Bermeoko Erraldoien Konparseak film labur bat egin dau umeei txupetea kentzen laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Bermeoko Erraldoien Konparseak joan dan urtean Ekau pipie Xixilintzako liburuxkea argitaratu eban. Aurten beste pausu bat emon dau eta liburuxka horretan oinarrituta, titulu bereko film laburra egin dau, Markel eta Gorka Goikoetxea anaiek zuzendutakoa.

Liburuxkan lez, Ekau pipie Xixilintzako film laburrean personaiak, Anton, Josefin, Lorentzo eta Mari Bermeoko erraldoiak, sorgin bat eta gure Xixili be ipuin honen protagonista bat da. Istorio honegaz Bermeoko umetxuei pipie kentzen lagundu nahi deutse gure erraldoiek, izan be, beste leku batzuetan, berbarako, Iruñean, ohiturea da ...

Bilbon hildako langilearen kasua azpikontratazioarekin lotu dute sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia

Astelehenean Bilboko Arangoiti auzoan eraikitzen ari diren etxebizitzetan lan istripua izan da eta 49 urteko langile barakaldarra hil da dumper motako ibilgailu batek azpian harrapatuta. Heriotza salatzeko, asteartean elkarretaratzea deitu dute 11:00etan Deustuko San Pedro plazan ELA, LAB, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek. CCOOk ordu bete beranduago egingo du protesta.

Durangoko 49. Azokan parte hartzeko epea irailaren 30ean zarratuko da

Erabiltzailearen aurpegia

Abenduaren 5etik 8ra egingo dan Durangoko 49. Azokan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produkzino-etxe, alkarte, erakunde eta banatzaileek irailaren 30era arteko epea dabe izena emoteko, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Horretarako, aurreko urteetan lez, sareko izen-emotea irailaren 1etik aurrera egin daiteke www.durangokoazoka.com webgunean.

Nobedade nagusi bi izango ditu aurtengo edizinoak izen-emoteari jagokonez: erakusmahai erdia kontratetako aukerea eta norbanako produktoreentzako egokituko dan gunea; honetarako izena emoteko epea irailaren 15ean zabalduko da.

Bestalde, erakusmahai erdia kontratau nahi dabenek Durangoko Azokako araudian ...

'800 Dukado', emakumeentzako I. Mendi Maratoia Sunbilla, Doneztebe, Elgorriaga eta Narbarten zehar

Erabiltzailearen aurpegia

Emakume kirola sustatzeko helburuagaz, Abiatu Kirol Klubak eta 800 Dukado Kirol Klubak antolatuta, 800 Dukado, Munduko I. Mendi Maratoia datorren irailaren 7an jokatuko da Bidasoa-Berroarango mendietan, Sunbilla, Doneztebe, Elgorriaga eta Narbarten, Nafarroako pirineotan, hain zuzen be. Aukera dagozan bost modalidadetan (Maratoia, Maratoi erdia, Nordic Walking, Hastapena eta Umeak) izena emoteko epea zabalik dago hemen.

Umezaroan kirol munduak ez dau mutil eta nesken arteko bereizketarik egiten, bardin antzeko kirol eskaintzea izaten dabelako. Heldutasunera heldukeran, barriz, edo hobeto esanda nerabezarotik aurrera, aldaketa ...

Benicio del Torok Donostia saria jasoko dau Donostiako 62. Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Perlak sailari amaierea emongo deutson Escobar: Paradise Lost filmako protagonistea da Benicio del Toro. Andrea di Stefanok idatzi eta zuzendu dau pelikulea eta protagonistak Oscar sari bat irabazi eban Benicio del Toro (Pablo Escobarren rola jokatuko dau), Josh Hutcherson (Hunger Games), Claudia Traisac eta Carlos Bardem izango dira.

Benicio del Torok Donostian pelikulea aurkezten eta bere ibilbide osoaren autormenezko Donostia saria jasoten izango dala baieztau dau honezkero. Josh Hutcherson, Andrea Di Stefano eta Carlos Bardem be Zinemaldian izango dira.

Benicio ...

ESAN sindikatua ertzainek euskeraz egitearen alde

Erabiltzailearen aurpegia

Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren zereginak egokitu egin behar dirala uste dau ESAN sindikatuak. Gilen Usandizaga ESAN sindikatuko kidea Bizkaia Irratian izan da. Besteak beste, poliziaren eta guardia zibilaren zereginak egokitu behar dirala nabarmendu dau. Ertzaintza barruan, giro nahastau samarra dagoela onartu dau Usandizagak. Dana dala, gogoz dago hauteskunde sindikaletarako. Urriaren 30ean izango dira. Euskera arloan, aldarrikapenek aurrera egiten daben zaintzen segiduko dau ESAN sindikatuak. Azken lan eskaintzan, hautagaien erdiei lehen hizkuntza eskakizuna eskatu deutsie.

Umeak Bizkaiko zenbait eskolatan abakoa erabilten hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia

Nazinoarteko ALOHA proiektuaren bitartez matematiketan antxina erabilten zan gailua sartzen hasiko da barriro be ikasgela eta akademia batzuetan. Abakoa barriro be erabiltearen onurak zehaztu deuskuz Lorena Egidazu irakasleak. Lorenak akademia bat dauka Berrizen.

Begiraden ganetik psoriasia hondartzara eta piszinara orain!

Erabiltzailearen aurpegia

Psoriasia jasaten daben gaixoek udan azala ezelango konpleju barik erakusteko kanpainea egin dau Acción Psoriasis alkarteak. Juan Velez, alkarteko kidea da, Juanek psoriasia dauka eta persona honeek askotan besteen aurreretxiengaitik eukiten dabezan arazoak aitatu deuskuz. Udan aurkeztu daben kanpainak psorioasia daben personak konplejuen gainetik hondartzara, mendira edo piszinetara joateko deia egiten deutse. Ikusgarritasuna lantzeko be euren argazkiak sare sozialetara igoteko aholkua emon dabe.

EH Bilduk udal bozeramaileen batzordea eskatu du Deustun gertaturiko lan istripu larria aztertzeko

Erabiltzailearen aurpegia
EHBilduren Bilboko Udal Taldeko bozeramailea den Aitziber Ibaibarriagak premiazko Udal Bozeramaileen Batzordea deitzea eskatu dio gaur eguerdian Areso alkateari. Gaur goizean Deustun lan istripu larria gertatu da eta bertan langile bat zendu da. Talde guztien artean lan ezbehar-kopuruaren kontrako erakunde mailako aitorpena adostea du helburu EHBilduk. EHBilduk, elkartasuna eta samina hildakoaren familia eta lagunei emateaz […]

Ikaslearen begiradatik | BEGIRALE IKASTAROA

Erabiltzailearen aurpegia

Egun hauetan zehar ikastaro ezberdinak egin dituzten ikasleen iritziak bildu eta sareratuko ditugu blogean.