Urria poesiaz beteta dator Bilbora

Erabiltzailearen aurpegia

BilbaoPoesia literatur jaialdiaren 15. edizinoan, sekula baino ekitaldi gehiago programau ditue. Hilaren 11tik 25era, Bidebarrieta kultur guneko aretoak hartuko ditu olerkigintzeak. Betiko moduan, Gabriel Arestiren jaiotzearen urteurrenean, errezitaldi berezia antolatu dabe eta, aurten, ganera, Harri eta Herri liburua argitaratu zaneko 50. urteurrena gogoan izango dabe. Horrezaz gan, poesia klasikoenetik formatu barritzaileenetara doazen beste hainbat hitzordu egongo dira.

BilbaoPoesia jaialdiari ekiteko, Jainko Txiki eta Jostari Hura ikusi ahal izango da Bilbon. Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Mikel ...

'Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan' erakusketea ikusgai dago Euskaltzaindiaren egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia

Etxez etxe da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituan aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzen dau Euskaltzaindiak. Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran izeneko erakusketa antolatu dau, urriaren 1etik 31ra bitartean.

Etxea ez da eraikin hutsa euskaldunentzat, Euskaltzaindiko arduradunek dinoen lez, gure kulturearen elementu sinboliko oso garrantzitsua da, hori da, behintzat, XX. mendean gure artean oso zabaldua egon dan eta dagoan idea bat.

Euskal identidadearen jungude eta laburbildumea da, eta idea horren ganean garatu ...

Arrakala dokumentala: "Zu zergaitik zara heterosexuala?"

Erabiltzailearen aurpegia

"Arrakala, Zirrikitu bat Haitzean" dau izena dokumentalak eta hamabost alkarrizketak osotzen dabe. Honeek bitartez, bestelako aukera identitarioak, bizipenekoak eta sexualak hautatu dabezan pertsonen adierazpenak batu dabez. Bagilean aurkeztu zan honako dokumental hau, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Topatu Gazte Proiektu Komunkatiboak alkarlanean egindako lanari esker eta egileetariko bat da Iraitz Salegi.

Patxi Zubizarretak '50' disko-liburua argitaratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Nikolas idazlea, Joseba pianistea eta Rafael artistea Panticosaraino doaz errezitaldi bat emotera, Baso bat opari izenekoa. Patxi Zubizarretak idatzitako istorioak Mintxo Cemillanen marrazkiak ditu alboan, eta lagun ditu Joserra Senperanaren pianoa, Oihane Igerabideren harpea, eta Maddi Oihenart, Antton Valverde eta Rafa Berrioren ahotsak. Txalapartak Amaiur bilduman argitaratu dau 50 nobeleak.

Road movie antzeko baten abiatuko dira idazlea, musikaria eta artistea, Panticosako bainuetxera heldu arte. Joseba pianista desafinaua, Nikolas idazle patetikoa eta Rafael pintore apatikoa dino, Patxi Zubizarreta egileak ...

Begoñako Amaren egunean,Iñaki Azkuna omenduko dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Zapatuan izango da Begoñako Amaren eguna eta egun handi honetan Iñaki Azkuna “Txikitero Unibersal” izendauko dabe, urtero legez Ohorezkoa txikiteroak be banaduko dira.
Goizez eta arratsaldez egongo dira ekitaldiak

 

Zein ete da Athleticen konponbidea? Galdera gatxa astelehenetako kirol tertulian

Erabiltzailearen aurpegia

Beste partidu bat galdu eta gero, Athletic jatsiera postuetan dago. Egoereari zelan buelta emon asmatzeko asmoz, Ramon Basalduak bere gonbidatuak batu ditu Hesperia Bilbao hoteleko kirol tertulian. Futbolaz ganera, Titinen agurra be aitatu dabe, Kepa Arroitajauregiren laguntzaz.

Cloverwind folk taldea | TERTANGA KULTURALA

Erabiltzailearen aurpegia

TERTANGA KULTURALA programaren barnean ILUNTZE MUSIKATUA antolatu dugu datorren ostiralerako. Urriaren 10ean 20:30etatik aurrera musikak girotuko du ilunabarra.

2014-15 ikasturte berria hasi da Gabriel Aresti euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia
Urria heltzearekin batera, gogotsu eta ilusioz beterik ekin diogu 2014-15 ikasturte berriari Gabriel Aresti euskaltegian. Aurten ere, eskaera zabala baino zabalagoa prestatu dugu euskara eroso, erraz eta disfrutatuz ikas dezazun: ordu 1, ordu 1 eta erdi, 2, 3, 4 eta 5 orduko klaseak, egunerokoak edo astean 2 edo 3 egunetan, baita asteburuetan ere; goizeko 7:30etik gaueko 22:00etara doazen ordutegien artean hautatzeko aukera; eta urrats guztiak. Eta zure helburu eta beharretara Segi irakurtzen

Gaur errebonbilloak Elorrion

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur Elorrio galaz jantzi da Errebombilloetarako. 15 gazte kapitan baten aginduetara desfilatzen .  

Esperantzarako lehenengo pausoa

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Esperantzarako lehenengo pausoa

Bilbao Basketek ligari hasiera bikaina eman zion atzo eguerdian Bilbao Arenan (73-54).

Ezkutuko Bilbo euskaldun hori zelan azaleratu?

Erabiltzailearen aurpegia

Urrian hasi eta abendura arte iraungo du Darabilbo 2.0 ekimenaren bigarren etapak, helburu argi batekin: Bilbon euskararen erabilera sustatzen jarraitzea, horretarako aisialdi espazioak sortuz. Aitor Argote eta Koldo Agirregomezkorta koordinatzaileen ahotik ezagutu ditugu bai iaz emandako lehen pausoak bai 2014ko erronka nagusiak. Tartean, euskaltegietan edo berbalagun taldeen inguruan ez dabiltzan milaka bilbotar euskaldunengana heltzea, eta euskarazko aisialdiaren katalogo baten hazia ereitea hirian.

Irudimena kiloka

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko San Frantzisko kalean, harategia izandako espazioan, topatuko ditugu Izaro Gonzalez Ieregi, Nora Aurrekoetxea eta Irati Urrestarazu sortzaileak. Okela Sormen Lantegia lanerako beren tailerra dute, baina arte plastiko eta bisualetan diharduen orok zabalik du atea. Euskal sortzaileen mapa egitea da haien helburutako bat.

Espazioaren nazinoarteko eguna da gaurkoa

Erabiltzailearen aurpegia

Horrez ganera espazioaren astean murgilduta be bagagoz eta aurten satelite bidezko nabigazinoa izan da aukeratu daben gaia.

Eureka! Zientzia museoko Miren Milletek kontau deuskuz espazioaren ganeko albisteak, tartean, datorren urtean bialduko dabezan sondenak. 

Iñigo Aranbarri Irakurrieran

Erabiltzailearen aurpegia

Irakurrieran literatureari eskainitako saioak ikasturte barria hasi dau. Gotzon Barandiaran eta Edorta Arana saioko gidari, astero idazle bat gonbidatu dala bere azken lanari errepasoa egin eta literaturaz jardungo dabe. Asteon, Iñigo Aranbarri izan da irratian eta besteak beste "Apirila" elaberriaz berba egin dau.

Eskean Kristö taldearen diskoaren aurkezpena izango dugu Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia

Eskean Kristö-Azote kaldüz

Aurtengo Banden Lehia txapelketari hasiera eman diogu aste honetan. Dagoeneko, bandak izena ematen hasi dira. Aurtengo edizioa seigarrena da eta... Continue reading »