Iker Serranoren 'Basoko zaindaria' erakusketea ikusgai Rekalde aretoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Iker Serranoren 'Basoko zaindaria' erakusketea ikusgai Rekalde aretoan

Bilbon bizi dan artista iruindarraren erakusketea Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek programearen barruan aurkeztu dabe Rekalde aretoko Kabinete Abstraktua izeneko aretoan. Basaoko zaindaria erakusketea abuztuaren 31ra bitartean egongo da ikusgai.

'Una botella en el mar de Gaza' filma eskainiko dute Martzana kaian

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

'Una botella en el mar de Gaza' filma eskainiko dute Martzana kaian

"Emakumea, erresistentzia eta errebeldia" lelopean, Palestinarekin lotutako filmak proiektatu ditu uztaileko asteazkenetan Gite-Ipes elkarteak Martzana kaian. Gaur gauean azken emanaldia izango da.

Errefuxiatuen kanpamentuetatik Euskal Herrira

Erabiltzailearen aurpegia

Errefuxiatuen kanpamentuetatik Euskal Herrira Saharako errefuxiatuen kanpamenduetatik datoz. Uda joan eta uda etorri, beren bizilekuetako baldintza gogorretatik ihesi etortzen dira Euskal Herrira.

'Jon Mirande, olerkaria' liburua irakurgai, Euskaltzaindiaren webgunean

Erabiltzailearen aurpegia

Txomin Peillen euskaltzainaren Jon Mirande, olerkaria liburua sarean ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean konsultau daiteke, hemen. Euskaltzainak bildumaren 18. zenbakia da, hain zuzen be.

Jon Mirande, olerkaria liburua liburuan, Peillenek aukeratutako berrogeita bi olerki batu dira, frantsesez eta euskeraz.

Poemok lau gairen arabera sailkatu dira: Thanatos (heriotzea), Eros (sexua), Mythos (mitologia) eta Satyra (satirea). Mirandek olerki gehienak euskeraz idatzi zituan, halanda ze, liburuan jaso diranak frantsesera itzuli dira. Erdaldunentzat egin dot liburu hau -dino Peillenek-, baina pasetean euskaldunek ...

Elkarrekilan Zuberoan udalekuak antolatu ditue garagarrilaren 24tik 30era

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten lehenengoz eskainiko ditue Ikastolen Elkarteak eta Uda Leku alkarteak Elkarrekilan Zuberoan izeneko udalekuak. Euskal Herriko 9-15 urte bitarteko ehun bat umek hartuko dabe parte. Mauleko Agerria etxean izango da egotaldia, garagarrilaren 24tik 20era. Begiraleak Bidasoaz bi aldeetakoak izango dirala adierazo dabe arduradunek.

Donostian egin dabe aurkezpena Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko buruak, Nagore Amondarain Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldeko arduradunak, Anaiz Olzomendi Uda Leku alkarteko kideak, Michel Etxebest Mauleko alkateak eta Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidenteak.

Orain arte, Ikastolen Elkarteak Nafarroa ...

Alex Angulo aktorea omenduko dabe gaur Bilboko Campos Eliseos antzokian

Erabiltzailearen aurpegia

Aktore erandiotarraren lagun, senide eta arte eszenikoetako lankideek omenaldia egingo deutse eguaztean arrastian, Bilboko Campos antzokian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta ordubete ingurukoa izango da. Publikoari edegita egongo dala jakinarazo dabe, omenaldi xumea izango da, berak nahiko leuken modukoa. Ramon Barea aktoreak gidatuko dau ekitaldia.

Demeka arrastian hil zan aktore bizkaitarra, auto istripuan, Errioxako Fuenmayor herrian, Zaragozara joiala Bendita Calamidad pelikulearen filmazinora. Alex Angulo Erandion jaio zan, 1953ean. 1981ean egin eban lehenengo pelikulea, Imanol Uriberen La fuga de ...

Hegaluze kontserba egiteko pausuak

Erabiltzailearen aurpegia

Lekeition VIII. Hegaluzealdia egiten dabiz. Abuztuaren 2ra arte antolatu daben programan nobedadea aurten hegaluze kontserba ikastaroa da. Ane Miren Sustaeta lekeitiarra da irakasle eta pausuz pausu azalpenak emon deuskuz hegaluzea kontserban prestetako.

Zertarako ahalordea izendatu?

Erabiltzailearen aurpegia

Andres Urrutia notarioa gonbidatu dogu ahalorde izendapenak zer diran, noz egin eta zelan egin behar diran argitzeko. Oraintsu Euskal Herriko Notaritzearen batzordek 13.000 eskuorri argitaratu ditu gai hau dala-ta.

Berri Txarrak taldea Ricky Falkner produktoreagaz beharrean dabil egunotan Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia

Hirukote nafarra 20. urteurreneko sortze-prozesuan buru-belarri dabil. Madrilen dagoz, Reno Studiosen, Ricky Falkner produktoreagaz grabazinoak atontzen. Urte amaieran kaleratuko dabe disko barria. Bilboko Aste Nagusian joko dau Berri Txarrakek, abuztuaren 22an, Europa Parkean.

Martian Venicen (AEB, Kalifornia) izan ziran Ross Robinsonegaz (The Cure, Slipknot...) lanean. Orduan hasitako lanaren jarraipena da egunotan Madrilen Falknerregaz egiten dabilzana.

Autortu behar dogu oso ilusionauta gagozala urte amaieran argitaratuko diran kantu beariekaz, dinoe sare sozialetan argitaratu daben ohar laburrean.

Denzel Washington aktoreak Zinemaldiko Donostia saria jasoko dau

Erabiltzailearen aurpegia

Antoine Fuqua zuzendari eta Denzel Washington protagonista dituan The Equalizer pelikuleak abiatuko dau, lehiaketaz kanpo, aurtengo Donostia Zinemaldia, irailaren 19an. Aktoreak eta zuzendariak aurkeztuko dabe lana, Kursaal auditoriumean. Eta inaugurazino ekitaldi horretan jasoko dau aktore estadubatuarrak Donostia saria.

Denzel Washington McCall personaia da, bere iragan misteriotsua atzean itxi dauela pentsauz bizimodu barri bat hasi dauen gizona. Baina McCallek Teri ezagutzean (Chloë Grace Moretz), gangster errusiar baten kontrolpean dagoan neska gaztea, ezingo dau ezer egin barik lotu. Antoine Fuquak zuzendu dau ...

Eskubide Sozialen Karta oinarri hartuta politika propioak egiteko ordua dela aldarrikatu du LABek

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

 Eskubide Sozialen Karta oinarri hartuta politika propioak egiteko ordua dela aldarrikatu du LABek

Euskal Herrian ematen diren txirotze eta prekarizazio politiken informea (2014ko lehen seihilekoa) aurkeztu du gaur LABek. 2013ko urrian LABek aurkeztutako txostenean jada ohartarazten zen lan erreformak langileen lan baldintzetan dituen ondorioez, baita emakumeei enplegurako sarbidea galarazteak edota babes sistemaren ahultzeak dituen ondorioez ere.

Bazterreko argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko profil ahaztuak

Azken asteotan sare sozialen bitartez hainbat argazki plazaratu ditugu; "Hiri asko bere baitan" proiektuko zortzi obretatik kanpo geldituko diren, baina sorkuntza prozesuko parte direnak. Bazterreko argazkiak dira eta, bata bestearen segidan ipiniz gero, irakurketa anitz izan ditzakete; narrazio ugari osa ditzakete ikusten dituen pertsona bakoitzaren gogoan. Ondoren datorrena narrazio horietako bat besterik ez da, hirigintzaren haritik tiraka sortu duguna.

Ohorezko euskaltzain barriek diplomea jaso dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Ohorezko euskaltzain barriek diplomea jaso dabe

Maiatzean izentau zituen ohorezko euskaltzainei diplomak eta Euskaltzaindiaren ikurra emon eutsiezan barikuan Akademiak. Hamabi euskaltzain barri dira: Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe -bilbotarra- eta Manu Ruiz Urrestarazu. Joan Martí izan ezean, beste guztiak ekitaldian izan ziran.

Abian da 2. Mendi-Bideoen eta Argazkien Lehiaketa, "Ane Rubio gogoan"

Erabiltzailearen aurpegia

Abian da 2. Mendi-Bideoen eta Argazkien Lehiaketa, "Ane Rubio gogoan"

Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere GAILURRA MENDI TALDEAK (Uribarri-BILBO) bideoen eta argazkien lehiaketa antolatu du. Hemendik aurrera, ANE RUBIO GOGOAN izena izango du lehiaketak, aurten joandako lagunaren omenez. Udan honetan, badakizu, sartu zure kamara motxilan eta emaguzu zure abenturen berri argazki eta bideoen bidez. Iaz egin bezala, argazki eta bideo onenak ikusgai jarriko ditugu GAILURRAk antolatzen dituen mendi jaurdunaldietan. Lehiaketaren oinarriak www.gailurra.org webgunean irakur ditzakezu. Animatu eta parte hartu! 1.000 euro baino gehiago banatuko ditugu!