Junkera eta Urdaibai

Erabiltzailearen aurpegia

Biak lotu ditue erakusketa baten Busturiako Madariaga Biodibertsidade Zentroan. "Urdaibai Kepa Junkeraren trikitixan" izenburupean dago zabalik erakusketea, irailaren 30era arte. Kepa Junkeraren musikan Urdaibaik eukitako eragina erakusteaz gain, naturgunean babestu eta zaintzearen garrantzia erakutsi gura dabe.

Memoria historikoa berreskuratzen

Erabiltzailearen aurpegia

Aranzadi Zientzia Alkarteak, UEUk, Udalbiltzak, Adunako Udalak, Asteasuko Udalak, Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu daben Gerra Zibila 1936-1937 auzolandegira bisitea egin dabe komunikabideek, Belkoain mendiko lubakietan. Bertan, Euskal Herri osoko 19 gazte boluntario dabilz lanean, lubakiak aztertu eta testigantzak jasoten.

Auzolandegiko bisitan egon dira auzolandegiko antolatzaile guztiak: Javi Buces, Aranzadi Zientzia Alkarteko historialaria, Iñaki Alegria UEUko zuzendaria, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria, Josu Amilibia Adunako alkatea, Maria Pilar Legarra Asteasuko alkatea, Joxe Mari Luengo Zizurkilgo alkatea, Martin Garitano, Gipuzkoako ...

Omako basoa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Foru Aldundiak astebururo bisita gidatuak eskainiko ditu Omako basoan, garagarrilaren 18tik aurrera. Umeentzako egitarau berezia atondu dabe, ibilbidea entretenigarriagoa izan daiten eurentzako.

Bisitak garagarrilaren 18an hasi eta irailaren 7an amaituko dira; bariku, zapatuan eta domeketan egingo ditue, 12:00etan eta 17:00etan, euskeraz eta gaztelaniaz. Lekuak mugatuak dira, eta aurretiaz emon beharko da izena. Bisitea egiten daben umeek eurei zuzendutako ekintzen programea eukiko dabe, fitxa didaktikoen bidez, modu horretan ibilbidea entretenigarriagoa eta gozagarriagoa izango da txikienentzat.

Omako Baso ...

Euskaltzaindiak eta Elantxobeko Udalak Imanol Berriatua omenduko dabe zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten beteko dira 100 urte Imanol Berriatua jaio zala, hori dala eta, garagarrilaren 19an, bere omenezko jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Elantxobeko Udalak. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, Elantxobeko Gorgonio Renteria Kultur Etxean.

Lehenengo, Imanol Berriatuaren bizitzeari buruzko erakusketa birtual bana eskainiko dabe Xabier Kintanak eta Pruden Gartziak eskutik. Gero, 12:30ean, Talaian Koldo Olagibel alkatearen sarrera-berben ostean, Juan Luis Goikoetxeak eta Xabier Kintanak berbaldiak egingo ditue, eta amaieran Andres Urrutia euskaltzainburuak agur-berbak esango ditu.

Handik ordubetera, Talaiako ...

Agur bilbohiria.com, kaixo bilbohiria.eus

Erabiltzailearen aurpegia
Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. Webgune berriak azalean bertan informazio gehiago era txukunagoan ikustea ahalbidetzen duen egunkari edo magazine itxura du eta smartphone eta tablet-etan ondo ikusteko egokitzen …Gehiago irakurri

Aste Nagusia musikaz blai

Erabiltzailearen aurpegia

 Egitarau zabala eratu dabe, bertoko taldeekin eta kanpokoekin. Kontzertu nagusiak Abandoibarran eta Europa parkean egingo dira. Azken toki honetan gazteentzakoak batez be. Aurten berezi bi egongo dira Europa parkean, gurasoekin kontzertuetara joaten diran gaztetxoentzat. Goizago hasiko dira, iluntzeko zortziretan, Aste Nagusiko eguaztenean eta zapatuan. Plaza barrian kultura ezbardinetako musikea; Enkarnazinoan musika klasikoa eta Doña Kasilako pergolan goizean bilbainadak eta gabaz DJak. Eñaut Elorrieta, Korrontzi, Malu, Antonio Orozko, Doctor Deseo, Leiva, Los Planetas...izango dira aurtengo Aste Nagusiko kontzertuetariko batzuk.

Arrain Fish Aste Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Aste Nagusiko jai ereduaren barri zabaldu gura dabe Bilboko Konpartsek, eta sukaldaritza lehiaketen bidez egingo dabe. Izan be lehiaketa herrikoi eta parte hartzaileak dira antolatzaileen esanetan. Kanpoko jentea lehiaketetara erakarten ahaeleginduko dira, bertoko kuadrilekin parte hartu daien. Horrez gain Slow Food mogimenduagaz bat egingo dabe. Abuztuaren 20tik 23ra txipiroiak prestau beharko dira, makailaua bizkaitar erara, makailaua pil-pilean eta marmitakoa. Ganera umeentzako arrantza eskolea be zabalik egongo da Aste Nagusian zehar.

Bizkaiko Aldundiak 355.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Euskaltzaindiari

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzearen, foru aldundien eta Euskaltzaindiaren arteko 2010-2013 aldirako esparru hitzarmenaren indarraldia 2014an luzatzea onetsi dau, eta holan, foru erakundeak 355.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Akademiari.

Foru erakundeko arduradunen arabera, Bizkaiko Aldundiak euskerearen sustapena helburu daben proiektuak babesteko konpromisoa dauka. 2010eko zemendiaren 26an, Jaurlaritzeak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek 2010-2013 aldirako esparru hitzarmena sinatu eben Euskaltzaindiagaz, erakunde publikoen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzarako eta koordinazinorako oinarri orokorrak ezarriz.

Akordio horren epea ...

Yolanda Arrietak Bizenta Antonia Mogelen inguruko hitzaldi tailerra eskainiko du

Erabiltzailearen aurpegia

Hitzaldi tailerra asteazkenean izango da Bilboko Kafe Antzokian

Doctor Deseo, Antonio Orozco, Leiva eta Malu, Bilboko Aste Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia

Musikea, bertsolariak, gastronomia-lehiaketak, herri kirolak, su artifizialak... egitarau betea eskaniko dau Bilboko Aste Nagusiak abuztaren 16tik 24ra. Igaz 500.000 lagun batu ziran urian, eta aurten be kopuru horretara ailegau gura dabe antolatzaileek. Danetara, 300 ekitaldi izango dira.

Kalidadea, aniztasuna eta doakotasuna dira, Itziar Urtasun Jaietako zinegotziaren esanetan, Bilboko Aste Nagusiaren ezaugarri nagusiak. Gustu eta adin guztietarako eskaintzea osotu dabela adierazo dau Urtasunek. Eta dan-dana debalde izango da, azpimarratu dau. Igazko aurrekontu bera izan dabe jaietarako, 2,5 miloe ...

Gengis Kanen jokoak

Erabiltzailearen aurpegia

Inork be ez daki zehatz Naadameko Jaialdia noiz egin zan lehenengoz baina orain mende batzuk izango zan seguru. Mongoliako kirol, kultur eta gizarte mailako ekitaldi erraldoian buru-belarri sartzea denporan atzera egitea da, esperientzia zoragarria.

Temujin, Gengis Kan handia berpiztu dala emoten eban, izan be, Mongoliako tribu danak batu eta XII. mendearen hasieran historiako inperiorik handiena sortu ebanaren omenez edo tanbor eta tronpeta soinuak ziran nagusi, kaleetan armadura gorri eta urre-koloreko kaskodun zaldunak ebilzan eta herrialde osoko bazterretatik hurreratutako milaka lagun ...

Bizikletan munduari itzulia emoten dabilzan EHUko hiru ikasleek 17 herrialde zeharkatu ditue honezkero

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) hiru ikasle munduari itzulia emoten dabilz bizikletan Biziklautak espedizinoan, eta dagoeneko, 17 herrialde zeharkatu eta 12.500 kilometro egin ditue. Javier Escudero, Hodei Orueta eta Goiznabar Monclus dira hiru ikasleak, EHUk jakinarazo dauenez.

Orain urtebete ekin eutsien abentureari, eta egun, Nepalen dagoz, Katmandu uribururantz pedalei eragiten. Javier, Hodei eta Goiznabar on line dabilz bidaiaren barri emoten www.biziklautak.es webgunearen bitartez. Bertan topau daitekez egunero biziten dagozanaren kontakizunak, argazkiak eta bideoak.

Era berean, etorkizunean biziko dituen ...

SARRI GURE ARTEAN?

Erabiltzailearen aurpegia
Berri horrekin esnatu ginen pasa den astean: Sarri hizlari? Noiz? Itzela albistea, baina oraindik ez dagoena argi… Uste dut, “Sarrizale” guztioi, irrifarre bat atera zitzaigula berria jakitean. Azkenean gure artean! Zenbat urte sasian, baina a zelako plazera izan dugun bere obrak jarraituta. Gaur egungo gazteek Sarri gu baino lehenago ezagutu dute, eskolan, guk literatura gutxi […]

Adi egon! Gaur berriz kalera Palestinaren erasoak errefusatzera

Adi egon! Gaur berriz kalera Palestinaren erasoak errefusatzera

Erabiltzailearen aurpegia

Adi egon! Gaur berriz kalera, #PalestinaAskatu elkarretaratzea egingo da Bilboko Arriagan 19:30etan eta ostegunean manifa!! http://is.gd/oim0vo