Gizarte solidario baten bizi nahi neuke

Erabiltzailearen aurpegia

 Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak egin dauz adierazpenak Bizkaia Irratian

Begoñazpiko Ikastolak Harvardeko adituen laguntza

Erabiltzailearen aurpegia

 Begoñazpi ikastolak orain dala hiru urte hasi eban ulermenerako irakaskuntza metodologia apliketako prozesua. Horretarako Harvardeko adituen laguntzea izan dabe. Zemendian barriro etorriko dira adituak Begoñazpira . Ulermenerako irakaskuntza honetan izenak berak dinoanez, ondo ulertzea da gakoa. 

Cecilia Roth aktore argentinarrarentzat Zinebiko Ohorezko Mikeldi saria

Erabiltzailearen aurpegia

Interpretetako orduan erakutsitako askatasun eta heldutasuna nabarmendu dabe Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Jaialdiko arduradunek. ZInebiren inaugurazino ekitaldian jasoko dau saria Cecilia Roth antzezle argentinarrak, zemendiaren 14an, Arriaga antzokian.

Bere personaiak aukeratzean, intuizino, arrisku eta koherentzia pertsonal bikainak erabili ditu, bere garaiko emakumeak azaleratzeko. Horren erakusle da zemendiaren 16an, Zinebiren barruan, Guggenheimen proiektauko dan Martín Hache lana,  Adolfo Aristarainek zuzendutakoa. Lan horregaz Rothek Emakume Antzezle Onenaren Goya Saria jaso eban 1998an, eta New Yorkeko Ikuskizunen Kronisten Alkartearena ...

Barriro dago martxan Bizkaidatz literatur sariketea

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dauen lehiaketa horrek berezitasun nabarmen bat dauka: Idazle ezagun bik narrazino edo nobela labur banaren hasierea idazten dabe, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz, eta parte-hartzaileek istorio horren jarraipena idatzi behar dabe. 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike, 2015eko zezeilaren 20ra arteko epean. Bizkaidatzen edizino honetan, Ana Urkiza arduratu da euskerazko narrazinoaren hasierea idazteaz eta, erderazkoan, Ivan Repila izan da egilea.

Nik ezin dot imajinau sariketa kreatiboago bat, adierazo dau Ivan Repila idazleak Bizkaidatzen aurkezpenean ...

Erabiltzailearen aurpegia

Gazte ikerlariak aktibatzea eta online irakaskuntza indartzea... Aupa @UEU. Beti bat

Erantzuna | Gazte ikerlariak aktibatzea eta online irakaskuntza indartzea dira UEUren erronkak

Zorionak niri!!!

Erabiltzailearen aurpegia
Kaixo ederrok, aspaldiko ezta? Halakoxeak gara sorginak, badakizue: oporraldi luzeak ditugu gogoko!!! Badakizue zer? Urtebete egion dut honezkero zuen ondoan! Atzo sorpresa polita eman zidan Mertxek, Altsasutik. Ikusi, ikusi!

Deustuko Unibertsitateko Erasmus taldea

Erabiltzailearen aurpegia

Deustuko Unibertsitateko Erasmus taldea

Atzo arratsaldean, Urriak 22, Deustuko Unibertsitateko Erasmus  talde bat etorri zen Euskeraren Etxea ezagutzera. Taldean toki desberdinetatik etorritako 17 lagun... Continue reading »

Lehentasunak lehentasun

Erabiltzailearen aurpegia

Doinua: Agur sagar beltzaran

'Gazteontzako lan eskubideen gida', pauso bat aurrera LAB eta Ernairen arteko aliantzan

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

'Gazteontzako lan eskubideen gida', pauso bat aurrera LAB eta Ernairen arteko aliantzan

LAB eta Ernaik duela urte beteko aliantzari jarraikiz, gazteen lan eskubideak jasotzen dituen gida aurkeztu dute Bilbon. Gida aliantzaren ondorioa da eta gazteei geroa ukatzen dien sistemaren aurka borrokarako tresna izatera dator eta unibertsitatean, langile heziketa zentroetan, kalean eta enpresetan zabalduko da. Bigarren fase batean, gazte antolakundeak eta LABek gazteen lan eskubideen defentsan mobilizazioak iragarri dituzte.

‘Latinoamerika eta hegoaldeko geopolitika berria’ hitzaldia eskainiko du Katu Arkonadak Alde Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia

‘Latinoamerika eta hegoaldeko geopolitika berria’ hitzaldia eskainiko du Katu Arkonadak Alde Zaharrean

Gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, EHUk Bilboko Alde Zaharrean duen Esperientzien Gelan (Banco de España Kalea, 2), hitzaldia eskainiko du, gazteleraz, Katu Arkonadak (nazioarteko analista politikoa), América latina y la nueva geopolítica del sur: crisis del capitalismo y alternativas socialistas izenburupean.

Hezkuntzan software librea erabiltzearen abantaila eta onurak

Erabiltzailearen aurpegia

PosterSoftwareLibre_eus

Software librea hezkuntza arloan erabiltzeak ikasketa prozesuan aukera zabalagoak izateko abantailak eskaintzen ditu. Teknologia etengabe aldatu eta garatzen da eta... Continue reading »

Kataluniako egoera politikoari buruzko hitzaldia Kirrulin

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

 Kataluniako egoera politikoari buruzko hitzaldia Kirrulin

Gaur, urriak 23, Kataluniako egungo egoera politikoa aztertuko dugu Kirruli Kultur Elkartean bi gonbidatu oso berezirekin; Ricard Vilaregut eta Maribi Ugarteburu.

Domeketako Erromeria

Erabiltzailearen aurpegia

Mungiako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak antolatuta egingo dan jardunaldia da hau: Domeketako erromeria. Gaur ilundiko zazpiretan, Mungiako Torrebillela Aretoan. Domeketako erromeria jardunaldian folklore aditu bi egongo dira Bizkaiko erromerien iragan eta etorkizunaz berba egiteko. Aritz Martin arduratuko da jardunaldia gidatzeaz.

Hobelex euskerarako lehen ortografia eta lexiko-zuzentzailea aurkeztu du UZEIk

Erabiltzailearen aurpegia

UZEIk Hobelex sortu dau, Microsoft Officerako zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa, euskeraz akats ortografikorik barik idaztea eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuagaz idaztea bermatzen dauen tresnea.

Imanol Urbieta UZEIko zuzendariak eta Miriam Urkia Lexikografia Saileko arduradunak egin dabe bart aurkezpena, Donostian, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. Esan daben lez, Akademiaren eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen erabagiak eta erispideak dira Hobelexen zuzenketa-proposamenen oinarri nagusiak. Dobakoa da eta erabilteko baldintza bakarra PCetarako Microsoft Office izatea da.

Terminologia eta lexikografia zentroak jakinarazo dauenez, alde batetik, Hobelex ...

Sarean ikusgai Boise State unibersidadean argitaratzen dan euskal ikasketen ganeko aldizkaria

Erabiltzailearen aurpegia

Boise State Universityko Basque Studies programeak argitaratzen dauen BOGA, Basque Studies Consortium Journal aldizkariaren azken alea argitaratu dabe egunotan, eta orain sarean be eskuragarri dago. Diziplina ugari jorratzen dituan aldizkaria da, euskal ikasketa akademikoan adituak diranen artikulu eta lanez osotua, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

Aldizkariko arduradunek jakinarazo dauenez, 2015eko udagoienean argitaratuko dan datorren alerako proposamenak bialtzeko epea datorren urteko abuztuaren 1era arte egongo da zabalik. Aldizkariaren hirugarren alea izango da eta proposamenak internet bidez bialdu behar dira ...