'Zuztarretatik oinez' Galdakaoko ibilbide toponimikoari buruzko bideoa aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Galdakaon gaur eguerdian, urriak 10, aurkeztu ditue 2014-2015 eskola-agendea eta Zuztarretatik Oinez, Galdakaoko lehenengo toponimia-ibilbidea.

Zuztarretatik oinez Labayru Ikastegiak Galdakaoko Udalarentzat egin dauen bideo bat da. Errekalde, Goikoetxe, Elexalde eta Altamira auzoetatik eroango gaituan ibilbidea erakusteagaz batera, parajeotan dagozan eraikin, baserri, iturri eta abarren izenak, toponimoak, eta beste jakingarri asko emoten dira: gerrako kontuak, burdina ataraten zan denporakoak, lehenagoko bizimodua… Bertako barriemoileek emondako informazinoa guztiz garrantzitsua izan da.

Aurkezpena Galdakaoko Maximo Moreno Musika Eskolan izan da eta bertan ...

Bilbao BSR, Txurdinagatik Europara

Erabiltzailearen aurpegia

Bidaideak Bilbao BSR-k zapatuan hasiko dau denporaldi barria. Joan dan denporaldian ligan bigarren geratu eta gero, goian ibiltea da helburua. Goian ligan, kopan eta Europan. Malagan ekingo deutsie ligeari Fernando Sandovalen gizonek. Gorka Alvarez bigarren entrenatzaileagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Joseba Olaeta Gernika Rugby Taldeko kirol zuzendaria eta Patxi Meca Waterpolo Askartzako lehendakaria be konbidau ditugu.

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak Antzezkizale eguna 2014 ospatuko du Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Urriaren 18an Plaza Barrian izango dira haurrentzako antzerkia, pastoral ibiltaria, magia, Euskal antzerkiaren gala…

Adarrots folk taldeak 10. urteurrena ospatzeari ekin deutso

Erabiltzailearen aurpegia

Orain hamar urte sortu zan Adarrots folk taldea Ezkerraldean. Behar barri bategaz, euren hirugarrena, gura dabe ospatu urtebetzea, Adarraren Hotsa. Nahia egi bihurtzearen bidea disko-bideoagaz. Barikuan, hilak 10, abiatuko dabe birea Gernikako Astran, 20:30ean.

Autoprodukzinoa da behar barria. Kanta barriez aparte, hamar urteotako historia batzen dauen dokumentala eta 40 orrialdeko liburuxkea daukaz. Promozino birea Gernikan hasi ostean, Portugalete, Santurtzi, Bilbo eta Durangon joko dabe.

Emonaldi bereziak egingo ditue, dokumental-kontzertu formatua erabiliko dabe. Dokumentala martxan dabilen bitartean guk tarteka hamar ...

Urtzi eta Telleri alkartasunez

Erabiltzailearen aurpegia

Urtzi Martinez eta Jon Telletxea gazteei alkartasuna adierazoteko Askegunea antolatu dabe urriaren 11rako. Bi urte eta erdiko kartzela zigorra ipini eutsen biei 2012ko martiaren 29ko greba orokorrean pintadak egitea egotzita. Urriaren 2an kartzelatu behar eben eta ez dira aurkeztu. Jose Morales gazteei alkartasuna eta laguntzea eskaintzeko plataformako kidea izan da Lau Haizetara saioan

Tropelean Mikel Bizkarragaz

Erabiltzailearen aurpegia

Ager Sardui, Jabi Bodegas eta Josejoa Gallastegi tropelean saioan. Gaur, Mikel Bizkarra izan da gonbidatua

Zinebi 56 Nazinoarteko Jaialdiak Kore-Eda zuzendari japoniarrari emongo deutso Ohorezko Mikeldia

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren (ZINEBI) 56. edizinoa zemendiaren 14tik 21era izango da eta aurten Hirokazu Kore-Eda zinemagile eta gidoilari japoniarrak jasoko dau Ohorezko Mikeldia, bere filmografiaren originaltasuna, bere filmek dakarren konpromiso humanistea eta egungo zinemearen panoraman dauen esanahi personala eta garrantzitsua autortuz. Ekitaldia zemendiaren 19an izango da, Guggenheim Bilbao museoaren auditorioan, bere Soshite chichi ni naru (Aita nolako, semea halako, 2013) film luzea proiektau aurretik.

Kore-Eda (Tokio, 1962) zinema garaikideko zinemagile handienetakoa da aditu guztien eretxiz ...

Xabier de Felipe bilbotar biolinista gazteak Bartzelonako Palaun debutauko dau

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier de Felipe 26 urteko biolinista gazte bilbotarra promesa barriak ezagutarazoteko helburua dauen El Primer Palau ziklo entzutetsuaren barruan, Bartzelonako Musikearen Jauregian debutetako aukeratua izan da. Hitzordua urriaren 23an izango da.
 
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolin karrerea egin ondoren, Berlinera joan zan De Felipe eta han ibili da gradundokoa amaitzen UDK-Berlin kontserbatorioan, Viviane Hagner kontzertista ospetsuagaz.

Aurtengo denporalditik, barriz, titularra da Hamburgoko NDR-Sinfonieorchester orkestrako lehen biolinetan.

Kontuak kontu, urriaren 23ko El Palauko kontzertuan, Arrate Monasterio bere ohiko ...

Berbalagun taldeak Deustun

Erabiltzailearen aurpegia

Ikasturte hasierarekin batera Berbalagun taldeak berriz ere elkartuko dira Urritik aurrera. Aurreko ikasturtean 8 talde izan genituen Deustuan, ordutegi eta topaleku ezberdinetan. 2014-2015ean talde kopuru hori handitzeaz gain beste erronka bat ere badugu. Berbalagunak Berbaizu euskara elkartera hurbildu eta Deustun … Continue reading

The post Berbalagun taldeak Deustun appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

LABek metalgintzako hitzarmenen aldeko defentsa Jaurlaritzaren Bilboko egoitzara eraman du

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

LABeko industria federazioko kideak Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza okupatu zuten atzo goizean hitzarmenen defentsan eta Jaurlaritzak metalgintzako negoziazio kolektiboan mantentzen duen ixiltasuna salatzeko.

Atzerriko hizkuntzetako alkarrizketa laguntzaileei harrerea egin deutse

Erabiltzailearen aurpegia

Arantza Uriarte Hezkuntza sailburuordeak ondoetorria egin deutse 2014-2015 ikasturtean Euskadiko 146 ikastetxetan jardungo daben atzerriko hizkuntzetako alkarrizketa laguntzaileei. 12 herrialdetatik etorriak, Eusko Jaurlaritzeak Lakuan dauen egoitzan alkartu dira guztiak. Batxilergoko eta DBHko ikasleakaz egingo dabe lan gehienbat, baina 146 horreetako batzuk Hizkuntza Eskola Ofizialetan eta Lanbide Heziketako institutuetan be ibiliko dira. Ingeleseko laguntzaileak dira gehienak, eta AEBetatik datoz asko (72 laguntzaile), baina badira britainiarrak (36), australiarrak, zeelandabarritarrak, irlandarrak eta filipinar bat be bai. Frantseseko laguntzaileak Frantziatik heldu dira (12), eta ...

Jon Orbegozo barriro Amorebietan

Erabiltzailearen aurpegia

Atetik saioan Jon Orbegozo Amorebietako aurrelaria alkarrizketatu dogu. Barriro dago Amorebietan, Barakaldon jokatu eta gero. Oso gustura itzuli dala aitortu deusku, Mikel anaia eta biak oso ondo tratau dituela-ta. Biak izan dira Amorebietako jokalariak. Talde beteranoa eratu dabe zornotzarrek eta ondo ekin deutsie denporaldiari. Zazpigarren dagoz  11 puntugaz. Ander Alaña Leioako jokalaria eta Jon Apellaniz Santurtzikoa be izan dira saioan. Talde igonbarriak biak. Leioa 2.B-n eta Santurtzi 3. mailan.

Ekialde Ertaineko soinuak, folka, pop-rocka eta musika garaikidea izango dira 'Poltsiko Musika' programan

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programearen hamargarren edizinoari emongo deutso hasierea barikuan. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Urrian zehar, Abando – Barrainkuako Udaltegiak, oso estilo anitzetako lau emonaldi jasoko ditu, Ekialde Ertaineko musika herrikoitik hasi eta folk eta pop-rockeraino. Kontzertuak –sarrera librea izango dabe leku guztiak bete arte– urriko bariku guztietarako dagoz programauta (urriaren 10ean, 17an, 24an eta ...

Japonian ezusteko arrakastea izan dauen Yuimino+ taldea ekarriko dau Zornotzara VIII. Mangamore Jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia

Zornotzara dator atzera be Mangamore, Japoniako kulturaz eta manganimez gozetako eta gehiago jakiteko jardueraz beterik. Programa originalenetako, ludikoenetako eta dibertigarrienetako bat da jaialdi hau, eta milaka bisitari erakarten ditu urtero. Aurten, urriaren 10etik 12ra izango da. Danetara, 90 jardueratik gora programau ditue, mueta guztietakoak, tailerrak zein musika-emonaldiak, lehiaketak, bideojokoak, umeentzako ekintzak eta bestelakoak. Ganera, Zornotzako jaialdiaren maskotea dan Ureshi, ibiliko da kaleetan zehar.


Ikuskizunak eta kontzertuak

Barrikuntza lez, Yuimino+ talde japoniarra izango da zapatuan Zelaietan. DJ be jarduten daben eta ...

Ikusmenaren nazinoarteko eguna da

Erabiltzailearen aurpegia

Ikusmenaren arazoen ganean arretea ipini gura dabe. Espainiar estaduan 980.000 lagunek ikusmeneko ezintasunen bat daukie eta 60.000 pertsona itsuak dira. Beste 920.000 lagunek, herritarren ehuneko 2,1ak, ikusmen bajua dauka. Ikusmen urria daukienen aldeko lana egiten dau Begisare alkarteak.