Larunbat honetan ospatuko da Euskararen Ginkanaren 3.edizioko finala

Ilaski Serranok gidatuta, finaleko probetan puntu gehien biltzen duen taldeak 3.000 euroko saria jasoko du.

Kutxa Ekoguneak hirugarren urtez antolatu duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, euskaraz eta euskararekin dibertitzeko helburuarekin. Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean gauzatu da lehiaketa eta, lehen aldiz, parte hartzea taldekakoa izan da. Parte hartze zabala eta anitza izan du Euskararen Ginkanak, jarritako aurreikuspen guztiak gaindituz. Izaera eta eremu geografiko desberdinetako 42 taldek erantzun diote deialdiari: Hego Euskal Herriko lurralde desberdinetako aisialdi eta kultura taldeak, euskara elkarteak, euskaltegiak, mintzapraktika ...

Elgetako Espaloia kafe antzokiak 10 urte beteko ditu, eta talde kudeatzaileak utzi egingo du

2000. urtean idatzi genuen Gasteizko Parralen Elgetarako izan zitekeen kultura gune baten txostena. Ordutik deitu genion kafe antzokia. Gerora etorri zen Espaloia izendapena. (...) Lortu dugu plaza irekia. Eta utziko dugu plaza ireki jantzia. Erabaki dugu elkartean inbertsio guztiak herriarendako uztea. Soinu, aulki, sukalde…

Iturria: arantzabal.com

via @iarantzabal: Badator eguna eta gu bagoaz: @espaloia k 10 urte http://t.co/AMSuVKl7Db

"Homofobiaren aurkako festibal batek [Zinegoak], ezin du euskara eta euskaldunon aurkako zinemaldia izan"

Badira idatezteko mingarriak diren post batzuk. Hau da horietako bat, minduta idazten diren horietako bat. Sentsibilitate bereziena beharko luketen ekimenetan, euskaldunon aurkako bazterkeria eta utzikeriagatik, esaterako. Zinema Ikustezina edo Zinegoak dira sentsibilitate bereziarekin egiten diren festibaletako bi. (...) 71 film, euskaraz bat ere ez. Espainolez ez direnek, espainolezko azpidatziak dituzte. Tarteka, azpidatzi bikoitzak ere bai... espainolez eta ingelesez.

Iturria: urruti.blogspot.com.es

via @urtziurruti: Zinegoak-en badaude azpidatzi elebidunak... espainol-ingelesez. "Horrela ez goaz inora", minduta idatziko post bat http://t.co ...

Faltan bota

Erabiltzailearen aurpegia
Twitter bidez, @aargoitia erabiltzaileak galdera egin dio Marimaistrari, ea “faltan bota” esapidea zuzena ote den.

Anbotorako mendi irteera, bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia
Igande honetan antolatuta geneukan mendi irteera bertan behera geratu da, eguraldia dela eta. Izan ere, klima baldintzak ez ei dira onenak izango inguru horretatik ibiltzeko. Beraz, eguratsa apur bat hobea izan arte itxaron behar… Baina bitartean, ez gara eguraldia bezala goibelduko, ez horixe! Otsailean zehar, beste zita garrantzitsu batzuk markatzen baitizkigu egutegiak: santa Ageda, Inauteriak… […]

Euskara ikasleen kantagunea, Beñat Aiartzarekin, larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleei, euskara hobeto eta motibatuago ikasteko, eta gure kultura ezagutzeko, hainbat proposamen interesgarri gozatzeko aukera eskaini nahi diegu hilero-hilero, eta haietako bat Euskara ikasleen kantagunea da. Bertan, Beñat Aiartzaren laguntzarekin, euskal kanta klasikoak zein berriak ikasi eta abesten ditugu, giro ederrean. Urtarrileko hitzordua larunbat honetan izango da, hilak 25, eguerdiko 13:00etan, Kafe Antzokian. Anima zaitez!

AZKEN ORDUKOA: KASTIN EGUN BATEN EGUN ETA LEKU ALDAKETA

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren 28an, ostiralean, Errekalden aurreikusita zegoen kastina larunbatera atzeratu da eta Bilborock-en izango da. Beraz, kastina martxoaren 29an izango da.  Hauek dira behin-betiko kastinen datak: Martxoaren 24,25, 26 eta 27an (17:30-20:30). Bilborock Aretoan (Mesedeetako kaia, 1) Martxoaren 29an (11:00-14:00). Bilborock aretoan (Mesedeetako kaia, 1)  

Igotz Ziarretaren argazkiak, Fitur azokako Jaurlaritzaren turismo sustapenean

Iturria: twitter.com

via @eideralkorta: Aisuek, arditxo bat falta da kit-a osatzeko, ez? http://t.co/URY3rs1eLg

Gu euskaraz gara, ni euskaraz naiz, eta zu?

UEMAk, hainbat udalekin elkarlanean, izen abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du abian. Udalerri euskaldunetako herritarren sentsibilizazioan eragin, eta herritarrek euren burua euskaraz sentitu, bizi eta munduaren aurrean euskaraz aurkeztu dezaten lortu nahi da.

Otxandio, Mallabia, Munitibar, Mañaria, Artea, Izurtza, Berriatua, Gizaburuaga eta Gatikatik abiatutako kanpaina, pixkanaka UEMAko udalerri guztietara zabaltzen doa. Mankomunitateak hainbat bitarteko ipini ditu udalen eskura: berripapera, kartelak… Udal bakoitza arduratu da bitarteko horiek kudeatzeaz.

UEMAk 70 udalerri euskaldun biltzen ditu bere baitan, eta nagusiki euskaraz bizi diren herriak ...

Olatzagutiak Euskararen Legearekin talka egin du

Olatzagutiako Udalak Euskararen Legearekin talka egin du. Olatzagutiako Euskararen Ordenantzan, euskara bakarrik erabiltzeko irizpideak hauexek ziren: Testuaren grafia antzekoa denean euskaraz eta gaztelaniaz; mezuaren edukia argi eta garbi adierazten duen piktogramak osatzen duenean; eta ezagutzera eman beharreko jarduerak eta hartzailearen berezitasunek horretara behar dutenean. Baliorik gabe utzi ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiak. ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. https://www.facebook.com/friends/requests/?fcref=rup#!/adm.euskeraz.taldea/posts/506678749449013

Abenduan jakin nuen eskaera zebilela Donostian Udal Liburutegiari Txillardegi izena emateko. Poztu n...

Abenduan jakin nuen eskaera zebilela Donostian Udal Liburutegiari Txillardegi izena emateko. Poztu nintzen: Aldundiarena 'Koldo Mitxelena' dugu, eta beste izen ilustre bat hirian dugun liburutegi sare bikainean primeran zetorrela iruditu zitzaidan. Ez nuen susmatu (a ze inuzentea!) asmoak ez zuela aurrera egingo. Berandu, Dani Goñi irakaslearen gutun baten bidez jakin dut hori, eta hark bezala, kontra egin duten zinegotzien jarrerari penagarria deritzot. Tristea eta mingarria, oso. http://irutxulo.hitza.info/2014/01/16/dani-goni-miren-aitziber-eneko-zergatik/

Anjel Lertxundiren diagnosi latza: nerabeak eta euskara

"Nerabe euskaldun peto askok gero eta lehenago egiten omen du gaztelerara jauzi. Orain gutxi arte, hamasei-hamazazpi urterekin gertatzen zena behera eta behera egiten ari omen da adin-eskalan. Hamahiru urte ingururaino. Edo are beherago. Alkoholaren paralelismoa datorkit burura, prozesu bertsuaren bi ertzen tankera hartzen diet biei."

Iturria: paperekoa.berria.info

via @desplazatua: Gordinegia agian Anjel Lertxundiren gaztetxoak-euskara egindako "Diagnosia. Soluzioa bilatu beharko http://t.co/Ja4cO6JWRm @berria

Guraso eta hezitzaileen beharrei erantzunez...

Beasainen larunbat honetan GURASO eta HEZITZAILEEN beharrei erantzunez, TTiKLiK! ELKARGUNEAren eskutik I. HITZALDI SORTA “GURE OSASUNA ERAIKITZEN” antolatu da. Etorri nahi duen orori, DOHAINIK, profesional hauek eskaintzeko dutena jasotzeko aukera eman nahi diegu. Galdu ezinezko aukera duzue honakoa.

Data: 2014ko urtarrilak 25 larunbata 

Ordutegia: 10:00 - 20:00

Sarrera: DOHAINIK

PLAZA MUGATUAK ERRESERBA EZINBESTEKOA: http://www.ttiklik.com/elkargunea/ai1ec_event/hitzaldiak-conferencias/?instance_id

Non: Beasaingo Igartza Jauregian

Nori zuzendua: Guraso eta hezkuntza eta gizarte esparruko profesionalentzako. Psikologo, pedagogo ...

GERO ETA PARTE HARTZAILE GEHIAGO!

Erabiltzailearen aurpegia
Izen emate epea oraindik zabalik dago eta bero-bero dabil. Gero eta parte hartzaile gehiago zarete! Oraindik ez zara apuntatu? Harrapazank Eszena ala Sortuzank Tailerrak, zein da zure ekintzarik gustukoena? Ala biak? Gogoratu bietan apuntatu zaitezkela!  

el liburu

Erabiltzailearen aurpegia