Lo egin negar egin barik

Erabiltzailearen aurpegia

Begoña Sanz Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologia saileko irakasleak "Dormir sin llorar" liburuan parte hartu du eta Lau Haizetara kontatu deusku aukerea zelan sortu jakon eta liburuan emoten dabezan aholkuetako batzuk.

Europatik etorrita minbizia aztertzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Cicbiogune-k antolatuta eguenera bitartean 120 aditu Bilbon izango dira minbizia aztergai daukan kongresuan parte hartzen. Batez be, minbizi zelulen elikatzeaz jardungo dabela aurreratu deusku Arkaitz Carracedok kongresuaren ganean galdetu deutsagunean.

Euskara ikasi nahi? Doako kurtso baten zozketa eta deskontua harpidedunentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Gure berripaper elektronikoaren harpideduna bazara, zorioneko zaude, agian doako hiru hilabeteko ikastaroa egokitu ahal izango zaizulako.

EHBilduk Vista Alegreko zezen-plazaren kontuen galera ekonomikoak salatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Bilboko Udalaren sarrera erosketarik gabe zezen-plaza zenbaki gorritan egongo litzateke. 2011tik ez dira etekinak banatzen, hau zeharkako udal finantziazio bide bat delarik. EHBilduk Vista Alegreko zezen-plazaren kontuen galera ekonomikoak salatu ditu Obra eta Zerbitzuen Saileko Ordezkaria den Jose Luis Sabasek Zezen-plazaren kontuak eta egoera ekonomikoari buruzko informazioa emateko egin duen agerraldian. Bilboko Udalak sarrera eta […]

Euskal Herrian merkataritza libreko tratatu trasatlantikoaren aurka agertu da Gune plataforma

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Euskal Herrian merkataritza libreko tratatu trasatlantikoaren aurka agertu da Gune plataforma

TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan sektore anitzeko ekintza egun dezentralizatua egiteko deialdia luzatzen dizuegu. Aldarrika dezagun demokrazia! Egin aurre multinazionalen botereari! Pertsonak eta planeta, etekinen gainetik!

BAD jaildiaren XVI edizioa urriaren 22an hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia

BAD jaildiaren XVI edizioa urriaren 22an hasiko da

Hiri Asko bere baitan

Erabiltzailearen aurpegia

Hiri asko bere baitan proiektua sortu dabe Asier Olabarrietak, Aitor Gomezek eta Unai Villenak. Bilboko udaleko Ideiak Martxan lehiaketan saritu zituen eta harrezkero proiektuan murgilduta dagoz. Hiriaren ikuspegi barria emoteko helburua dauaka ekimenak. Informazino guztia dago sarean: hiriaskoberebaitan.com

Jardueraz beteriko udazkena Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

kartela_behinbetikoa

Dakizunez, urte hasieran obra egin genuen Euskararen Etxean eta horri esker bi areto berri gehitu dizkiogu eraikinari. Bi areto hauetan... Continue reading »

Europako TTIP hitzarmenaren aurkako elkarretaratzea urriaren 11an

Erabiltzailearen aurpegia

Europako TTIP hitzarmenaren aurkako elkarretaratzea urriaren 11an

Larunbatean, urriak 11, TTIP (Merkataritzari eta inbertsioei Itun Transatlantikoa) eta frackingaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Ondorioz, 12:00etatik 12:30etara, elkarretaratzea egongo da Arriagako plazan.

'Konpota' bakarrizketa Pabellon 6 aretoan

Erabiltzailearen aurpegia

'Konpota' bakarrizketa Pabellon 6 aretoan

Konpota, Dxusturi teatro taldea ikusteko aukera izango dugu ostegun eta ostiralean Pabellon 6 aretoan.

Maritxu Kajoi 2014

Erabiltzailearen aurpegia
Urriaren lehenengo ostiralarekin batera Maritxu Kajoi iristen da urtero, eta Maritxurekin batera argazki-ehiztari uholde handia ibiltzen da Arrasaten kalez kale. Urtetik urtera, gainera, uholde hori handiagoa da. Ehiztori horietakoa naiz ni neu ere. Hona hemen, bada, aspaldiko urteotan moduan nire argazki zaparrada, Maritxu Kajoi eguneko txikitero dotoreei ateratako argazkiena.

Buruko osasuna emakumeen begietatik

Erabiltzailearen aurpegia

Emakunde erakundeagaz batera bistaratuko dau gaur AVIFES alkarteak buruko osasun arazoak daukiezan emakumeen egoerea. Euren egoerea eta preminak zeintzuk diran zabaldu gura dabe. Izatez urriaren 10ean izango da buruko osasunaren nazinoarteko eguna. Aurten erabiliko daben leloa "Aldatu zure begirada gaixotasun mentala daben pertsonenganako".

Bertsolaritzeari buruzko ikerketa-lanak sustatzeko sariak sortu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Mintzola Fundazinoak, Mikel Laboa Katedreagaz alkarlanean, bertsolaritzeari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko hiru sari emongo ditue, 2.000 eurokoa bakotxa. Zemendiaren 17an amaituko da eskariak aurkezteko epea.

Xabier Etxaniz EHUko Euskerearen Arloko errektoreorde eta Mintzolako patronatuko kideak, Beñat Gaztelumendi Mintzolako patronatu kidea eta Ikerkuntza arduradunak eta Juan Kruz Igerabide Mikel Laboa Katedrearen zuzendariak aurkeztu dabe deialdia.

Deialdi honen helburua ondoko hau da: deialdi publikoa argitaratzea ikergai nagusia bertsolaritzea (edozein jakintza arlotatik aztertua) daben master amaierako ...

Rafael Santandreu eta Javier Iriondo aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Erabiltzailearen aurpegia

Jentaurreko barriketaldien bitartez literaturara hurreratzeko helburua dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Eztabaidak Literatureagaz ekimenak, Javier Iriondo idazle, coach eta kirolariaren eta Rafael Santandreu psikologoaren arteko topaketea aurkeztuko dau gaur, urriak7. Bertan, konbidatu biek literaturearen eta emozinoen ganean berba egingo dabe.

Eztabaidak martitzenetan izaten dira, hilero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta espezializautako kazetari bat ibilten da ekitaldiaren aurkezle eta gidari moduan. Topaketa hau, Kulturan espezializauta dagoan Radio Euskadiko Alicia San Juan kazetariak gidatuko dau.

Oraingo ...

Basarrik 1931 eta 1943 urteen artean idatzi zituan kazetari lanak batu ditu Joxemari Iriondok

Erabiltzailearen aurpegia

Joxemari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainak Basarri. Gerraurrean kazetari. 1931-1935 eta Basarri. Gerratean kazetari. 1936-1943 lanak kaleratu ditu. Liburuok Auspoa bildumearen barruan argitaratu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

Iñaki Eizmendi Basarri Zarauzko bertsolariari buruz hainbat liburu kaleratu ditu Iriondok: Basarri I. Bat-batean, Basarri II. Jarritako bertsoak eta Basarri. Zarauzko berriak 1931-1936. Orain azkenengo biak kaleratu dira, eta horrela Basarriri buruz urteotan egindako lanari amaierea emon deutso. Amaitutzat emongo dogu gure bilketa lana oraingoz, inoiz nonork segiduko dauen itxaropenagaz, iturriak ...