Bertso Afaria Abusu Ikastolan

2014/12/05 21.00

Abusu Ikastola

Bertso Afaria antolatu du Abusu Ikastolak abenduak 5erako. Hiru bertsolari ariko dira kantari: Asier Otamendi, Asier Iriondo eta Joseba Barandiaran. Sarrerak 12 euro balio du (8 euro 16 urtez azpikoentzat) eta aurrez erosi daitezke Nekane tabernan (Erronda kalea), Meatza tabernan (Zamakola kalea) edota Abusu Ikastolan bertan. Otamendi Arabako txapeldun izan da hainbat urtez. Iriondo legazpiarrak ere San Prudentzio saria irabazi zuen 1996an eta Barandiaran Bilboko egungo txapeldunordea da.

EUSKARAZ, ZUBIRI ZUBIRI

Erabiltzailearen aurpegia
Euskararen Egunean Bilboko 13 ikastetxeko ikasle eta irakasleen giza katea osatuko dugu


DENOK KORRIKARA

Erabiltzailearen aurpegia
Korrika 19ren kanta  Urepeletik Bilbora


19. Korrikak Durangoko Azokea omenduko dau

Erabiltzailearen aurpegia

Hemeretzigarren edizinoa 2015ean egingo dabe, martiaren 19tik 29ra, Urepeletik Bilbora. Oraingo honetan, Durangoko Azokea omenduko dau Korrikak: Herri honek auzolanean eta alkarlanean gauza asko egin ditu. Duda barik, horreetako bat da Durangoko Azokea. Azokeak ia 50 urteko ibilbidea dauka, 2015ean, 19. Korrika egingo dan urtean beteko dau mende erdia.

Nerea Mujika Gerediagako burua pozarren agertu da omenaldiagaz: Korrikaren partetik omenduak izateak esanahi berezia dauka guretzat. Bardinen arteko adiskidetasuna dalako, biak eregi dira auzolanean eta borondatezko lan handiagaz. Bi proiektuok ...

Idazle, itzultzaile klasiko, eragile eta sustatzaileak, 'Bidegileak' bilduma barrietako protagonista

Erabiltzailearen aurpegia

Jon Bilbao, Julio Caro Baroja, Jose Migel Azaola, Elias Amezaga, Gregorio Arrue, Antonio Uriarte, Emmanuel Intxauspe, Benito Larrakoetxea, Peli Lopez Presa, Xabier Gereño, Jose Antonio Arana Martixa eta Karmele Igartuari eskainitako liburuak aurkeztu barri ditu Eusko Jaurlaritzeak. Hain zuzen be, Bidegileak bildumako 65., 66. eta 67. aleak dira.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Bidegileak bildumako zuzendari Jerardo Elortzak eta plazaratutako hiru karpeta barrien egileek aurkeztu zituen lanak atzo, Donostian.

Bidegileak bildumearen bidez, euskalgintzan aitzindari izan diran personak eta ...

Maribel Aiertzak irabazi dau Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketea

Erabiltzailearen aurpegia

Berriatuko Maribel Aiertzak eta Juan Ramon Alberdik jaso ditue UPV/EHUko Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketako lehen eta bigarren sariak. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak emon deutsez sariak.

Saria jasokeran Maribel Aiertzak azaldu dau: Garrantzitsua da niretzat sari hau, aforismoakazko maitasuna barritzeko eta sendotzeko eta idazten jarraitzeko. Beti jarri izan dot atentzinoa laburrean emoten diran 'kolpeetan'. Aforismoak niretzat horixe dira: pentsamendutik pentsamendura jaurtitako geziak. Pentsamenduari txilinbuelta ikusgarriak eta gogoangarriak eragitean datza sekretua. Nire ustez, aforismoak bestearen pentsamenduan ...

Getxoko 31. Eskulangintza Azokea, barikutik domekara

Erabiltzailearen aurpegia

Barikuan hasi eta domekara bitartean, Getxoko 31. Eskulangintza Azokea egingo dabe Areetako Geltokia plazan. Danetara, 77 artisau batuko dira astegoienean euren lanak saldu eta erakusteko. Azokea goizez eta arrastiz egongo da zabalik, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Sarrerea debalde da. Egitarau zabala atondu dabe.

Azokan hainbat espezialidade ikusteko aukerea egongo da, esaterako buztingintzea, bitxiak, harria, ehuna, beira, metala, narrua... Hogei eskulangintza arlo izango dira.  Euskal Herriko eta kanpoko artisauak egongo dira aurten be Getxon, Kataluniakoak ...

Singapur, uri perfektua

Erabiltzailearen aurpegia

Singapurreko legeriak heriotza zigorra ezartzen dau droga trafikatzaileentzat. Uri-estaduko inmigrazino inprimakian baltzez nabarmenduta dagoan oharra da hori eta horren aldean, Pierre Balmainen soinekoagaz jantzita, Singapore Airlines konpainiako azafateak irribarretxua eskainiko deusku Airbus 380 erraldoian goazenoi aitatu inprimakia emoten deuskun bitartean. Lurreratu ostean be gorabeherak eta desadostasunak bata bestearen atzetik datoz.

Urtero munduko onenen artean sailkatutako Changiko aireportu ederrean, zur eta lur ixten gaitu oihanetik bueltan edo zeregin militarrerako jantzitako soldadu taldearen paseo-desfileak; eta bikain inausitako zugaztxu eta zehatz lerrokatutako ...

Txiokatu zure tesia 6 mezutan Itziar Gonzalez Dios-ek irabazi dau

Erabiltzailearen aurpegia

 Txiokatu zure tesia 6 mezutan izeneko ekimena Itziar Gonzalez Dios-ek irabazi dau.
Udako Euskal Unibertsidadeak kudeatzen dauan Unibertsitatea.net atarian antolatutako ekimena da eta bigarrenez antolatu dabe aurten lehiaketea.
Euskerazko testuen sinplifinazino automatikoari buruzko tesia da, sei mezutan laburtu dau .
Zelan egin dauan laburpena azaldu deusku Itziar Gonzalez-Diosek.

 

Basque Coaching Factory izenekoa sortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

 Coaching zerbitzua eskaintzen dauan Euskal Herriko lehenengo alkartea da. Sektoreko 13 enpresa dagoz sartuta alkartean eta 20 coach baino gehiago daukiez.
Atzo aurkeztu zan Bilbon Basque Coaching Factory. Danel Alberdi da presidentea..

 

 

Bilboko 21. Fant jaialdian izena emoteko epea zabaldu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Fant Bilboko Zinema Fantastiko jaialdia 2015ko maiatzaren 8tik 15era bitartean egingo da. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartu nahi daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau.

Diru-sari bako sariak be izango dira, 21. edizinoan, berbarako, Fantrobia Saria eta  Sail Ofizialeko Genero Fantastikoko Film Luze Hoberenaren Saria. 2015ean be, igaz eta aurrekoan izandako harrerea kontuan izanda, Trailer Faltsuen lehiaketako deialdia egin dabe antolatzaileek.

Martiaren 15a izango da kopiak bialtzeko azkenengo eguna. Argibide gehiago, hemen.
 

Ataramiñeren 2014ko uztea kalean dago

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten, hiru lan argitaratu ditu Ataramiñe alkarteak, Ataramiñe14 talde-liburua, Nelson Mandelaren Urte ilunak lana, Ekaitz Sirventek euskeratua, eta Ibon Muñoaren Ainarak herrira itzuliko dira olerki liburua. Beste urte batzuetako uztekaz batera, alkartearen saltokian izango dira, Durangoko Azokan. Laster, ganera, Ataramiñek harpidetza kanpainea hasiko dau.

Errondabide kultur alkartean egin dabe lanon aurkezpena, han izan dira Ataramiñeko Mitxel Sarasketa eta Oier Gonzalez, eta Ekaitz Sirventi itzulpenean lagundu deutson Jon Benito idazlea.

Ataramiñe14. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak liburu kolektiboa dala nabarmendu dau ...

EH 11 Kolorek, 'Euskal Herria anitzarentzat adostasunak' eztabaida sozialerako lehen bi txostenak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia

EH 11 Kolore ekimenak, Jatorri aniztasuna & lan eskubideak eta Euskara & hizkuntz aniztasuna txostenak aurkeztu ditu gaur Gasteizen. Euskal Herria anitzarentzat adostasunak dinamikearen barruan, eragile sozial ugarien artean eztabaida soziala bultzatu nahi dauen ekimena da eta kultur eta jatorri aniztasunaren kudeaketan Euskal Herriak behar dauen eredu propioaren harian adostasunak bilatzea.

Xabier Mendigurenek, EH 11 Kolore ekimenaren bozeroaileak, txostenen aurkezpenaren aurretik hainbat botere eremuetatik alkarbizitza hori apurtu guran izan diran jarrerak salatu nahi izan ditu. Herritarren artean gorrotoa eta gatazka ...

Ruper Ordorikak 'Lurrean etzanda' argiz betetako diskoa kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Hamar kanta barri eta egokitzapen bat dakarz Ruper Ordorikak lan barrian, Lurrean etzanda (Elkar). Argiak garrantzi berezia dauka abestietan, eguneroko bizitzeari aurre egiteko tresnak dira, Elkarreko Anjel Valdesen ustez. Leo Abrahams gitarristea, Simon Edwards baju-jolea eta Kenny Wollesen bateria-joleagaz grabau dau, zintan. Bilbon aurkeztuko dau diskoa zuzenean, Kafe Antzokian, abenduaren 20an, 22:00etan.

Igaz argitaratutako Azukre koxkorrak lanean bere oroimen musikala izan zan protagonista, oraingoan bere barruko korronteari oratu deutso, Valdesen esanetan. Musikearen bitartez orekatu eta ordenau egiten dau ...

POTTO: Etxebarriako saioa Josten…

Erabiltzailearen aurpegia

… ibili zaizkigu Apolo, Erlantz eta Iosu; Bizkaiko txapelketako lehen finalaurrea hurbildu digute gaurkoan, zenbait komentario tartekatuz. Asteburuari dagokion agenda ere eskuragarri duzu entzule gaurko Potto emanaldian. Goza dezagun ahozko sormenarekin! http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141126potto.mp3  Deskargatu hemen

Entzun osorik hemen