Aitor Elordik promozino mailako buruz buruko txapelketako finala jokatuko dau

Erabiltzailearen aurpegia

 Aitor Elordi denboraldi bikaina egiten dabil. Promozino mailako eskuz binakako txapela irabazi ostean Oier Etxebarriagaz, Mallabiako aurrelariak buruz buruko txapelketako finala jokatuko dau maiatzaren 25ean Darioren aurka Iruñeko Labrit pelotalekuan. Elordik 22-14 irabazi eutson Javier Zabala errioxarrari Logroñoko Adarragan jokatutako finalaurrekoan.

Kontxako arantzea atara gura dau Urdaibaik aurtengo traineru denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia

 Joseba Fernandezek hirugarren urtez jarraian zuzenduko dau Urdaibaiko trainerua. Aurreko denboraldi bietan Eusko Label ligea irabazi eban Bermeoko ontziak baina ezin izan eban Kontxako bandereaeskuratu. Orain dala urte bi Oriok kendu eutson garaipena olatu artean hobea izan zalako eta igaz epaileek zigor gogorra ipini eutsen Urdaibairi lehen jardunaldian Zierbenagaz palak ikutu ostean. Kontuak kontu, bermeotarrek gogo berezia daukie Kontxako banderea irabazteko. Hiru arraunlari fitxau dauz aurten Bermeok kluba itxi dabenen hutsunea beteteko. Horregaz batera, Joseba Fernandezek harrobiko arraunlarien aldeko apostua ...

Unai Rementeria:"Bizkaia osorako proiektuak daukaguz"

Erabiltzailearen aurpegia

Ahaldun Nagusi izateko EAJ-ren hautagaiak aurrera begirako proposamenen barri emon deusku gaurko kontualdian. 

Bilboko Euskalgintzaren bilera

2019/05/15 19:00

Kafe Antzokia | Abando - Indautxu

Maiatzaren 15ean Bilboko Euskalgintzaren erronkak hizpide izango ditugu Kafe Antzokian. Parte-hartzeko prest?

Doris Day aktore amerikarra hil da

Erabiltzailearen aurpegia

Hollywooden Urrezko Aroko azken ordezkarietako bat zan.

Bizkaiko 38 museok hainbat jarduera antolatu dituzte Museoen Nazioarteko Egunean

Erabiltzailearen aurpegia

museoak_egunkari

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Bizkaiko 38 museok hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Museoak ardatz kultural bezala: Tradizioaren etorkizuna lelopean. Egun berezi horretan, museoen sarrera doakoa izango da, eta 65 jarduera burutuko dira Bizkaiko 24 udalerritan. Museoen Nazioarteko Egunaren harira ondutako egitaraua gaur goizean aurkeztu dute Bilbon kokatutako Arkeologi Museoan. Bertan, […]

Bizkaiko 38 museok Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Museoak kulturearen ardatz: tradizinoen etorkizuna.

Rikardo Arregi Sariak modalidade bi izango ditu aurten: Kazetaritzea eta Komunikazinoa

Erabiltzailearen aurpegia

Zemendian emongo ditue ezagutzera XXI. edizino honetako irabazleak.

Gazteriaren Gurutze Gorria Bizkaian ospitalean dagozan 2.288 ume eta gazteren ondoan dago

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, maiatzak 13, ospitalean dagozan umeen eguna da. Gazteriaren Gurutze Gorriak Ospitalean dagozan Umeen Arretarako proiektua dauka martxan Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetan. Helburua, ospitalean dagozan umeen eta gazteen bizitza kalidadea hobetzea da. Boluntarioen lana azpimarratu behar da: igaz 61 boluntariok hartu eben parte egitasmo honetan eta 2018an antolatutako jardueretan 2.288 umek eta gaztek parte hartu eben. 

Lau gune izango ditu 2019ko Ibilaldiko ibilbideak

Erabiltzailearen aurpegia

Domekan egingo dabe Bizkaiko ikastolen jaia, Lekeition.

'Vitoria, 3 de marzo'

Erabiltzailearen aurpegia

Gasteizko Zaramagan 1976an jazotakoa kontetea da asmoa, konpromiso sozial eta politikoa abiapuntu dala.

Iñigo Gorostarzu, Iñigo Izagirre, Eneko Araiztegi eta Haritz Mujika aurrera doaz

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoa Bertsotaneko sailkapen fasean, Mutrikun, Berastegin, Altzon eta Lezon egin dira saioak.

Elhuyar Zientzia Azokako ikertzaile gazteek Bilboko Plaza Barria bete dabe aurten be

Erabiltzailearen aurpegia

90 proiektu aurkeztu ditue Euskal Herriko 308 gaztek.

Erakunde arteko alkarlana nabarmendu dau Cristina Uriartek Herri Urratsen

Erabiltzailearen aurpegia

'Alkarlanik barik, euskereak gehiago sufriduko leuke; eta guk beragaz batera'