Egungo polizia eredua ezbaian jarriko dute Cabacas gogoratzeko ekitaldietan

Erabiltzailearen aurpegia

Iñigo Cabacas gogoratzeko hainbat ekitaldi egingo da hilaren 13ra bitartean Bilbon, Polizia ereduari xake! lemapean. Ertzaintzaren pilotakada batek Basauriko gaztea hil zuela urtebete pasa denean, egungo polizia ereduari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira, besteren artean.

Cabacasen heriotza "istriputzat" jo du Ertzaintzak, pilotakadatik urtebetera

Erabiltzailearen aurpegia

Duela urtebete, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek larri zauritu zuen Iñigo Cabacas Bilbon. Handik lau egunera hil zen, Basurtuko Ospitalean. Gertatutakoak ez dira argitu; ikerketa geldirik dago, eta ertzainik ez dute inputatu. Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondoren hitzetan Cabacasen heriotza "istripua" izan zen, "inork ez zuelako nahi egindako mina eragiterik".

PPren egoitzaren aurrean lehen "escrachea" egingo du bihar Kaleratzeak Stop Bizkaiak

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiako Kaleratzeak Stop plataformak bere lehen ‘escrachea’ egingo du ostiral honetan PPk Bilbon duen egoitzaren aurrean. Eztabaidatzen ari den hipoteka-exekuzioen arautegi berriari buruz PPren jarrera salatu nahi dute. Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak berak esan zuen kaleratzeen aurkako plataformek erabiltzen dituzten borroka teknikak “ETAren munduarenak bezalakoxeak” direla.

Udaberriko matrikulazioa zabalik!

Erabiltzailearen aurpegia
    IKASTARO TRINKOAK Lizardi AEK euskaltegian Cursos intensivos de 4 horas y media Apirilaren 8tik ekainaren 26ra (del 8 de abril al 26 de junio)   Prezioa: 423 € Ordutegiak (horarios): 8:00-12:30 / 9:30-14:00 Bulegoa zabalik matrikula egiteko: Apirilaren 2an , 3an , 4an eta 5ean     9:00-13:30 eta horretaz gain… Bilboko AEK-ko euskaltegi guztietan ORDUTEGI eta MAILA

Begirale Topaketak nola pasa genuen jakin nahi?

Erabiltzailearen aurpegia

BIDEO·KRONIKA osatu dugu bertan grabatutako ekintza batzuetako momentuekin. Aupa gazteak!! Gora Urtxintxa Eskolako hezitzaileak!!

Begirale Topaketak nola pasa genuen jakin nahi?

Erabiltzailearen aurpegia

BIDEO·KRONIKA osatu dugu bertan grabatutako ekintza batzuetako momentuekin. Aupa gazteak!! Gora Urtxintxa Eskolako hezitzaileak!!

HARRAPAZANK ESZENA FINALA

Erabiltzailearen aurpegia
Larunbatean Harrapazank Eszenako finalaren Gala ikusgarrian momentu ahaztezinak bizi izan genituen. Maila handiko ikuskizunekin arratsalde pasa entretenigarria igaro genuen, ezta? Giro aparta, hamaika sorpresa eta nola ez Urko Aristi aurkezlearen umore eta martxa. Baina martxarik handiena finalisten eskutik etorri zen, urduritasuna kamerinoetan utzi eta beraien onena eman zuten. Epaileek ez zuten batere lan erraza izan, [...]

ASTE SANTURAKO PLAN PAREGABEA!!

Erabiltzailearen aurpegia
Aste Santurako planik baiii? Bilbon zuen gustukoak diren hainbat ekintza prestatu dituzte. Zuen gustuko ekintza aukeratu eta lagun artean primeran pasatu!! Informazio gehiago hemen  

Eskerrik asko, Bilbo! Eskerrik asko, Euskal Herria!

Erabiltzailearen aurpegia
AMA HIZKUNTZA Lekukoaren barruko mezua (Amets Arzallus) Ama hizkuntza esaten dugu hizkuntzak erditzen gaituelako. Erditzen esaten dugu amak gu egiten gaituenean guk ere bera egiten dugulako ama, elkar egitea da erditzea. Antzeko zerbait gertatzen da hizkuntzarekin ere. Hizkuntzak egiten gaitu gu eta guk egiten dugu hizkuntza. Elkarren lekuko gara. Elkarri emanez bizi gara. Hizkuntzak guri

Flashmoba Barriako begirale topaketak agurtzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Begirale ikastaroaren azken txanpan sartuta dauden ikasleekin asteburupasa egin genuen Barrian, joan den astean. Amaierako ginkanaren ostean Uribarri Auzolaneanen koreografia aprobetxatuz, guk ere flashmoba grabatzeko aukera izan genuen!

Flashmoba Barriako begirale topaketak agurtzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Begirale ikastaroaren azken txanpan sartuta dauden ikasleekin asteburupasa egin genuen Barrian, joan den astean. Amaierako ginkanaren ostean Uribarri Auzolaneanen koreografia aprobetxatuz, guk ere flashmoba grabatzeko aukera izan genuen!

A zer parea!

Erabiltzailearen aurpegia
Rúnar Rúnarssonek hamabi urte zituen Michael Hanekek lehenengo filma egin zuenean. Seguruenik lehenengoak bigarrenaren lana ondo ezagutuko du, baina austriarraren azken lana ikusi eta zalantzak ditut bigarrenak ere ez ote duen lehenengoaren lana ezagutzen. Rúnarssonen Eldfjall (Volcano,  2011) pelikulako protagonista, Hannes izeneko gizona da. Erretiroa hartu berri du eta hainbat urtean emazte eta seme-alabengandik emozionalki urrun egon dela [...]