Josu Waliñok zuzenduko dau puntuEUS proiektua

Erabiltzailearen aurpegia

Behin .eus domeinua onartuta eta ICANN erakundeagaz kontratua sinatuta domeinu-eskariak jaso, kudeatu eta erregistretako prestaketa lanetan dabil puntuEUS fundazinoa. Fase barri hau bultzatu eta proiektua gidatzeko lan-talde barria hasi da beharrean. Josu Waliño Pizarro da puntuEUS egitasmoaren zuzendari barria. Josu Waliño Pizarro (Zumaia, 1972), informatikan lizentziatua, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresearen sortzaile eta Elhuyar Fundazinoko Barrikuntza eta Proiektuen Zuzendari eta zuzendaritzako kidea izan da. Waliñogaz batera Lorea Arakistain Aizpiri komunikazino-arduradunak osotuko dau lantaldea.

Iratxe Esnaola Arribillagak, gaur arte proiektuaren bultzatzaile izan ...

Bilboko Udalak 1980 aurreko argazkiak jasoko ditu irailean Abusu auzoaren historia errepasauko dauen erakusketarako

Erabiltzailearen aurpegia

Uriko ondarea ezagutarazotea helburu dauen Bilbao Izan programeak, urte amaieran Bilboko Abusu auzoaren historia errepasauko dauen argazki-erakusketea osotzeko behar dituan 1980 aurretik ateratako irudiak batzeari ekin deutso, Bizkaiko uriburuko Udalak jakinarazo dauenez.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Abusu Sarean eta Andre Berri alkarteakaz, Abusu zentro soziokulturalagaz, liburutegi-sareagaz eta Bilbao Kirolak erakundeagaz alkarlanean, erakusketa honetan parte hartzera konbidau nahi izan ditu argazki personalak ixteko prest dagozan auzoko lehengo eta oraingo bizilagun guztiak. Batutako material guztia ikusgai jarriko da, inprimidutako kopietan ...

'Hamalau Heriotzena' lanaren jatorrizko bertsopapelaren kopia topau dabe Euskaltzaindian

Erabiltzailearen aurpegia

Modesto eta Bertol Arrieta aita-semeek Hamalau Heriotzena izeneko sortearen jatorrizko bertsopapelaren kopia bat topau dabe Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan. Dokumentu berean agertzen danez, Tolosan argitaratu zan, D. Juan Manuel la Lamaren inprimategian, 1826an.

Modesto eta Bertol Arrietak esaten dabenaren arabera, orain arte inork ez dau bertso-papel orijinalaren kopiarik argitaratu. Eurek, Pello Esnalen eta Jabier Kalzakortaren aholkuak jarraituz, jo eben Azkue Bibliotekara. Gero -azpimarratu dabe- Josune Olabarria Bibliotekako langilearen jarrerak eta profesionaltasunak egin dau ganerakoa.

Dokumentuari buruzko zehaztasunak emon ditue: 1965ean ...

'Maya Erlea' barikutik aurrera euskeraz zinema-aretoetan

Erabiltzailearen aurpegia

Zineuskadiren ekimenez abiatutako Zinema Euskaraz katalogoak beste film bat aurkeztuko dau irailaren 5etik aurrera: Maya Erlea (Alexs Stadermann eta Glenn Fraser, 2014).

Herritarren artean zinema-aretoetara joateko ohiturea errotzeko, eta era berean, familia osoarentzako euskerazko zinema-eskaintza zabaltzeko asmoz, Zinema Euskaraz ekimena abiatu eban Zineuskadik 2009an, eta ordutik, urtean euskeraz bikoiztutako dozena bat inguru film emoten ditue areto komertzialetan, Sarean, udaleko aretoetan eta baita eskoletan be.

2014an, Bram Barrabas (Anna Van Der Heide, 2012), Enperadorea (Peter Webber, 2014), Dragon Ball Z ...

Uriak kolore bizia izango dau IX. Una Ria con Duende topaketearen hasiereagaz

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Ibaiondoko barrutia aire eta erritmo flamenkoz beteko da bederatzigarren urtez jarraian, zapatu honetan (irailaren 6an), Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko diralako. Ekimen hori, gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatu da, konbidautako artisten kalidadearen zein, gero eta anitzagoa dan eta arte horren adierazpen guztiak berotasunez hartzen dituan ikus-entzule kopuruaren ondorioz.

Topaketak iraila osoan iznago dira 5. barrutiko – Ibaiondoko hainbat eszenatokitan eta, ohikoa danez, jantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerrakaz batera ...

Reyes Prados eta Anne Igartiburu aurkezleek 'Poziktibity' proiektuaren hirugarren bideoa aurkeztu dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Reyes Prados eta Anne Igartiburu (bideo bidez, ezin izan baita bertan egon) aurkezleek, euskaltegi desbardinetako zenbait ikaslek eta irakaslek, baita Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, Poziktibity proiektuaren hirugarren bideoa aurkeztu dabe gaur, eguaztena, Bilboko Bizkaia Aretoan. Poziktibity proiektuaren barruan egingo dan bideo sortaren hirugarrena da eta heldutan hizkuntzak ikastea ze garrantzitsua dan gogorarazoten dau.

Poziktibity proiektuaren aurkezpen ekitaldian azaldu zan lez, bideo horreetan egunero eragiten deuskuezan gaiak jorratuko dira. Lehenengoan, Aritz Adurizek eta Imanol Agirretxek hizkuntzak jakitea eta hizkuntza horreek ...

Bilbok kolore bizia izango dau astegoienean IX. Una Ria con Duende topaketearen hasiereagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Ibaiondoko barrutia aire eta erritmo flamenkoz beteko da bederatzigarren urtez jarraian, zapatu honetan (irailaren 6an), Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko diralako. Ekimen hori, gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatu da, konbidautako artisten kalidadearen zein, gero eta anitzagoa dan eta arte horren adierazpen guztiak berotasunez hartzen dituan ikus-entzule kopuruaren ondorioz.

Topaketak iraila osoan iznago dira 5. barrutiko – Ibaiondoko hainbat eszenatokitan eta, ohikoa danez, jantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerrakaz batera ...

Igande eta jaiegunetan, merkataritzan jai!

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Igande eta jaiegunetan, merkataritzan jai!

2012tik ordutegi komertzialen dekretua indarrean izan den aren, Euskal Herriko merkatari eta langileok “0” irekieraren aldeko apustua egiten jarraitu genuen. Oraingoan, zona turistikoen ezarpenaren erregulazioarekin datozkigu, igande eta jaiegunetan eremu hauetan irekiera librea ezarri nahi dutelarik, honek merkataritzan izan ditzakeen ondorio latzak ezkutatzen dizkigularik.

Udalak atzoko lan istripua deitoratu eta elkarretaratzea deitu du bihar 12etarako

Erabiltzailearen aurpegia
Atzo Deustun gertaturiko lan istripu larriaren harira EHBilduk eskatutako Udal Bozeramaleen Batzordea gaur bildu da. Udalak aho batez onartu du ondorengo adierazpena: Udalbatzak bere elkartasuna agertu nahi die atzo Arangoitiko eraikuntza-lan batzuetan izandako lan-istripuaren ondorioz hil zen 49 urteko Juan José Bodeguero langilearen familiartekoei, lankideei eta adiskideei. Udalak,  Euskadiko lan arloko agintaritza den Osalani bitarteko […]

Independentziaren V erraldoia

2014/09/09 18:30

Kafe Antzokia | Abando - Indautxu

Antolatzailea: Assemblea Nacional Catalanak (ANC) eta Zenbat Gara Elkartea 18:30etan herritarrek, beste herri askotan bezala, V erraldoia irudikatuko dute Kafe Antzoki pareko kale agerraldian (Done Bikendi kalean). Assemblea Nacional Catalanak (ANC) antolatu du ekimen hau, Bartzelonan irailaren 11n, Diada egunean, egingo duten ekitaldi nagusiaren baitan. V forma aukeratu dute V-arekin hasten baitira katalanez bidea (via), borondatea (voluntad), bozkatu (votar) eta garaipena (victoria).

HIROMI YOSHIDA eta AXEN ESKALADA

2014/09/05 10:30 / 17:30

Kafe Antzokia | Abando - Indautxu

Hiromi Yoshida lagun japoniarra eta Axen Eskalada aktoreak Japonian tradizio handia duen rakugoa azaldu eta kontatuko digute. Rakugoak Japoniako ipuina tradizionalak dira.

Jasotzailearen ikuspegitik | ZUZENDARI IKASTAROA

Erabiltzailearen aurpegia

Zuzendari ikastaroa egin dute Iker eta Iratik. Beren esperientzia, jasotakoa eta emandakoa kontatu digute elkarrizketa honetan.

Tailerra: `Emakumeak eta Literatura. XIX. mendeko idazle iparramerikarrak´

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Tailerra: `Emakumeak eta Literatura. XIX. mendeko idazle iparramerikarrak´

Tailerra Josune Muñozek emango du irailaren 16tik abenduaren 16ra bitarteko astearteetan. Izena emateko epea zabalik dago.

Trebakuntza zabala hezitzaileei baliabide pedagogikoak eta ikastaro osagarriak eskaini asmoz

Erabiltzailearen aurpegia

Trebakuntza zabala hezitzaileei baliabide pedagogikoak eta ikastaro osagarriak eskaini asmoz

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak 2014-15 ikasturterako ikastaro ugari antolatu ditu aisialdiko formazioa eta jendartearen eraldaketa eragiteko trebakuntza eskaini asmoz. Ikastaroak gazte, hezitzaile, ikasle, guraso zein norbanakoei zuzenduta egongo dira. Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 1etik 30era.

Bermeoko Erraldoien Konparseak film labur bat egin dau umeei txupetea kentzen laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Bermeoko Erraldoien Konparseak joan dan urtean Ekau pipie Xixilintzako liburuxkea argitaratu eban. Aurten beste pausu bat emon dau eta liburuxka horretan oinarrituta, titulu bereko film laburra egin dau, Markel eta Gorka Goikoetxea anaiek zuzendutakoa.

Liburuxkan lez, Ekau pipie Xixilintzako film laburrean personaiak, Anton, Josefin, Lorentzo eta Mari Bermeoko erraldoiak, sorgin bat eta gure Xixili be ipuin honen protagonista bat da. Istorio honegaz Bermeoko umetxuei pipie kentzen lagundu nahi deutse gure erraldoiek, izan be, beste leku batzuetan, berbarako, Iruñean, ohiturea da ...