Latavious Williams Bilbao Basketen jokalari berria

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Latavious Williams Bilbao Basketen jokalari berria

Taldearen laugarren fitxaketa da, Bilbao Basketek jakinarazi duenez.

Porto, Shakhtar eta BATE izango dira Athleticen aurkariak

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Porto, Shakhtar eta BATE izango dira Athleticen aurkariak

Athleticek Txapeldunen Ligako arerioak ezagutu zituen atzo arratsaldean. Monakoko Foro Grimaldi jauregian egin zen zozketan zuri-gorriak Europako 32 talde onenen artean egon ziren. Horietariko hiruk San Mamesen jokatzeko aukera edukiko dute: Porto, Shakhtar eta BATE. Benetan poz-pozik egoteko zozketa izan da.

Euskera irakurle taldeetan izena emoteko epea irailaren 10ean amaituko da

Erabiltzailearen aurpegia

Egun batzuk baino ez dira geratzen Bilboko euskera irakurle taldeetan parte hartu ahal izateko eta izena emoteko epea be azken txanpan dago, izan be, irailaren 10ean amaituko da. Izena emoteko erak: Foru Liburutegian bertan (beheko solairuan), telefonoz (946082487) edota posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net); gehienez 20 persona onartuko dira.

Kontuak kontu, irailaren 11n hasi eta abenduaren 11ra bitartean, hamabostean behin, eguenetan, 18:00retatik 20:00retara izango dira hitzorduak Bilbon, Foru Liburutegiko 5. pisuan.

Dinamizatzailea Julen Gabiria idazlea izango da eta ...

Leioako Kantikak Asiara bidaiatu barri dau

Erabiltzailearen aurpegia

Leioako Kantikak Munduko koru-musikearen hamargarren sinposioan hartu dau parte. Leioako gazteak International Federation of choral music-eko enbajadore izentau ditue 2014-2015 ikasturterako. Erakundeak hiru urtean behin antolatzen dau sinposioa eta aurten Seulen egin dabe. Asian zehar ibili da Leioako Kantika eta zuzendariagaz, Basilio Astulezegaz egin dogu berba.

 

Bilboko Udaltegiek Expodistrito barruko erakusketa ibiltariak jasoko ditue irailean

Erabiltzailearen aurpegia

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, datorren astelehenean, irailaren 1ean, emongo deutso hasierea urteko azken hiruhilekorako egitarauari. Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta Errekaldeko udaltegietara hurreratzen diran bilbotarrek bederatzi erakusketa ibiltariz gozau ahal izango dabe urtarrilaren erdialdera arte: bost, pintura erakusketak izango dira, bi argazki erakusketak, beste bat komikian oinarritutakoa eta marketeriari buruzko beste bat.

Urteko azken hileotarako programea datorren astelehenean hasiko da, pintura erakusketa bigaz, argazki erakusketa bategaz, eta ...

BIAk arkitekturea ardatz daben kultur jarduerak antolatuko ditu Bilbon irailean

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaian arkitekturea eta urigintzea dinamizetea helburu dauen BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) plataformeak publiko guztiei edegitako kultur jarduerak eskainiko ditu irailaren 4tik 28ra, arkitekturea herritarrei hurreratzeko asmoz. Bilboko Udalak jakinarazo dauenez, eskainiko diran erakusketak, zinema-saioak, lehiaketak, umeentzako tailerrak eta bisita gidatuak Bizkaiko uriburuan egingo dan lehen BIA Urban Regeneration Forumaren haritik antolatu dira.

Foroak (hilak 27 eta 28) 300 arkitekto, urigile eta injineru baino gehiago alkartu eta Norman Foster izango dau konbidadu berezia; urtetako ibilbide profesional oparoagaitik bera izango da ...

Zezenak porrota, Piztien eretxian

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko zezenketak porrota izan dira, Piztiak konpartsearen esanetan. Loreto Errasti Piztiak konpartsako kidea, Aste Nagusiko txupinerea izan da aurten. Gaur, Lau Haizetara saioan egon da, eta esan dau zezenketak porrota izan dirala. Kultura ekitaldietan herritar asko ibili dala nabarmendu dau. Baina zezenketetan eta sokamuturretan ezetz. Porrota ez dala izan krisiagaitik. Badirala beste arrazoi batzuk be.
Esate baterako, animalien tratu etikoaren aldeko ekimena.

Uhaldiak, duela 31 urte

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Uhaldiak, duela 31 urte

Astebete betearen oroimenak gozoak dira. Udal, komertzio, konpartsetatik eta bilbotar ororen aldetik elkar zoriontzea, ez besterik, dugu egunotan goiburu.

Pedro Olea bilbotarrak Zinemira Saria jasoko dau 62. Donostia Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Pedro Olea bilbotarrak Zinemira Saria jasoko dau 62. Donostia Zinemaldian

Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA produktore-alkarteek euskal zinemagintzako persona ospetsu baten ibilbidea saritzeko emoten daben Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da.

Onenekin, ate handitik eta merezimendu osoz

Erabiltzailearen aurpegia

Onenekin, ate handitik eta merezimendu osoz

Athleticek Txapeldunen Ligako multzokako fasean jokatuko du Napoli mendean hartu ondoren. Heldutasunez, izaera erakutsiz eta euren mailari esker lortu dute txartela lehoiek. Hori bai, ez dira bakarrik egon, lehen aldiz osorik egon den San Mamesek sekulako bultzada eman dio taldeari.

Euskara Irakurle Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia

Euskara Irakurle Taldeak

Izena emateko epea irekita, irailak 11ra arte, euskara irakurle taldeetan parte hartzeko.

Raul Fuentes indautxuarra espainiaratu eta kartzeleratu dute

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Raul Fuentes indautxuarra espainiaratu eta kartzeleratu dute

Erresuma Batuak espainiaratu zuen asteazkenean, 2012an Liverpoolen atxilotua izan ostean. 1991an Barakaldoko auto batean leherkari bat jartzen saiatzeagatik epaituko dute.

Aste Nagusiko Hiri krosa: sailkapena eta argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Argazkiak gure Flickr bilduma honetan aurkituko dituzue. 700dik gora argazki daude bertan. Hona hemen 2014ko Hiri Krosaren sailkapena: POSICION DORSAL Tiempo Nombre SEXO Tiempo por Km 1 4 0:18:07 CRUZ MATEOS,IMANOL H 0:02:58 2 2 0:18:08 RAZGA ,ISMAEL H 0:02:58 3 1 0:18:19 HIERRO PEÑA,IVAN H 0:03:00 4 1908 0:18:41 BEN DAOUD ,HAMID H 0:03:03 […]

Hiri krosa: sailkapena eta argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia
Argazkiak gure Flickr bilduma honetan aurkituko dituzue. 700dik gora argazki daude bertan. Hona hemen 2014ko Hiri Krosaren sailkapena: POSICION DORSAL Tiempo Nombre SEXO Tiempo por Km 1 4 0:18:07 CRUZ MATEOS,IMANOL H 0:02:58 2 2 0:18:08 RAZGA ,ISMAEL H 0:02:58 3 1 0:18:19 HIERRO PEÑA,IVAN H 0:03:00 4 1908 0:18:41 BEN DAOUD ,HAMID H 0:03:03 […]

Zinebik kirolari ezinduen talde baten bizitzea erakusten dauen 'Camino a Olimpìa' lana aurkeztuko dau Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Hileko dokumentala, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen estreinaldien zikloak, Camino a Olimpia filma eskainiko dau eguenean, abuztuaren 28an, Bilboko Multicines aretoetan (José María Escuza, 13), 20:00etan. Sarrerearen prezioa 3,70 eurokoa da.

Bilboko Udalak jakinarazo dauenez, lana Londoneko Joko Paralinpikoetan parte hartzen daben atleta batzuen eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da.

Camino a Olimpia lanak, Niko von Glasow zuzendari alemanak, zeozelako urritasuna edo ezintasuna daben personen ...