Bilboko Udaltegiek Expodistrito barruko erakusketa ibiltariak jasoko ditue irailean

Erabiltzailearen aurpegia

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, datorren astelehenean, irailaren 1ean, emongo deutso hasierea urteko azken hiruhilekorako egitarauari. Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta Errekaldeko udaltegietara hurreratzen diran bilbotarrek bederatzi erakusketa ibiltariz gozau ahal izango dabe urtarrilaren erdialdera arte: bost, pintura erakusketak izango dira, bi argazki erakusketak, beste bat komikian oinarritutakoa eta marketeriari buruzko beste bat.

Urteko azken hileotarako programea datorren astelehenean hasiko da, pintura erakusketa bigaz, argazki erakusketa bategaz, eta ...

BIAk arkitekturea ardatz daben kultur jarduerak antolatuko ditu Bilbon irailean

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaian arkitekturea eta urigintzea dinamizetea helburu dauen BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) plataformeak publiko guztiei edegitako kultur jarduerak eskainiko ditu irailaren 4tik 28ra, arkitekturea herritarrei hurreratzeko asmoz. Bilboko Udalak jakinarazo dauenez, eskainiko diran erakusketak, zinema-saioak, lehiaketak, umeentzako tailerrak eta bisita gidatuak Bizkaiko uriburuan egingo dan lehen BIA Urban Regeneration Forumaren haritik antolatu dira.

Foroak (hilak 27 eta 28) 300 arkitekto, urigile eta injineru baino gehiago alkartu eta Norman Foster izango dau konbidadu berezia; urtetako ibilbide profesional oparoagaitik bera izango da ...

Zezenak porrota, Piztien eretxian

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko zezenketak porrota izan dira, Piztiak konpartsearen esanetan. Loreto Errasti Piztiak konpartsako kidea, Aste Nagusiko txupinerea izan da aurten. Gaur, Lau Haizetara saioan egon da, eta esan dau zezenketak porrota izan dirala. Kultura ekitaldietan herritar asko ibili dala nabarmendu dau. Baina zezenketetan eta sokamuturretan ezetz. Porrota ez dala izan krisiagaitik. Badirala beste arrazoi batzuk be.
Esate baterako, animalien tratu etikoaren aldeko ekimena.

Uhaldiak, duela 31 urte

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Uhaldiak, duela 31 urte

Astebete betearen oroimenak gozoak dira. Udal, komertzio, konpartsetatik eta bilbotar ororen aldetik elkar zoriontzea, ez besterik, dugu egunotan goiburu.

Pedro Olea bilbotarrak Zinemira Saria jasoko dau 62. Donostia Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Pedro Olea bilbotarrak Zinemira Saria jasoko dau 62. Donostia Zinemaldian

Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA produktore-alkarteek euskal zinemagintzako persona ospetsu baten ibilbidea saritzeko emoten daben Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da.

Onenekin, ate handitik eta merezimendu osoz

Erabiltzailearen aurpegia

Onenekin, ate handitik eta merezimendu osoz

Athleticek Txapeldunen Ligako multzokako fasean jokatuko du Napoli mendean hartu ondoren. Heldutasunez, izaera erakutsiz eta euren mailari esker lortu dute txartela lehoiek. Hori bai, ez dira bakarrik egon, lehen aldiz osorik egon den San Mamesek sekulako bultzada eman dio taldeari.

Euskara Irakurle Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia

Euskara Irakurle Taldeak

Izena emateko epea irekita, irailak 11ra arte, euskara irakurle taldeetan parte hartzeko.

Raul Fuentes indautxuarra espainiaratu eta kartzeleratu dute

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

Raul Fuentes indautxuarra espainiaratu eta kartzeleratu dute

Erresuma Batuak espainiaratu zuen asteazkenean, 2012an Liverpoolen atxilotua izan ostean. 1991an Barakaldoko auto batean leherkari bat jartzen saiatzeagatik epaituko dute.

Aste Nagusiko Hiri krosa: sailkapena eta argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Argazkiak gure Flickr bilduma honetan aurkituko dituzue. 700dik gora argazki daude bertan. Hona hemen 2014ko Hiri Krosaren sailkapena: POSICION DORSAL Tiempo Nombre SEXO Tiempo por Km 1 4 0:18:07 CRUZ MATEOS,IMANOL H 0:02:58 2 2 0:18:08 RAZGA ,ISMAEL H 0:02:58 3 1 0:18:19 HIERRO PEÑA,IVAN H 0:03:00 4 1908 0:18:41 BEN DAOUD ,HAMID H 0:03:03 […]

Hiri krosa: sailkapena eta argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia
Argazkiak gure Flickr bilduma honetan aurkituko dituzue. 700dik gora argazki daude bertan. Hona hemen 2014ko Hiri Krosaren sailkapena: POSICION DORSAL Tiempo Nombre SEXO Tiempo por Km 1 4 0:18:07 CRUZ MATEOS,IMANOL H 0:02:58 2 2 0:18:08 RAZGA ,ISMAEL H 0:02:58 3 1 0:18:19 HIERRO PEÑA,IVAN H 0:03:00 4 1908 0:18:41 BEN DAOUD ,HAMID H 0:03:03 […]

Zinebik kirolari ezinduen talde baten bizitzea erakusten dauen 'Camino a Olimpìa' lana aurkeztuko dau Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Hileko dokumentala, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen estreinaldien zikloak, Camino a Olimpia filma eskainiko dau eguenean, abuztuaren 28an, Bilboko Multicines aretoetan (José María Escuza, 13), 20:00etan. Sarrerearen prezioa 3,70 eurokoa da.

Bilboko Udalak jakinarazo dauenez, lana Londoneko Joko Paralinpikoetan parte hartzen daben atleta batzuen eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da.

Camino a Olimpia lanak, Niko von Glasow zuzendari alemanak, zeozelako urritasuna edo ezintasuna daben personen ...

Pedro Olea bilbotarrak Zinemira Saria jasoko dau 62. Donostia Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA produktore-alkarteek euskal zinemagintzako persona ospetsu baten ibilbidea saritzeko emoten daben Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da. Zinemira Saria irailaren 22ko galan emongo deutsie, Victoria Eugenia antzokian. Saria emoteaz gan Borja Cobeagaren Negoziatzailea filma estreinauko da.

Pedro Olea Bilbon jaio zan, eta Ekonomiako ikasketak baztertuta, errealizadore titulua atera eban Madrilgo Zinema Eskola Ofizialean. TVEn hasi zan lanean. Han, dokumentalak zein fikzinozkoak egin zituan: Xantares, La ría de Bilbao, La Ronca, Topycal Spanish ...

Flamenko tailerrak irailean zehar

Erabiltzailearen aurpegia
Zabalik dago Bilboko Flamenko tailerretan izena emoteko epea.
Udaleko kultura eta hezkuntza sailak antolatu ditu tailerrok, “Una Ría con duende” topaketen barruan. Jardunaldiak Irailaren seian hasiko dira. Eskaintza oso zabala da: gitarra, txalo eta konpas tailerra, kante eta dantza flamenko tailerra egingo dira beste askoren artean.
Bilboko udaleko kultura saileko ordezkaria da Justo Ezenarro; dinoskunez, oso harrera ona euki ohi dau jardunaldi honek.

30. urteurrena ospatuko dau Folk Getxo BBK jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren astean Folk Getxo BBK jaialdiak hiru hamarkadako ibilbidea ospatuko dau. Irailaren 4tik 7ra, danetara, 11 saio izango dira jaialdian eta horreen artean nabarmendu behar dira Capercaillie, Chambao eta Osibisaren kontzertuak, baita Ara Malikian biolin-jotzaileak Fernando Egozcue, José Luis Montón, Oreka TX eta Kalakan talde eta artistakaz sortutako Sustraiak-Raíces ikuskizuna. Azken hori, jaialdi getxotarrean baino ez da eskainiko.

Areetako Geltokia plazan izango dira kontzertu nagusiak 21:00etan (domekan, 20:00etan) eta arratsaldeko saioak, plazaren ondoko aparkalekuan, 19:00etan (domekan, 18 ...

Kaliforniako San Diegoko Unibersidadeko ikasleen artelanak hartuko ditu Bizkaia Aretoak

Erabiltzailearen aurpegia

Abuztuaren 29tik irailaren 12ra bitartean pinturea eta eskultura esperimentala buztartuko dituan Box has six sides erakusketea ikusi ahal izango da Bilbon. Barikuan, abuztuak 29, 8:00etatik aurrera Bizkaia Aretoko Chillida gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo) erakusketeak ateak zabalduko ditu. Irailaren 12ra arte izango da aukerea pinturea eta eskultura esperimentala buztartuz Kaliforniako San Diegoko unibersidadeko ikasleen artelanak ikusteko. Box has six sides izenburupean, maila metaforikoan baino ez bada be, iparamerikarren artelan guztiak ekarri dituan kaxea aitatu nahi dau izenburu horrek. Erakusketearen ...