia! Ara ès l´hora!" lelopean, kataluniar jaia egingo dugu Kirrulin ostiralean, irailak 12. Bideoak, musika eta jatekoa egongo dira besteak beste, eta bukatzeko, `V´ erraldoia irudikatuko dute.

Euskaltzaindiari bere egoitzearen erabilerea lagateko hitzarmenaren sinadura ekitaldia izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, irailak 11, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatuko dabe Euskaltzaindiaren egoitzea hartzen dauen higiezinaren erabilerea lagateko. Sinatze-ekitaldia Foru Jauregiko harrera aretoan. Ekitaldian, José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiagaz eta Andrés Urrutia euskaltzainburuagaz batera, Aldundiko Gobernu Kontseiluko kideak eta Akademiako Zuzendaritzako kideak eta lurralde ordezkariak izango dira.


Egoitzea 1991n inaugurau zan

Euskaltzaindiaren egoitzea Bilboko Plaza Barrian dago. 1991ko apirilaren 26an egindako ekitaldian, Jean Haritschelhar orduko euskaltzainburuak gogora ekarri ebanez, 1985eko garagarrilaren 10ean, Makua jaunak Bizkaiko Foru Aldundiaren ...

Euskal Herri osora hedatzea da gure erronka

Erabiltzailearen aurpegia

Josu Waliño PuntuEus egitasmoko zuzendari barriak irailaren 16tik 18ra webguneren bat daukaten enpresa, elkarte eta norbanakoek .eus domeinua eskatzeko epea zabaldu dala argitu deusku. Lan-talde barria ilusinoz hasi da beharrean eta euren asmoa domeinua Euskal Herri osora zabaltzea dala adierazi deusku.

PuntuEus Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da.

Andrea Acostaren 'Erabilera-gidaliburua' erakusketea ikusgai dago Rekalde aretoan

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Zorrotzaurre eta Deustuko Erriberan ikusitakoak batu ditu Andrea Acosta artista kolonbiarrak urriaren 12ra arte Rekalde aretoan egongo dan Erabilera-gidaliburua erakusketan. Komanditario Berriak taldeak egindako enkarguaren emoitzea da.

Uriaren lehenaldi industriala agirian dago daborduko Bilboko Zorrotzaurre eta Deustuko Erriberako inguruetan. Auzuneotan gora eta behera ibili ostean, eta bazter guztietatik eta bazter guztietara begiratu ondoren, mapa berezia osotu dau Acostak.

Sarritan Bilboko mapatik kanpo geratzen dan paraje horreen ganeko gogoetea enkarguz egin dau, Komanditario Berriak ekimeneko arduradunek eskatuta. Industrialdea berreskuratzeko ...

Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalek Etxepare Institutua hareekaz alkarlanean jarduteko konbidau dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzearen lankidetzeagaz, Etxepare Euskal Institutua Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalakaz alkarlanean jarduteko konbidau dabe.

Era berean, Gobernuak adierazo dau Europar Batasuneko eta Belgikako kultura erakunde garrantzitsuenakaz, besteak beste, BOZAR erakundeagaz komuniketako eta lanerako bideak sendotzeko aukerea izan dauela Institutuak egunotan.

Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga Bruselan beteten dagoan lan-misinoa euskal kulturea eta sorkuntzearen industriaren eta euskerea hizkuntzearen kanpo-posizionamenduaren estrategiaren barruan sartzen da, aurretik be Europako erakundeakaz eta Belgikako kultura erakundeakaz egindako lan-ibilbideari eutsiz. Aste honetan izandako hartu-emon ...

Joseba Sarrionandiaren 'Jo no soc d'aquí' lanaren itzulpena aurkeztuko dabe Bartzelonan

Erabiltzailearen aurpegia

Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa liburuaren itzulpena Jo no soc d'aquí aurkeztuko dabe domekan, irailaren 14ean, Bartzelonan. Maria Colera Intxausti eta Ainara Munt Ojanguren euskeratu dabe testua.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, 11:00etan hasiko da ekitaldia, Paça de la Catedral dalakoan, Semana del Libre en Català egitarauaren barruan.

Euskal Etxeko kide eta euskal literatura irakasle Jon Elordik, liburuaren itzultzaile Maria Colera Intxaustik eta Ainara Munt Ojangurenek eta Pamielako kide Jose Angel Irigaraik hartuko dabe parte ekitaldian ...

Fernando Bovaira izango da 62. Donostia Zinemaldiaren epaimahaiburua

Erabiltzailearen aurpegia

Eric Khoo, Mariana Rondón, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Reinhold Vorschneider eta Vlad Ivanov izango dira, Fernando Bovaira epaimahaiburuagaz batera, Donostia Zinemaldiko epaimahaikideak. Oleg Sentsov kartzelan dagoan zinemagile ukrainarra ohorezko epaimahaikide izentau dabe.

Fernando Bovaira produktoreak hainbat pelikula arrakastatsutan egin dau behar, bestek beste, Los otros, Mar adentro eta La lengua de las mariposas lanetan. Regresión filmearen postprodukzinoan dabil lanean orain.

Nastassja Kinskik Win Wendersen eskutik debutau eban, Falsche Bewegung pelikulan. Ospea Roman Polanskiren Tess (1979) filmeko protagonistearen antzezpenari esker ...

Itxaropenaren Telefonoa suizidioen kontra lanean

Erabiltzailearen aurpegia

Suizidioen prebentzinorako nazinoarteko eguna izan zan atzo eta persona batzuek erabagi hori hartzearen aurka lanean dabilz besteak beste Itxaropenaren Telefonoan. Bilbon be alkarte honek bere egoitzea dauka eta euren lana egiten dabe. Gu geu zerbitzu honetako boluntario bategaz Juanegaz egon gara berbetan. Espainian suizidioaren gaia aitatzen daben deiek egin dabe gora eta estaduan suizidioa da heriotzea modu ez naturalean eragiten dauen lehenengo zergaitia.

'Costa Calma – el Festín', unibersidadeko talentu gazteen beste erakusketa bat Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen lana plazaratzeko, erakunde horren eta Bizkaiko Batzar Nagusien arteko lankidetzearen eskutik, beste erakusketa bat atondu da Matxalen Oñate eta Mikel Ruiz lizentziatuen lanagaz. Euren ibilbidean bat egin dabe alkarregaz atondutako erakusketa-proiektu baten, Unibersidadean egiten dagozan doktoradutza ikasketen osogarri. Estilo oso desbardineko artista biren erakusketea, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa-Aretoan ikusgai egongo da irailaren 30era arte.

Praktika artistiko heterogeneotatik abiatuta —Oñate Pintura masterrean dago eta Ruiz Ikerketa eta Sormenekoan— 25 lanez osotutako proiektu hau atondu ...

Euskaltzaindiari bere egoitzearen erabilerea lagateko hitzarmenaren sinadura ekitaldia izan da gaur

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, irailak 11, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dabe Euskaltzaindiaren egoitzea hartzen dauen higiezinaren erabilerea lagateko. Sinatze-ekitaldia Foru Jauregiko harrera aretoan izan da. Ekitaldian, José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiagaz eta Andrés Urrutia euskaltzainburuagaz batera, Aldundiko Gobernu Kontseiluko kideak eta Akademiako Zuzendaritzako kideak eta lurralde ordezkariak izan dira.

Andrés Urrutiak adierazo dauenez, datorren urtean beteko dira hogeita hamar urte Jose Maria Makua Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak eta Aita Luis Villasante euskaltzainburuak holako eskritura publikoa sinatu ebenetikk ...

Kataluniara begira

Erabiltzailearen aurpegia

Diada da gaur Katalunian, egun nazionala. Zemendiaren 9an, independentziari buruzko galdeketea egitekotan dira. Gaur ekimenaren aldeko v erraldoia egingo dabe Bartzelonako etorbide bitan. Euskal Herritik alderdi abertzaleetako ordezkariak joan dira. Lau Haizetara saioan zabal jorratu dogu gaia. Besteak beste Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeroaleagaz eta Martin Aranburu politologoagaz egin dogu berba. Gaurkoa egun handia dala uste dabe.

Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak euskara ikasteko deia zabaldu du Bilboko euskaltegiekin batera

Erabiltzailearen aurpegia

Dei berezia egiten zaie gurasoei, beriaek osatzen dutelako oso talde estrategikoa hizkuntzaren biziraupenean

Hockeyan jokatu nahi? Denboraldi berrirako prest Santutxu HT

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Hockeyan jokatu nahi? Denboraldi berrirako prest Santutxu HT

Irailaren 15ean emango dio hasiera 2014/15 denboraldiari Santutxu Hockey Taldeak. Patin gaineko hockeya probatu nahi duenak Txurdinagako kiroldegiko pabilioi berrira hurbiltzea dauka.