Klimearen aldaketari buruzko KlimaFest Donostian, Bilbon eta Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia

Martiaren 23tik 26ra izango dira hitzorduak.

Joseba Barandiaran: "Egungo egoerak eta 2008ko finantza krisiak ez daukie parekotasun handirik"

Erabiltzailearen aurpegia

 COVID19 gaixotasunaren eragina osasun alorretik ekonomia eta finantzetara be egin dau salto. Aditu batzuk ohartarazo dabe gaixotasunak 2008ko krisi handiaren pareko astindua ekarri leikela. Joseba Barandiaran ekonomialaria eta Ekonomisten Alkargoko zuzendaritzako kidearen arabera, ezin daitekez 2008ko finantza krisia eta egungo egoerea parekatu.

Twitterrek erabilera-arauak gogortu ditu

Erabiltzailearen aurpegia

txio_gogor

Adin, erlijio, eri eta aniztasun funtzionalarekin lotutako gaiekin zorrotzago arituko aurrerantzean sare soziala. Twitterrek gorrotozko jokabideak saihestu nahi ditu neurri horien bidez.  Twitterrek iaz iragarri zuen gizatasuna kentzen duten erlijioari buruzko txioak ezabatuko zituela. Orain, gauza bera egingo du gizatasuna kentzen duten adin, desgaitasun eta gaixotasunaren gaineko txioekin. Konpainiaren arabera, ez du ondoko txioen antzekorik […]

Musika-Musica Jaialdian 28.000 lagun batu dira

Erabiltzailearen aurpegia

Sarrerak agortu egin dira 63 kontzertuetako 27tan.

Leioako Umore Azokeak 540 proposamen artistiko jaso ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 14tik 17ra egingo dabe aurtengo edizinoa.

Manuel Intxaustiren 189 film zahar berreskuratu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

XX. mendearen hasiera eta erdialdeko grabazinoak dira, gehienak amateurrak.

Koronabirusa etorri jatzu bisitan (II)

Erabiltzailearen aurpegia

Sistemearen akatsak ahalik eta azkarren zuzendu behar dira, bestela hondamendia barriro etorriko da.

'ETAren Agiri bulegoa' metraileta baten erritmora bizi den komedia

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

'ETAren Agiri bulegoa' metraileta baten erritmora bizi den komedia

Gilkitxaro antzerki taldeak estreinatu berri du “ETAren agiri bulegoa” antzerki laburra. Bulego batean kokatzen da, antzezlana, bi protagonista Petral Bilbao eta Makal Xiberu. Ane Zabala eta Galder Perez aktorek gorpuzten dituzte. 

Jaio, Arzallus, Alberdi, Atxaga eta Borda, 111 Akademiaren Sariko hautagai

Erabiltzailearen aurpegia

Akademiako kideek martiaren 31ra arte emon leikie botoa.

Miren Basaras: "COVID19a gehiago zabalten bada neurri zorrotzagoak hartu leitekez EAEn"

Erabiltzailearen aurpegia

 COVID 19 birusa isolatzeko neurri zorrotzagoak heldu leitekezala uste dau Miren Basaras EHUko mikrobiologoak. Euskal Herrian eta beren beregi Araban emoten dabilzan kutsatzen abiadurea handitzen bada ez ohiko neurri gehiago aurreikusten dauz Miren Basarasek. Basarasek dino eskuak garbitzeko alkoholik ez dala behar eta etxean zein lantokian eskuak uragaz eta xaboiagaz garbitzeagaz nahikoa dala. Birusari aurre egiteko Gurutzetako, Donostiko, Iruñeako eta Madrilgo laborategietan hasitako ikerkuntzea nabarmendu dau. Kutsatze kasuen balizko beherakada bategaitik itaunduta egoera hori noiz ailegau ahal dan argi ez ...

Datorrena hartuz, 103 urte

Erabiltzailearen aurpegia

Maria Egigurenek 103 urte bete ditu zezeilaren 18an. IMQ Igurcoren Eguneko Zentroko erabiltzailea da Ondarroan. Zaldupe ikastetxeko ikasleak bertara joaten dira nagusiekin egoten. Maritxuri bertsoak egin deutsiez. Lau Haizetara saioan, hiru konbidadugaz egin dogu berba: Elias Iriondo Eguneko Zentroko koordinatzaileagaz, Mari Tere Kaltzakorta Zaldupeko irakasleagaz eta Lurdes Basterretxea lobeagaz. Lurdesek esan deuskunez, Maritxuren filosofia datorrena hartuz bizi izatea da.

"EBI STEAM Azoka" Martiaren 23an Sodupeko Avellaneda Ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia

Nerea Begoña Eleizbarrutiko(EBI), Ikastetxeen koordinatzailea gure estudioetan izan da gaur eta luze zabal berba egin deusku Ikastetxeetako metologiari buruz eta baita martiaren 23an egingo dan STEAM azokeari buruz. 

Sexu erasoa egotzita, espetxean sartu dute Bilboko gimnasio bateko entrenatzailea

Erabiltzailearen aurpegia

Pasa den igandean, gimnasioan entrenatzailea eta emakume gazte bat bakarrik geratu zirenean, eraso egin zion gizonak. Hala salatu du gimnasioko bezeroak, eta auzitegian deklaratu ostean gizonaren espetxeratzea agindu du epaileak.