Prest akzinorako? Prest Nagusi azokarako?

Erabiltzailearen aurpegia

Urriaren 17tik 19ra egingo da Nagusi Azokea 2014 BEC-en- Bizkaiko Foru Aldundiak belaunaldien arteko harremanak sustatzea izango dau helburu aintzinako jolasak eta teknologia barrietan ibilteko guneagaz. Sergio Murillo autonomia pertsonala sustatzeko eta dependentziaren harretarako zuzendariak azaldu deusku zer eskainiko daben.

Kurdistan eta Rojavari babesa agertzeko elkarretaratzea deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Kurdistan eta Rojavari babesa agertzeko elkarretaratzea deitu dute

"Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu! Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna" lelopean, elkarretaratzea deitu du Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak gaur arratsaldean, 18:30ean, Plaza Biribilean.

Napoka Iriaren bideoklip berria

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Miren Narbaiza eta Ander Mujika bikote gipuzkoarrak ‘Ibiltzeko gertu’ bideoklipa aurkeztu berri du. Joseba Etxeberria elgoibartarrak grabatu, muntatu eta zuzendu du Napoka Iriaren azken bideoklip hori. Iazko urrian argitaratutako ‘Arnasten ikasteko berriz’ “(Bonberenea ekintzak) diskoko kantua da ‘Ibiltzeko gertu’ eta lan horretatik burutu duten bigarren bideoklipa. Lehenengoa, ‘Nik ere’ izeneko abestiarena izan zen. Azaroaren 27an, […]

ATXURIKO PILOTA JAIA 2014.

Erabiltzailearen aurpegia
ATXURI: AUZOKO ELKARGUNEEN ALDE, KOLPEZ KOLPE! ATXURIGORRI auzo elkarteak, ikasturteari hasiera emateko, jolas eta aldarrikapen kutsuko jaia antolatu du. Jai honen bidez, auzoan kirolerako eta kulturarako tokirik ez daukagula salatu nahi  dugu. Pasaden larunbatean, irailak 13, ATXURIGORRI auzo elkarteak aldarrikapenerako jaia antolatu du Enkarnazio Plazan (Atxuri), zenbait elkarteren laguntzaz: Arabako Pilota Federazioa, Bizkaiko Pilota Federazioa, Read More →

"Hegaluze erdia lurreratu da aurtengo kosteran"

Erabiltzailearen aurpegia

Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako arrantza zuzendaria alkarrizketatu dau Ramon Basaldua lankideak "Kresala" tartean. Amaitu barri dan hegaluzearen kanpaineari buruz berba egin dabe eta bajurako flotaren egoera be zein dan bere eritzia emon dau.

Etxeparek 17 azoka profesionaletan hartuko dau parte urte amaiera arte

Erabiltzailearen aurpegia

Hizkuntza azoka baten, zortzi liburu azokatan, arte eszenikoetako hirutan, musikako bitan eta ikus-entzunezko hirutan hartuko dau parte Etxepare Euskal Institutuak. Urriaren 17tik 19ra bitartean egingo dan The London Language Show izango da lehenengoa, hizkuntzen eta hizkuntza industrien zabalkunderako urtero Londresen egiten dan azokea.

Hiru jarduera antolatu ditue azoka horretan. Urriaren 17an, Juan Arana Cobos Liverpooleko Unibersidadeko irakasleak euskera eskolak eskainiko ditu;18an, Kirmen Uribe idazlea han izango da, Bitartean heldu eskutik liburuko poemak irakurten; eta19an, Gorka Mercero Liverpooleko Unibersidadeko ...

Jerome Bel eta Pippo Delbono lako nazinoarteko artistak eta euskal konpainien parte-hartze handia aurten XVI. BAD Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal sorkuntza barriak eta nazinoarteko konpainien presentzia adierazgarria izango dira ardatz Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen BAD-en — Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikide Jaialdiaren edizino barrian. Gure uriko hamar bat eszenatoki hartuko ditu urriaren 22tik zemendiaren 2ra. BAD 2014ko programazio osoa gaur goizean aurkeztu dabe Bilbon Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak eta Alicia Otxandategi BAD-eko zuzendariak.

Danetara, programazinoak 14 estreinaldi jasoten ditu —nazinoarteko lanak, Euskadi mailako estreinaldiak izango dira, eta ganerakoak erabateko estreinaldiak— eta jaialdiaren ...

Olatu handietan dabilzan munduko surflari onenak Getxon izango doguz

Erabiltzailearen aurpegia

Olatu Handien Munduko Zirkuituaren Europako proba bakarra egingo da beste behin Punta Galean, Getxon. IX. Punta Galea Challenge lehiaketan 24 surflarik hartuko dabe parte, jardunaldi bakarrean, eta urriaren 15etik 2015eko zezeilaren 28ra bitarteko epea ezarri da, eguraldiaren baldintzen arabera, neurri handiko olatuak sortzen diran eguna hautatzeko.

Barrikuntza legez, aurten ASP (Surflari Profesionalen Alkartea) gehitu jake orain arte antolakuntzan lan egiten daben Euskal Herriko Surf Federazinoari, Getxo Surf Taldeari, 3Sesenta aldizkariari eta Surfing Euskadi eta Getxo Kirolak alkarteei.

Parte hartzeari jagokonean ...

'The American Literary West' Nazioarteko III. Biltzarra Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia

Gasteizeko Euskal Herriko Unibersidadeko Letren Fakultadeko Areto Nagusia izango da The American Literary West Nazinoarteko III. Biltzarraren egoitza urriaren 8tik 10era bitartean. Topaketa horretan, besteak beste, muga kontzeptuaren esangura, inplikazino eta konnotazino desbardinak aztertuko ditue Ipar Amerikako Mendebaldeagaz lotuta erabilten danean.

The American Literary West (Ipar Amerikako Mendebalde literarioa) Nazinoarteko Biltzarraren hirugarren edizinoa UPV/EHUko Rewest (Research in Western American Literature) ikerketa-taldeak antolatu dau. Horren helburua da Ipar Amerikako Mendebaldeko literatura zientzia-komunidadean sortzen dagoan gero eta interes handiagoa finkatzea eta ...

Zinema Ikustezina

Erabiltzailearen aurpegia

"Film Soizalak" Zinema Ikustezinaren seigarren Nazinoarteko jaialdia urriaren 17tik 23ra egingo da aurten. "Invisible Express" bigarrenez egingo da. Normalean ikusi ezin izaten ditugun filmeak ditu ardatz jaialdiak. 

Dantzan Bilaka programeak bederatzi koreografia erakutsiko ditu Bilbo, Gasteiz eta Donostian

Erabiltzailearen aurpegia

Hiru emonaldi atondu ditu Dantzan Bilakak urrian, koreografo hasibarrien lanak ikusleekana hurreratzeko. Lehenengo saioa hilaren 10ean izango da, Bilboko Alondigan, eta Maria Ibarretxe, Izaskun Lapaza, David Guerra eta Atxarte Lopez de Munainen lanak ikusteko aukerea izango da.

Alondigan bertan aurkeztu dabe Dantzan Bilalakanen zortzigarren edizinoa, Fernando Perez Alondigako arduradunak, Helena Golab programearen zuzendari artistikoak eta Jaurlaritzako Imanol Aranak. Honen eretxiz, Dantzan Bilaka koreografo gazteen harrobi bihurtu da, eta aukera bat be bada eurentzat.

Dantzan Bilaka programan parte hartzen daben ...

Latigo kolpez egindako lana dakarre Eskean Kristö arratiarrek

Erabiltzailearen aurpegia

Azkue Fundazinoaren Banden Lehia musika lehiaketea irabazi barri, diskoa plazaratu dau Eskean Kristö taldeak, Azote Kaldüz izenburuagaz (Baga Biga). Rock&roll klasikoa eta letra gordinak buztartu ditue lan berezi honetan. Niko Etxarten doinuak dira arratiarren inspirazino iturri nagusietako bat eta Zuberoako kantariaren beraren ahotsa entzungo dogu abestietako baten. 2013ko Banden Lehiako irabazleak izan ziran Eskean Kristökoak. 2014ko edizinoa be martxan dago, euskerazko musika talde gazteei zabalik.

Eskean Kristö taldeko kideek, gazteak izan arren, eskarmentua euki badaukie musikearen munduan. Taldea bera ...

Bai, izarren hautsa gara

Erabiltzailearen aurpegia

Espazioaren nazinoarteko astean murgilduta gagoz eta Eureka! Zientzia Museotik supernoben inguruan egin deuskue berba. Larraitz Etxeberriak azaldu deuskunez, bai, bagara, izarren hautsa. 

EHUko ikertzaile talde batek tresnak garatu ditu Internet euskerazko corpus lez erabilteko

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikertzaile talde batek Internetera jo dau euskerazko corpusak sortzeko. Sarea iturri lez erabilteak bide emoten dau corpus handiak eskuz baino errazago lortzeko, baina, horretarako, tresna egokiak garatu behar dira, eta euskereak, orain, baditu, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Idatzizko hizkuntzearen erreferentziazko laginak dira corpusak, testuen eta berben bilduma erraldoiak, eta askorentzat corpus berbea bera arrotza bada be, corpusak hizkuntza teknologien oinarrietan dagoz. Itzulpen automatikoko sistemak eta ahotsa ezagutzeko aplikazinoak ez litzatekez existiduko corpusik barik, ez eta gaur ...