Lourdes Oñederrak euskerearen estandarizazinoa jorratuko dau mintegi batean, Osloko Unibersidadean

Erabiltzailearen aurpegia

Lourdes Oñederra hizkuntzalari eta euskaltzainak berbaldi bat emongo dau Osloko Unibersidadean, gaur eta martitzenean, urriaren 13an eta 14an, Language Planning - Theory and Practice in Dialogue (Hizkuntzearen planifikazinoa - Teoria eta praktika) izenburupean egingo dan mintegian. Oñederrak Standarization of Basque: from grammar (1968) to pronunciation (1998) (Euskerearen estandarizazinoa: gramatikatik (1968) ahoskerara (1998) hitzaldia emongo dau, gaur, Euskaltzaindiako iturriek jakinarazo dabenez.

Mintegiaren antolatzaileek azpimarrau dabenez, hizkuntzen planifikazino eta estandarizazino prozesuak ez dira neutralak, eta hizkuntzearen estatusean eta hiztunek hizkuntza estandarragaz daben identifikazino ...

Txinatar amesaren irudia naz (I)

Erabiltzailearen aurpegia

Beste edozein egunetan lez, Chen Guangbiao bizikletaz heldu da bere enpresara. Baina, badaki bisitari bat daukala zain atean, eta beraz ez dau aukerea galtzen mundu osoan ezagun egin dauen personaia zelebrearen ezaugarriak nabarmentzeko. Sano aberatsa da, eta polemikoa, bere buruari Txinako filantropo nabarmenena esaten deutso. Bostekoa emon orduko hasten da ikuskizuna. Bizikleteagaz txirinbueltak batzuk egiten ditu, eta ezer esan barik, zelako atzekoaldeari usigi eta altxau egiten dau. Publiko guztia
ahoa zabalik dauka.

Histrioi baten irudia da. Etxekoak eta kanpokoak harritzen ...

'Txinatar amesaren irudia naz' (I)

Erabiltzailearen aurpegia

Beste edozein egunetan lez, Chen Guangbiao bizikletaz heldu da bere enpresara. Baina, badaki bisitari bat daukala zain atean, eta beraz ez dau aukerea galtzen mundu osoan ezagun egin dauen personaia zelebrearen ezaugarriak nabarmentzeko. Sano aberatsa da, eta polemikoa, bere buruari Txinako filantropo nabarmenena esaten deutso. Bostekoa emon orduko hasten da ikuskizuna. Bizikleteagaz txirinbuelta batzuk egiten ditu, eta ezer esan barik,  jesarleku edo zelaren atzekoaldeari usigi eta altxau egiten dau. Publiko guztia ahoa zabalik dauka.

Histrioi baten irudia da. Etxekoak ...

Hiru pilotari kirol tertulian

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaia Irratiko astelehenetako kirol tertuliak hiru gonbidatu berezi euki ditu gaur: Ibai Zabala, Iñaki Iza eta Andoni Aretxabaleta pilotariak. Athletic, Bilbao Basket eta lau t´erdiko txapelketea aitatu ditue, Ramon Basalduagaz batera.

Beñat Ugartetxeak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketea

Erabiltzailearen aurpegia

Galdakaon bart jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketea irabazi eta finalaurrekoetarako txartela lortu dau Beñat Ugartetxea mallabiarrak; bertsozale mordoa batu da Galdakaoko Torrezabal aretoan, 110 lagun inguru batu. Aurrez aurre ondoko bertsolariak izan ziran:

    Aitor Bizkarra Ruiz
    Beñat Ugartetxea Ostolaza
    Garikoitz Sarriugarte Onaindia
    Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
    Iñaki Iturriotz Zuluaga
    Julen Erezuma Arzanegi

 
Ariketa guztiak egin ostean, Beñat Ugartetxea Ostolazak lortu dau puntu gehien batzea, 372,5 puntu. Holan, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau Mallabikoak ...

Ibiltarien sarea astelehenetik aurrera martxan Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Igaz ipini eban martxan Bilboko udaleko osasun eta kontsumo sailak lehenengoz 'Ibiltarien sarea'. Herritarrek ohitura osasuntsuak hartzea da asmoa eta horretarako uriko auzo desbardintetatik ibilaldiak proposatzen dabez. 

Aurtengo nobedadea da ibilaldiak astelehenetik barikura bitartean egingo dabezala, egunero 11etatik 13etara. Lehenengoa astelehen honetan egingo dabe 11etan udaletxe aurrean hasita. 

Informazino gehiago www.bilbao.net web orrialdean daukazue. 

Euskal Errepublikaren Alde

2014/10/12 11:15etan

Diputazioaren aurrean Bilbo

"Pentsionistak ere Euskal errepublikaren alde".

Kultura eta Hezkuntza sailak euskararekiko duen jarrera eskasa salatu du EHBilduk

Erabiltzailearen aurpegia
Koalizioak Kultura zein Euskararen zinegotzien agerraldia eskatu du EHBilduren Udal taldeak irailaren 25etik abenduaren 11ra ospatzen den Bilboko Zirkuitua antzerki-dantza jaialdian zein urriaren 16tik aurrera burutuko den Bilboko Nazioarteko Txontxongilo Jaialdian euskarak ia presentziarik ez izatea salatu du. David Lopategi EHBilduko zinegotziak adierazi duenez “Txotxongilo jaialdian aurkeztuko diren 23 lanetatik euskaraz soilik bat eta erdi […]

Bizkaiko errepide sarearen finantziazioari buruzko eztabaida irekitzea eskatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

EH Bilduk garraio publikoaren tarifak izoztea defendatu du gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako Herrilan eta Garraio batzordean. Alderdi Popularraren proposamenak garraio publikoaren eta errepideetako bidesarien izoztea proposatzen zuen arren, Aitor Torre EH Bilduko bozeramaileak bi gaiak desberdindu egin behar direla azpimarratu du. “Gure ustez, positiboa da garraio publikoaren tarifak ez igotzea, kontuan izanda Bizkaian oraindik ez dugula garraio txartel bakarra indarrean”.

Aldiz, Torrek ez du uste autopistetako bidesarien izozteak errepideen finantziazioaren arazoa konpontzeko balio dutenik. “EH Bildutik hainbatetan hitz egin nahi izan dugu bidesari politikez. Aipatu dugu eskualdeen artean dagoen desoreka, eskualde batzuk bidesariak ordaindu behar dituztela errepideak erabiltzeagatik eta beste batzuk ordea ez. Errepideen finantziaziorako irtenbide homogeneoa bultzatu nahi dugu eta uste dugu badela garaia eztabaida horri heltzeko” adierazi du Torrek.

Azkenik, Alderdi Popularrari proposamen “elektoralista” egitea egotzi dio koalizioko ordezkariak. EH Bilduk 2011 eta 2012 urteetan garraio publikoko tarifen izoztea proposatu zuenean Alderdi Popularrak kontra bozkatu zuela gogorarazi du Torrek.

Tarifen izoztearen aldeko ekimenak aurrera egin du EH Bildu, PSE eta PPren babesarekin eta EAJren kontrako bozekin.

Nola eraiki lurrezko labea? | TERTANGA KULTURALA

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburu osoko plana da datorren ikastaroarena. Urriaren 25 eta 26an Tertangako Etxean lotan geratu eta inguruan labe bat eraikiko dugu BIOERAIKUNTZAz. Horretarako UKNaturako irakasleak izango ditugu gidari lanetan, eta bertako lurrak emandako materialak erabiliko dira.

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

Bihar larunbata, urriak 11, Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan "LOMCERri ez! Inposaketarik ez! Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki" lelopean kalejirak antolatu dituzte hezkuntza eragile anitzek. Bilboko martxa 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik.

Legebiltzarraren babesa Katalunyako prozesuari

Erabiltzailearen aurpegia

Atzo, 2014ko urriak 9, Gasteizko Legebiltzarrak, EAJ eta EH BILDUren botoekin bere babesa agertu zion Katalunyak daraman bideari. Seguru nago aspaldian euskaldun asko horrelako zerbaiten zai zegoela. Izan ere, asko dira gure kaleetan prozesu hori errespetatzeko eskatzen dutena eta herriaren borondatea da Legebiltzarrean jarraitu behar dena.

Antzerkizale eguna Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Antzerkizale eguna Bilbon

Aurten EHAZEk antolatzen duen Antzerkizale Eguna Bilbon ospatuko da, Euskal Herriko hiririk handienean ere euskal antzerkiak bere lekua izan behar duelako.

'Zuztarretatik oinez' Galdakaoko ibilbide toponimikoari buruzko bideoa aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Galdakaon gaur eguerdian, urriak 10, aurkeztu ditue 2014-2015 eskola-agendea eta Zuztarretatik Oinez, Galdakaoko lehenengo toponimia-ibilbidea.

Zuztarretatik oinez Labayru Ikastegiak Galdakaoko Udalarentzat egin dauen bideo bat da. Errekalde, Goikoetxe, Elexalde eta Altamira auzoetatik eroango gaituan ibilbidea erakusteagaz batera, parajeotan dagozan eraikin, baserri, iturri eta abarren izenak, toponimoak, eta beste jakingarri asko emoten dira: gerrako kontuak, burdina ataraten zan denporakoak, lehenagoko bizimodua… Bertako barriemoileek emondako informazinoa guztiz garrantzitsua izan da.

Aurkezpena Galdakaoko Maximo Moreno Musika Eskolan izan da eta bertan ...

Bilbao BSR, Txurdinagatik Europara

Erabiltzailearen aurpegia

Bidaideak Bilbao BSR-k zapatuan hasiko dau denporaldi barria. Joan dan denporaldian ligan bigarren geratu eta gero, goian ibiltea da helburua. Goian ligan, kopan eta Europan. Malagan ekingo deutsie ligeari Fernando Sandovalen gizonek. Gorka Alvarez bigarren entrenatzaileagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Joseba Olaeta Gernika Rugby Taldeko kirol zuzendaria eta Patxi Meca Waterpolo Askartzako lehendakaria be konbidau ditugu.