Basarrik 1931 eta 1943 urteen artean idatzi zituan kazetari lanak batu ditu Joxemari Iriondok

Erabiltzailearen aurpegia

Joxemari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainak Basarri. Gerraurrean kazetari. 1931-1935 eta Basarri. Gerratean kazetari. 1936-1943 lanak kaleratu ditu. Liburuok Auspoa bildumearen barruan argitaratu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

Iñaki Eizmendi Basarri Zarauzko bertsolariari buruz hainbat liburu kaleratu ditu Iriondok: Basarri I. Bat-batean, Basarri II. Jarritako bertsoak eta Basarri. Zarauzko berriak 1931-1936. Orain azkenengo biak kaleratu dira, eta horrela Basarriri buruz urteotan egindako lanari amaierea emon deutso. Amaitutzat emongo dogu gure bilketa lana oraingoz, inoiz nonork segiduko dauen itxaropenagaz, iturriak ...

The Drop

Erabiltzailearen aurpegia

- Jatorrizko izenburua: The Drop.
- Herrialdea: AEB.
- Zuzendaria: Michael R. Roskam
- Gidoilaria:Dennis Lehane
- Musikea: Raf Keunen.
- Interpreteak: Tom Hardy, Noomi Rapace, James Gandolfini, Michael Esper, Lauren Susan,
- Produktoreak: Chernin Entertainment / Fox Searchlight Pictures.
- Generoa: Thrillerra.
- Iraupena: 106 min.


Gidoiaren Zilarrezko Kontxa irabazi barri dau Donostiako Zinemaldian film honek, ondo mereziduta gainera. Shutter Island eta Mystic River eleberri ospetsuen egilea dan Dennis Lehane Animal Rescue bere ipuinean oinarritu da thriller honen gidoia idazteko. Bertan, kontetan ez dana kontetan dana baino garrantzitsuagoa ...

Hiperrealismoaren mende erdiko historia 68 margolanetan, Bilboko Arte Eder Museoan

Erabiltzailearen aurpegia

Hirurogeiko hamarkadatik gaur egunera bitartean sortutako lanen atzera begirakoa aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak, Hiperrealismoa, 1967-2013. Erakusketea 34 egileren 68 lanek osotzen dabe. Urtarrilaren 19ra arte egongo da ikusgai.

Tubingako Kultur Trukerako Institutuak (Alemania) antolatu dau erakusketea, eta bertako zuzendaria da komisarioa, Otto Letze. Aurkezpenean, komisarioaz aparte, Javier Viar Arte Eder Museoko zuzendaria eta Gorka Martinez BBK Fundazinoko arduraduna izan dira.

Kronologiaren arabera antolatu da erakusketea, hiperrialismoko hiru belaunaldiak kontuan hartuz. Hasierako sasoiak 60. eta 70.eko hamarkadak ...

'Herritarren bizipenetan oinarrituta emon deutsagu errealidadearen barri Adituen Batzordeari'

Erabiltzailearen aurpegia

Erregio edo Gitxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren ebaluazinoa egiten dauen aditu taldea Bilbon izan da eta Kontseiluagaz eta Behatokiagaz batu da. Espainiako Estaduak Erregio edo gitxiengoen hizkuntzen Europako Itunaren beteteari buruzko laugarren txostena argitaratu ostean, honen azterketea (EAE eta Nafarroa) egin dabe bi erakundeek eta hori adituei aurkeztu deutse. Euskereak bizi dauen egoerearen barri zuzenean emon deutse, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jasoten dituan herritarren bizipenak helarazoz.

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik bilerea amaituta adierazpenak egin ...

Zaintza partekatuaren aldeko aldarrikapena Legebiltzarrera heldu da

Erabiltzailearen aurpegia

Aldarrikapena legebiltzarrera heldu da 85.000 sinadura batu eta gero, eta justizia batzordean eztabaidatuko dabe. Legearen oinarriak edo proposamenaren barri Kidetzako kidea dan Arantza Bergaran emon deuskuz.
Ez badago adostasunik epaileak gurasoek bitartekaritzara bialduko dauz

 

'Geuria' Hego Uribe eskualdeko aldizkari barria kalean da

Erabiltzailearen aurpegia

Basauriko Ibaigane kultur etxean aurkeztu dabe Geuria komunikabidea, papelean eta sarean. Basaurin, Galdakaon, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Zaratamon banatuko dabe euskerazko hilabeteketaria, 10.000 ale, hilero.

Papelezko aldizkaria hilero argitaratuko da, eta webgunea be badauka, www.geuria.net. Ganera, Facebook eta Twiterren be kontuak zabaldu ditue. Geuria Basauriko euskera aholku batzordetik sortu da, Basauriko Udalak diruz babestuta. Jon Villapun da aldizkariaren zuzendaria.

Komunikabide barria Basaurin sortu arren, eskualde osoko albisteak jasoko ditu eta herri guztietan zabalduko da. Danetara, 10.000 ale ...

Putxeratan indabak sukaldatzeko ikastaroak Zornotzan eta Balmasedan

Erabiltzailearen aurpegia

Balmasedako San Roke Hotela eta Amorebieta-Etxanoko Harrison Etxean "Putxeren Lehen Hiruhilekoa" ospatuko dabe. Gaurtik abendura bitartean putxeren presinoa, berotasuna eta baben egosketari buruz jakin behar dana ezagutzeko ikastaro praktikoak eskainiko dabez, bazkari eta guzti. Honi buruz berbetan hotel bietako gerentea Jaime Pagai euki dogu. Putxeren jatorria Enkarterrin topau geinke eta La Roblako trenetan behar egiten eben makinistei zor deutsegu.  

Avilako Teresa euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia

Luis Baraiazarra karmeldarra Lau Haizetara saioan izan da gaur. Avilako Teresa jaio zala 5 mende betetan dira aurten eta markinarra bere lanak euskaratzen dabil.

Kristalezko matelezurra mila zatitan apurtua

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Kristalezko matelezurra mila zatitan apurtua

Aurreikusitako gidoirik okerrenaren ezaugarriak bete ditu Athleticek Real Madrilen aurka jasotako porrotak. Cristiano Ronaldok partida hasi eta berehala egindako golak erabat markatu du lehia eta Iraizozen geldituengatik izan ez balitz, zurigorriek jipoi historikoa pilatzekotan egon dira. Orain, selekzioen partidak direla-eta, bi astetako etenaldia izango du taldeak. Badute zer hausnartu eta hobetu, fisiko zein psikologikoki Valverde eta bere jokalariak. (5-0)

Sustrai Colina jaun da jaube Xilabako lehen kanporaketan

Erabiltzailearen aurpegia

Sustrai Colinak irabazi eban joandako zapatu arratsaldean Xilabako lehen kanporaketan, Muskildiko Posonpesenea gelan, 232 puntu eskuratuz. Bigarren postua Aitor Servierrentzat izan da (210 puntu), eta ondoren bertsolari honeek sailkatu dira: Xan Alkhat (203,5), Egoitz Zelaia (189,5), Gillenn Hiribarren (186) eta Mixel Etxekopar (184,5). Berrehun bat bertsozale batu dira bizi-bizia izan dan saioan.

Kontuak kontu, Sustrai da zuzenean finalerdietarako sailkatu dan bakarra, Larresoron kantetako hain zuzen be, urriaren 26an, domekan. Ganerakoak kanporaketak amaitu arte zain egongo dira, puntuazinoaren ...

Paula Amilburu eta Unai Mendibil sailkatu dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako

Erabiltzailearen aurpegia

Joan zan zapatuan 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako 3. eta 4. aurre-kanporaketak jokatu ziran Ozaetako Iduia Jauregi ederrean. Oier Suarez aurkezle zala jokatu zan lehenengoa, eta holan geratu zan sailkapena: Paula Amilburu 206 puntu, Jon Ruiz de Pinedo 165,5, Iker Pastor 163,5, Asier Rubio 162,5, Josu Campo 159,5 eta Iñaki Cabeza 125,5.

Laugarren kanporaketan, barriz, Marta Ugarte aurkezle zala, holan geratu ziran puntuazinoak: Unai Mendibil 184,5 puntu, Unai Bengoetxea 182,5, Peru Abarrategi 176, Ainhoa ...

Euskarazko herri komunikabide barria Bizkaian

Erabiltzailearen aurpegia

Geuria izenagaz Basaurin jaio da, baina Hego Uribe eskualde osora zabalduko da. Paperean hilabetero banatuko dabe eskualdeko buzoietan. Webgunean, egunero barrituko dabez inguruetako herrietako albisteak.

Beñat Gaztelurrutia: 'Egitasmoa blindau gura dogu, aurrera jarraitu ahal izateko diru-sarrera gehiago behar doguz'

Erabiltzailearen aurpegia

Hamar urte beteko ditu Durangoko Plateruena kafe antzokiak hilaren 28an, eta jai berezia eginez ospatuko dabe handik hiru egunera. Ospakizuna oraintsu aurkeztutako ... eta urte askotarako kanpainea zabaltzeko erabiliko dabe. Izan be, Plateruena eregiteko egindako inbersinoa ezin buelteteak proiektu osoaren bideragarritasuna zalantzan ipinten dau. Beñat Gaztelurrutiak kanpainearen nondik norakoak azaldu deuskuz, eta garagarrilean egindako Zidarbarritzen gogoeta-prozesuaren ondorioak bere bai.


1.- Hamar urte, Plateruena zabaldu zenduenetik. Zeintzuk izan ziran orduko asmoak edo amesak?

Durangoko Berbaro euskera alkarteak jentarteari egindako proposamen baten ondotik ...

Eriz Morenok Nazinoen arteko Guduaren 201. urteurrena gogoratu dau '18/19/2013' erakusketan

Erabiltzailearen aurpegia

Eriz Moreno artista bilbotarra dogu Bilbao Artek aurten antolatu dauen produkzino propioko erakusketa barriko protagonista. 18/19/2013 izenburupean, argazkiak, bideoak, kartelak eta objetuak batu ditu, 2013an, Bilbao Arten egindako egonaldiko lanaren emoitza legez, aurten lehenengo aldiz aurkeztuko dituan beste lan batzuekaz batera. 18/19/2013 erakusketeak bariku arratsaldean zabaldu zituan ateak eta publikoarentzat zabalik egongo da Bilbao Arteko erakusketa-gelan urriaren 24ra arte, 17:30etik 20:30era bitartean astelehenik barikura, eta 11:00etatik 14:00etara bitartean zapatuetan.

Eriz Moreno ...

UPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak 'Pobrezia eta emakumea' mikrokontakizuen lehiaketea iragarri dau

Erabiltzailearen aurpegia

UPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak Pobrezia eta emakumea mikrokontakizunen lehiaketea antolatu dau alkartasunagazko sensibilizazinoa bultzatzeko. Txapelketan UPV/EHUko kide diran guztiek hartu leikie parte (ikasleek, administrazino eta zerbitzuetako langileek, irakasleek edota kontratautako beste langile batzuek).

Mikrokontakizunak gehienez 150 berbakoak izango dira (izenburua eta ezizena kontau barik), euskeraz edo gaztelaniaz idatziak, originalak eta argitarabakoak izan behar dabe. Lehiakide bakotxak gehienez mikrokontakizun bi aurkeztu leikez.

Lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da eta ondoko posta elektronikora bialdu behar dira: concursomujer07@gmail.com ...