Erabiltzailearen aurpegia

AXIER-en udagoieneko uztakoak dira bertso biak.
COPYRIGTH-a "POTOJORRAN Bertso-Eskola"

Erantzuna | Bertso berriak hilzorian den "Régimen Navarro-Español"-ari jarriak

EH Bilduk ostalaritzaren gaineko erregulazio integrala eskatu du, “After”-ek eragiten dituzten arazoak konpontze aldera

Erabiltzailearen aurpegia
Ibaibarriagak Jaurlaritzari eskatu dio afterrak ez daitezela egon bizigunetik 500 metrora Alde Zaharreko Barrenakale eta Barrenkale Barrena kaleetan “after”-ek eragiten dituzten arazoak konpontze aldera, EH Bildu ostalaritzaren gaineko erregulazio integrala eskatu du gaur goizean. Aitziber Ibaibarriaga bozaramaleak Bartzelonako Ostalaritza Ordenantza jarri du eredu bezala. Aipatutakoak establezimendu publikoak arautzen ditu era integral batean. Ezaguna da Barrenakale […]

Bertso berriak hilzorian den "Régimen Navarro-Español"-ari jarriak

Erabiltzailearen aurpegia

(6ko nagusian; Doinua: Oso polita zara izatez)

Ipuin kubatarra

Erabiltzailearen aurpegia
Lagun idazle batek esan zidan kubatarrak txiste batean bezala bizi direla, eta egia zela konturatu nintzen berehala. Hasieratik izan nuen inpresio hori irlan, baina ez nuen berbaz gauzatu, amets batean egonda, bertako egoerak guztiz ilogikoak izan arren, ohartzen ez den ameslaria bezala. Soilik mundu erreal eta zakarrera esnatutakoan konturatzen da norbera ametsaren logika faltaz. Beste… Read More »

Ipuin kubatarra

Erabiltzailearen aurpegia
Lagun idazle batek esan zidan kubatarrak txiste batean bezala bizi direla, eta egia zela konturatu nintzen berehala. Hasieratik izan nuen inpresio hori irlan, baina ez nuen berbaz gauzatu, amets batean egonda, bertako egoerak guztiz ilogikoak izan arren, ohartzen ez den ameslaria bezala. Soilik mundu erreal eta zakarrera esnatutakoan konturatzen da norbera ametsaren logika faltaz. Beste… Read More »

Euskadiko Liburutegi Digitala abian da

Erabiltzailearen aurpegia

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala aurkeztu dau Gasteizen, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuorde Joxean Muñozegaz, Imanol Agote Alberro Kultura Ondarearen zuzendariagaz eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegien Zerbitzuko buru Francisca Pulgarregaz batera. Gaurtik aurrera, liburutegi publikoetako 530.000 bazkideek liburuen katalogo zabal bat deskargau ahal izango dabe Internet bidez.

Urte amaieran 3.000 lan baino gehiago egongo dira eskuragarri, eta 2015ean, 15.000. Lanak euskerazkoak eta gaztelaniazkoak izango dira. Uriartek eta Muñozek zerbitzua Estaduan aitzindaria ...

Oiongo San Bizente ikastoleak antolatuko dau 2015eko Araba Euskaraz, Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren urteko bagilaren 14an, Gasteizen, egingo da Arabako ikastolen jaia. Orain arteko ohiturea aldatu egingo dabe arabarrek, izan be Oiongo San Bizente ikastolea izan arren antolatzailea, herrian barik, uriburuan atonduko dabe Araba Euskaraz. Lemea Piztu euskara izango da.

Ez da erraza izan erabagia hartzea, baina azkenengo urteetan jaia Arabako Errioxan egin da, eta uriburuan egiteak daukazan abantailak be kontuan izan dituen aldaketea egiteko. San Bizente ikastoleak, ganera, Gasteizko Armentia ikastolearen laguntzinoa jasoko dauela aurreratu dabe antolatzaileek.

Leloagaz bat eginez, bonbila ...

Morauk eta Beñardo Goietxek 'Arrainentzako himnoak' diskoa kaleratu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Hamasei kanta sortu ditue Andoni Tolosa Morauk eta Beñardo Goietxe musikariek, eta tartean bersino bi, Enarak taldearen Ama eta The Smiths bandearen There Is A Light That Never Goes Out. Diskoak eskuz montau ditue, 500 besterik ez, eta euren emonaldietan bakarrik ahalko dira erosi. Hurrengo zuzenekoa zemendiaren 30ean izango da, 19:00etan, Andoaingo gaztetxean, Anarigaz batera.

Urte bi emon ditue beharrean, eta udabarrian grabau eben Saran, Iñigo Irazoki teknikariagaz. Abestietan eguneroko kontuaz egin dabe berba Morauk eta Beñardok, baina beti ...

Saria Gorabiderentzat

Erabiltzailearen aurpegia

Boluntarien Estaduko saria jasoko dabe Palman gaur bertan. Espainiako Gobernuko Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Bardintasun ministerioak antolatzen dau eta aurton buruko urritasuna dabenei eta euren familiei laguntzeko jaio zan Gorabideri emotea erabagi dabe. Bizkaiko alkarte horretan gustura dagoz euren lana aintzat hartu dabelako.

Aizian jatetxeak mitxelin izarra bat lortu dau

Erabiltzailearen aurpegia

 Aizian jatetxea Bilbon dago, jatetxe honentzat lehenengo mitxelin izarra izan da. Jose Miguel Olazabalaga da sukaldaria eta bere esanetan egindako lanaren ondorioa izan da.Izarra lortzeko hainbat gauza egin behar dira .

'Marijesiak. Abenduko koplak' liburua aurkeztu dau Labayru Ikastegiak

Erabiltzailearen aurpegia

Marijesiek urtero urteten dabe Abendu aldian erronda-kantu berezia egiten. Gauza bera esan daiteke Abendu-mutilei buruz, edo Kebonikoak kantetan dituenei buruz be. Hiru izen, ohitura bera izendatzeko. Horreek danak batu ditu Labayruk Marijesiak. Abenduko koplak lanean. Labayruko Igone Etxebarria eta Akaitze Kamiruaga ibili dira kantak eta irudiak batzen han eta hemen, herri eta auzoetan.

Bilboko BBK Salan egin dabe aurkezpena, eta bertan izan dira Labayruko buru Adolfo Arejita, Igone Etxebarria egilea eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari Gotzon Lobera.

Gabonak iragarteko eske-errondak ...

Bertsonajerik bertsonajeena: Mañukorta

Erabiltzailearen aurpegia

Mañukorta, bertsonajea izenburupean, Mañukortaren bertso ekarpenen bildumea eta alkarrizketa luzeen emoitzea jaso ditu Amurizak eta aurkezpena gaur izan da Bilboko Laboral Kutxako prentsa aretoan; Amurizagaz batera, Gregorio Larrañaga Mañukorta, bertsolaria eta liburuko protagonistea eta Ione Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Alkartekoa egon dira.

Bizkaiko Bertsozale Alkateak Gregorio Larrañaga Mañukortaren ganeko ikerketa lan bat egiteko asmoagaz, Xabier Amurizarengana jo eban ikerketa lana egin, eta ostean, behar hori liburu batean batzeko asmoagaz.

Datu batzea egin ostean, dotore josi ditu Amurizak lerroz lerro Mañukorta bertsonajearen ...

Aizian jatetxeak mitxelin izarra lortu dau

Erabiltzailearen aurpegia

 Aizian jatetxea Bilbon dago, jatetxe honentzat lehenengo mitxelin izarra izan da. Jose Miguel Olazabalaga da sukaldaria eta bere esanetan egindako lanaren ondorioa izan da.Izarra lortzeko hainbat gauza egin behar dira .

Zornotzako Karmelo ikastetxeko 26 ikasle nagusiekaz

Erabiltzailearen aurpegia

Zornotzako Karmelo ikastetxeko 26 ikasle Jose Maria Azkuna nagusien egoitzan izan dira
“Bizitzaren historia” dauka izena ekimenak eta bertako bizipenak jaso dabez. Irati Diaz Zornotzako Jose Maria Azkuna egoitzako animatzailea da eta zer egin daben gazteak eta nagusiak alkartuta esan deuskuz.
Lidia Berrio Karmelo Ikastetxeko irakaslearentzat oso esperientzi aberasgarria izan da.

Derbia, Urbietan

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaia Gernikak eta Getxo Arteak derbia jokatuko dabe zapatuan (Urbieta, 16.00). Puntu beharrizan handia daukie talde biek. Sailkapenean gernikarrak dagoz aurretik, 20 puntugz. Getxoztarrek 14 daukiez. Partidu erakargarria honi buruz, Iñaki Boiegi jokalari beteranoagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Beste hainbat kirol be jorratu ditugu hainbat konbidadugaz. Hurrenez hurren, Ainhoa Azaola Zuazoko jokalaria, Asier Garcia Bilbao BSR-koa, Aroa Goiri Tecuni Bilboko koordinatzailea eta Erdoitza Goikoetxea Jolasetako entrenatzailea konbidau ditugu.