Zinebik kirolari ezinduen talde baten bizitzea erakusten dauen 'Camino a Olimpìa' lana aurkeztuko dau Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Hileko dokumentala, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen estreinaldien zikloak, Camino a Olimpia filma eskainiko dau eguenean, abuztuaren 28an, Bilboko Multicines aretoetan (José María Escuza, 13), 20:00etan. Sarrerearen prezioa 3,70 eurokoa da.

Bilboko Udalak jakinarazo dauenez, lana Londoneko Joko Paralinpikoetan parte hartzen daben atleta batzuen eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da.

Camino a Olimpia lanak, Niko von Glasow zuzendari alemanak, zeozelako urritasuna edo ezintasuna daben personen ...

Pedro Olea bilbotarrak Zinemira Saria jasoko dau 62. Donostia Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA produktore-alkarteek euskal zinemagintzako persona ospetsu baten ibilbidea saritzeko emoten daben Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da. Zinemira Saria irailaren 22ko galan emongo deutsie, Victoria Eugenia antzokian. Saria emoteaz gan Borja Cobeagaren Negoziatzailea filma estreinauko da.

Pedro Olea Bilbon jaio zan, eta Ekonomiako ikasketak baztertuta, errealizadore titulua atera eban Madrilgo Zinema Eskola Ofizialean. TVEn hasi zan lanean. Han, dokumentalak zein fikzinozkoak egin zituan: Xantares, La ría de Bilbao, La Ronca, Topycal Spanish ...

Flamenko tailerrak irailean zehar

Erabiltzailearen aurpegia
Zabalik dago Bilboko Flamenko tailerretan izena emoteko epea.
Udaleko kultura eta hezkuntza sailak antolatu ditu tailerrok, “Una Ría con duende” topaketen barruan. Jardunaldiak Irailaren seian hasiko dira. Eskaintza oso zabala da: gitarra, txalo eta konpas tailerra, kante eta dantza flamenko tailerra egingo dira beste askoren artean.
Bilboko udaleko kultura saileko ordezkaria da Justo Ezenarro; dinoskunez, oso harrera ona euki ohi dau jardunaldi honek.

30. urteurrena ospatuko dau Folk Getxo BBK jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren astean Folk Getxo BBK jaialdiak hiru hamarkadako ibilbidea ospatuko dau. Irailaren 4tik 7ra, danetara, 11 saio izango dira jaialdian eta horreen artean nabarmendu behar dira Capercaillie, Chambao eta Osibisaren kontzertuak, baita Ara Malikian biolin-jotzaileak Fernando Egozcue, José Luis Montón, Oreka TX eta Kalakan talde eta artistakaz sortutako Sustraiak-Raíces ikuskizuna. Azken hori, jaialdi getxotarrean baino ez da eskainiko.

Areetako Geltokia plazan izango dira kontzertu nagusiak 21:00etan (domekan, 20:00etan) eta arratsaldeko saioak, plazaren ondoko aparkalekuan, 19:00etan (domekan, 18 ...

Kaliforniako San Diegoko Unibersidadeko ikasleen artelanak hartuko ditu Bizkaia Aretoak

Erabiltzailearen aurpegia

Abuztuaren 29tik irailaren 12ra bitartean pinturea eta eskultura esperimentala buztartuko dituan Box has six sides erakusketea ikusi ahal izango da Bilbon. Barikuan, abuztuak 29, 8:00etatik aurrera Bizkaia Aretoko Chillida gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo) erakusketeak ateak zabalduko ditu. Irailaren 12ra arte izango da aukerea pinturea eta eskultura esperimentala buztartuz Kaliforniako San Diegoko unibersidadeko ikasleen artelanak ikusteko. Box has six sides izenburupean, maila metaforikoan baino ez bada be, iparamerikarren artelan guztiak ekarri dituan kaxea aitatu nahi dau izenburu horrek. Erakusketearen ...

Tratu txarra, adinekoei

Erabiltzailearen aurpegia

Adinekoen artean, 13 mila inguruk tratu txarra hartzen dabe. Lourdes Zurbanobeaskoa Jaurlaritzaren gizarte eta osasun arretako koordinatzailea Lau Haizetara saioan izan da gaur. Azaldu dau adinekorik gehienak ez dirala konturatzen. Izan be, tratu txarrak 13 milak jasaten ditue, eta salatu, 5.000 inguruk baino ez. Medikazinoa ez kontroletea eta umeen moduan tratetea be badagoz tratu txarren artean. Zurbanobeaskoaren esanetan, adinekoari ez jake emoten daukien balioa.

Munduko Saskibaloi Txapelketa Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Abuztuaren 30etik irailaren 4ra, Bilbo saskibaloi onenaren erreferentzia izango da mundu-mailan. Izan ere, FIBA 2014 saskibaloiko munduko kopako aurrefaseko 15 partida BECen jokatuko dira. Estatu Batuetako selekzioa, gaur egungo munduko txapeldun eta 2012ko Olinpiar Jokoetako urrezko dominaren irabazlea, izango da bertan, Finlandia, Zeelanda Berria, Ukraina, Dominikar Errepublika eta Turkiako selekzioekin batera. BECek instalazioak egokituko ditu […]

Artayorran baño, yantzan obetó!

Erabiltzailearen aurpegia
Iparralde eguna tradizioa dugu Algaran, baina aurten, dudarik gabe, oso egun berezia izan da, Josu eta Isidro Artayorran baño, yantzan obetó! irratsaioko artista radiofonikoen bidez. Euskal kantari piloa gomitatu zituzten bazkarira, eurek euren irratsaioan euskal musika eta kantagintza baitute hizpide, eta lagun arteko bazkari historikoa bilakatu zen hitzordua. Zikiro-yatea izan zen, Apolok eta bere lagun […]

Txapeldunen gaua

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Eguna heldu da, pasaden urtean egindako lan guztia, gaur San Mamesen 90 minututan jokatuko dute zuri-gorriek.

Hiri asko bere baitan proiektuaren laugarren lana: `euri-jasak´

Erabiltzailearen aurpegia

Hiri asko bere baitan proiektuaren laugarren lana: `euri-jasak´

Hementxe aurkezten dizuegu proiektuko laugarren obra; hiriko txoko askotan barreiatzen den bakardade ikusezinaren tantatxo bat bistaratzen diguna.

Venezian 20 film lehiatuko dira gaurtik irailaren 6ra Urrezko Lehoia irabazteko

Erabiltzailearen aurpegia

Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarraren azken filmak, Birdman izenburukoak edegiko dau gaur, hilak 27, Veneziako 71. Mostra. Tragikomedia dakar oraingoan Iñarritu jn.ak. Superheroiarena egiten ospetsu bilakatu baina bere bizimoduaren norabidea aldatu nahi dauen aktorearen (Michael Keaton) istorioa kontetan dau zinemagile mexikarraren azkeneko filmak. Veneziako zinemaldia irailaren 6ra arte egingo da, eta hogei film izango dira pelikula onenaren Urrezko Lehoia irabazteko lehian. Tartean dago, berbarako, Abel Ferrara estadubatuarraren Pasolini lana. 1975eko zemendiaren 2an hil eben zinemagile eta idazle italiarra, baina ez ...

Leire Bilbaok 'Con barqueira e remador' olerki-itzulpengintza ekimenean hartuko dau parte

Erabiltzailearen aurpegia

Urriaren 12tik 18ra Con barqueira e remador poesia itzulpengintzearen inguruko nazinoarteko tailerra izango da San Simon irlan, Vigo ibaian. Aurten, Leire Bilbao idazle eta olerkari euskaldunak hartuko dau parte, beste 6 poesiagilegaz batera, poesia itzulpengintzaeri bultzadea emon gura deutson ekimenean. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz joango da Galiziara.

Con barqueira e remador ekimenak nazinoarteko itzulpengintzan be jarduten diran 7 olerkari batzen ditu, alkarren arteko talde lana egiteko. Jatorrizko bersinoan zein ingelesez dagozan olerki-sorten ganean egitean da lan, eta autore bakotxak ...

Euskeraz irakurten Julen Gabiriagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Euskerazko Irakurle Taldeen dinamizatzailea izango da Galdakaoko idazlea. Irailaren 11tik aurrera egingo da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekimena,  hiru hilabetez. Izena emoteko epea zabalik dago irailaren 10era arte, Foru Liburutegian. Gehienez hogei laguneko taldea osotuko da eta Julen Gabiria idazleak dinamizauko dau. Hamabost egunero ordu biko saioak egingo dira, arratsaldeko 18:00retatik 20:00retara.

Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

Erabiltzailearen aurpegia

Donostia Zinemaldiaren 62. edizinoak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian produzidutako zinemeari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten produzidutako lau lanek osotuko dabe sail berezia.

Bi estreinaldiak Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren beste edozein sailetan aurkezten diran eta gitxienez % 20 euskal produkzinoa daben ganerako lanak be, betibe mundu mailako estreinaldiak badira. Irizar saria nori emon epaimahai espezifiko batek erabagiko dau, eta saridunak 20.000 euro gordin irabaziko ditu, filmaren produktoreentzat.

Zinemira saila ...

Shane Powell: 'Laosen laguntzinoa lekuan lekuko ohituretara egokitzea da gatxena'

Erabiltzailearen aurpegia

Urruneko intxaurrak hamalau, hurreratu eta lau dakar esaera zaharrak. Laos gehiena hartzen dauen baso zarratu eta emonkorra habitat egokia emoten dau herrialdeko zazpi miloe inguru herritarrek bizitza duina izan deien.

Edozelan be, errealidadea bestelakoa da, izan be, frantziar Indotxina zaharraren anaia txikiaren egoerea dramatikoa da. Kaltetuenak umeak dira eta Asiako Hego-ekialde osoko heriotza-tasa handiena dago bertan; milatik 68 inguru urtea bete baino lehen hilten dira eta 79, barriz, ez dira bost urtera heltzen. Mingarriena da heriotza gehienak aurre egiteko moduko ...